Izarrez betetako zerupean,
hareazko hondartza baten magalean nagoela,
haizearen ferekek nire larruazala laztantzen diharduten bitartean,
pentsatzen jartzen naiz instant batez.
Pentsatzen jarrita, ohartzEn nahiz,
ez Naizela nik nahi bezalako mundu baTean bizi,
deSiatzen ez dudan mundu bAtean bizi naizela,
gorroTatzen dudan mundU batean.
Askotan, ia beti, galdurik sentitzen naiz,
bakarrik,
norabiderik gabe,
iparra aurkitzen ez duen iparrorratzaren gisan.
Zertarako ukatu, bestelako mundua nahi dut,
solidaritatezko mundu bat alegia,
justizian sinisten duen egia bat.
Mundu hobea dastatu,
gezurrezko errealitate batez gozatu.
Hor dago mundu hobea,
hor,
denon eskura dago,
hurbil, baina aldi berean urrun
baina ez dugu lortzen,
ala ez dugu lortu nahi.
MugAk hautsi,
gainditu,
aMets gozo honEtan barna ibilTzeko bidaiari ekin,
gogor eutSi,
eta ez inoiz etsi.
Pentsatu, amestu, entzun, desiatu
Zergatik ez?
Baina ez da ezer aldatu,
denak berdin jarraitzen du.
erantzunak oraindik biluzik jarraitzen du,
inork noiz erantzun zain.
Nire bizitza monotonoko,
gau bateko erreflexio bat baino ez da izan,
amets bat egia bilakatzeko desira baten isla.
ONGI ETORRI, AMETS ZAPUZTUEN MUNDURA
atzera