Udazken huts batean,
zuhaitz babes gabeen
eta negartien magalean,
inork,
ez egun hotzetan,
ezta gau latzetan ere,
estaliko ez dutenen saminez,
bizia galdu duten hosto ximelek
triste bezain atsekabetuek,
bere buruaz beste eginez
sortutako estalki zabal
eta monotonoan eserita
begiztatu zaitut.
Une batez, soil, bakar batez,
pentsamenduak ospa egin
garuna zuri,
aurpegia zurbil,
danbor soinua barnean
taupadak,
bihotza oihuka
atera nahian,
gorputza dantzan
urduritasuna nagusi ,
arnastu ezinean
zuk begiratzen,
zuk, ni ikustean.
Oinak bakarrik dabiltza
gure gorputzaren nagusi bakarrak bailiran a
urrerantz, pausoz pauso
aurrerantz, ni zuganantz
aurrerantz, zu niganantz.
Zure begi distiratsu eta beteek
nire huts ilunen tunelean sartuaz
bidea zeharkatu dute,
zuzenean nire gogoeta zentzugabeetan barruratuta
oztopo eta hesi oro gaindituz,
bete-betean murgilduta
bertan argitasun oparoa zabalduz.
Urratsek eginiko bideak
gu bion arteko
adostasun mutu batera
eraman gaituzte,
elkartu gaituzte.
Gure arteko espazioa gutxituz joan da
gertutasuna sortu arte
lotura apurtezin bat
biok babestuko duguna,
ZUK ETA BIOK.
atzera