Lore izan nahi nuke
Eguzki izpiek nire petaloei laztan egiteko
Eta udako egun sargorietan
Haizeak freskatzeko
Horrela haizearekin kantu-kantari ibiliko nintzateke
Orain nagoen bezain bakarrik ez nintzateke egongo
Batzutan besteek arraro samarra naizela esaten didate
Eta horrek min egiten dit
Zergatik da hain injustua bizitza?
Horregatik, batzutan, nire gelako atea itxi
Eta, negarrez, esaten diot nire loretxo maiteari:
Lore izan nahi dut
Eguzki izpiek nire petaloei laztan egiteko
…
……
.. …….
atzera