Norentzat
Lehiaketan parte hartzerik izango dute Gipuzkoako ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ari diren ikasleek.
Sailak
Lehiaketak bi sail izango ditu: narrazio laburrak eta poesia. Ikasle bakoitzak gehienez lan bana aurkez dezake sail bakoitzean. Narrazio laburretan gehienez 3 orrialdeko (6.000 bat letragune) lanak onartuko dira. Poematan, gehienez 90 lerroko lanak.
Kategoriak
Lehiaketaren sail bakoitzean bi kategoria bereiziko dira: A kategoria, DBHko lehen zikloko ikasleena; B kategoria, DBHko bigarren zikloko ikasleena.
Lanak aurkezteko era
Lehiaketan parte hartzeko idazlanak ikastetxeak aurkeztu behar ditu, ikasleen izenean. Ikasgela bakoitzetik gehienez 5na idazlan onartuko dira sail bakoitzean. Idazlanak aurkezteko epea 2008ko otsailaren 1ean amaituko da. Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira, baina bidaltzerakoan egilearen izen-deiturak, ikastetxearen izena eta ikasmaila ere azaldu behar dira. Datu horiek isilpean gordeko dira sarien erabakia aditzera eman arte.Idazlanak posta elektronikoz bidali behar dira helbide honetara: idazlegaztea@idazlegaztea.org
Hautapena
Jasotako lan guztien artean 10 lan hautatuko ditu sail eta kategoria bakoitzean hautapen batzorde batek.
Bozketa
Batzordeak hautatutako lanak Idazle Gaztea Elkartearen web orrian agertuko dira (www.idazlegaztea.org) 2008ko martxoaren 5etik aurrera. Webean sartzen diren irakurleek botoa emanez aukeratuko dituzte sail eta kategoria bakoitzeko hiru lan irabazleak. Pertsona bakoitzak boto bakarra emateko eskubidea izanen du, 2008ko maiatzaren 15a bitartean.
Sariak
Idazleentzat: lehiaketako sail eta kategoria bakoitzean sari nagusi bat eta bi sari osagarri izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak emanak. Irabazleen lanak Galtzagorriko web gunean argitaratuko dira.
Irakurleentzat: bozketan parte hartutako irakurleen artean hiru liburu-disko sorta (3 liburu eta 3 CD) zozketatuko ditu Galtzagorri Elkarteak. Saridunak 2008ko ekainean jakinaraziko dira «Liburu eta Idazle Gaztea» programaren barruan Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin egingo den sari banaketa ekitaldian.
Eskubideak
Lehiaketa honetan parte hartzen duten egileek Galtzagorri Elkartearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku uzten dituzte lanak argitaratzeko eskubide esklusiboa, modalitate guztietan eta sei hilabeteko epean.