Galtzagorri Elkartearen webgunea

2009

Aski da!Goxoki

Bazen behin, duela sei urte, Gaztelu-zahar ikastetxean, hamabi urteko neskatxa alai eta atsegin bat. Oso bihotz onekoa zen baina oraindik besteak ez ziren horretaz konturatu. Oso isila zenez ez zen besteak “lau begi” esandakoan defendatzeko gai. Bai, ongi pentsatu duzue, betaurrekoak zituen, baina ez arruntak bezalakoak, borobil-borobilak eta potolo-potoloak ziren.

 

Bere gelakideak egun osoa iseka egiten pasatzen zuten.

 

-Laubegi laubegi!!- batek.

-Etorri, betaurrekoak atetik kabitzen bazaizkizu- beste batek.

-Ez, ez zaizkio sartzen- hirugarren batek.

 

Horrelakoak entzutean, gure laguntxoa kumunera joaten zen eta negar egiten hasten zen.

 

Etxean bakarrik zegoen egun batean, balkoira atera, bi hankak kroxka gainean jarri eta orduantxe…

 

Bere ama etorri zen, giltzak ahaztu zituen .Giltzak hartu eta etxetik atera zenean… bere burua bota zuen balkoitik behera. Laugarren solairutik behera erori zen. Gorputz osoaz jo zuen lurra.

 

Orduantxe etorri zen bere ama, alaba konorterik gabe zegoela ikustean, anbulantziari deitu zion.

 

Baina ezin izan zuten ezer egin. HILDA ZEGOEN!

 

Orduantxe sekulako ekaitza hasi zuen, dena ilundu egin zen, gorputza lurrean zegoela, tximista batek jo zuen eta kixkalita gelditu zen.

 

 

Hurrengo egunean, lurperatu behar zutenean, hil-kutxa irekitzen hasi zen. Berpiztu egin zen, bera zen, berdin-berdina, baina ez zegoen kixkalita. Desberdina zuen bakarra, betaurrekoak ziren, betaurrekoak falta zitzaizkion ¡ Baina horrek ez zuen garrantzirik, BUELTATU EGIN ZEN!

 

Hurrengo egunean, eskolara joan zenean, inork ere ez zion isekarik egin eta denak barkamena eskatzen hasi ziren, baina medikuarengana joan zenean betaurrekoak behar zituela esan zioten,.

 

Ikastetxean isekak hasi ziren berriz ere, baina oraingoan ez zen komunera negar egitera joaten, ez, oraingoan aurre egin eta isilarazi egiten zituen.

 

Isekan hasten zirenean “aski da!” esan eta isildu egiten ziren.

 

Horrelako zerbait gertatzen bazaizue, hainbesteraino iritsi baino lehen “aski da!” esan, bai zuregatik baita zure ingurukoengatik ere.

 

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia