Azken urteetan Idazle Gaztea eta Liburu Gaztea egitasmoei amaiera emateko Sari Banaketa ekitaldia antolatu da. Bertara, egitasmoan parte hartu duten idazle, argitaletxe eta erakundeetako ordezkariak gonbidatzen dira, eta baita sariak irabazi dituzten ikastetxeetako irakasle zein ikasleak ere. Besteak beste, bertan izan ziren Jesus Mari Mendizabal, Mirentxu Larrañaga itzultzaileak eta josetxo Orueta idazle sarituak.
Aurten, sariak banatzeaz gain, “Sommer Jaunaren istorioa” antzezlana ikusteko aukera izan dugu, Jose Ramon Soroizen eskutik.
2009ko ekainaren 12an burutu da sari banaketa ekitaldia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.