1) Euria ari du atzo gauetik,
zeruak ez du irribarre egiten
eta horrek tristura sortzen dit betidanik.
gau eta egun lo artu ezinik,
ezin dut bizi zu barik.
2) Samin hau inork ezin du ulertu,
baina kontatu egingo dizut,
horrela egingo naiz lasaitu.
Nire lagun onena bazara
eseri eta entzun nazazu.
3) Une asko igaro ditut berarekin
eta jakin badakit maite dudala
baina...maite nauen nola jakin?
buruhausteak ditut aspalditik
ezin dut egon samin horrekin.
4) Nik ditut hainbat atsekabe
denak bihotzean gordeta,
itxitako armairutik irten gabe.
Jakin dut zergatik ez nauen maite,
beste bat delako bere jabe.
5) Amorrua eta haserrea dut izugarria.
Gauero berarekin amets egiten dut,
ahaztea da egokia baina lazgarria
horrelakoa da bizitza
gogaikarria eta ikaragarria.
6) Argazkietan ikusten dut askotan
bere irribarre gozoarekin
baina ezin berriz ikusi sarritan
negar malkoak isurtzean
ondatzen bait ditut sarritan
7) Horregatik hartu dut erabakia:
bera erabat ahaztea,
nork daki zer den egokia
bizitza den bezala onartu behar da
nahiz eta izan batzuentzat desegokia.
8) Elkar utzi ondorengo egunetan
ez ginen elkar ikusten, baina... e
z ahaztu udazken arratsaldetan
iluntzen zuenean igarotako egunak
oroitu itzazu askotan.
atzera