2008ko azaroaren 13a zen, goizeko 3 rak eta laurden. Hotz egiten duen gau horietako bat.
Esnatu zenean etxeko atarian aurkitzen zen. Amets gaizto bat izan balu bezala sentitzen zen. Itziarrek ez zion ezer esan nahi inori gertatutakoaz, ez gurasoei ez inori.
Ez zen gauza bera gertatzen zitzaion lehen aldia. Joan den astean ere antzeko zerbait gertatu baitzitzaion. Bainu gelan esnatu zen, goizeko bostetan, iturria irekita zuela dutxan sartzeko prest.
Ez zekien zergatik gertatzen zitzaion hura guztia berari, neska arrunt bat zela pentsatzen zuen Itziarrek, baina gai honek kezkatzen hasia zuen dagoeneko. Erotzen hasia zen, beldurrez zegoen.
Itziar hamasei urteko neska jator bat zen. Ile gorria zen eta sudur inguruan peka dexente zituen begi urdineko neska honek. Baina askotan gurasoei kontra egitea eta jendearekin sartzea zuen gustuko.
Begi urdineko neska honek mutil laguna zuen, Aitor zuen izena eta astean behin soilik geratzen ziren elkarrekin, bestela bata besteaz aspertuko zirelakoan. Hiru hilabete zeramatzaten elkarrekin, eta biak oso gustura zebiltzan. Elkar maite zuten eta hori ez da gutxi kalean ikusten diren bikoteen artean.
Aurreko asteko ametsean Aitor ageri zen. Asteartea zen eta astero bezala, eskolatik atera ondoren, seiretan geratu ziren herriko plazan elkarrekin freskagarri bat edateko, bero egiten baitzuen.
Bero zirenez, igerilekura joatea erabaki zuten, eta bertan, igeri egiten zegoela Aitorren gainean bota zen pixka bat jolastu eta tonteatzeko asmoarekin, baina bapatean Itziarri bikiniaren goiko zatia askatu egin zitzaion, igerilekuan zegoen jende guztia begiratzen zeogelarik. Denak barrezka hasi zitzaizkion eta hori gertatu orduko esnatu zen bainugelan. Dirudienez, Itziarren ametseko igerilekua etxeko bainugela zen errealitatean. Ezin zuen sinetsi gertatutakoa, horrelako gauzarik behin ere ez baitzitzaion gertatu.
Gau hartako ametsan berriz, herriko festak ziren. Etxera itzultzeko garaia iritsi zitzaionean, inork ez zion etxeko atariraino lagundu nahi izan. Beraz, bakarrik joan behar izan zuen. Bere etxea hamar minututara zegoen. Bidean zuhaitz tartean itzalak ikusi zituela iruditu zitzaion Itziarri, baina kasu asko egin gabe, aurrera jarraitu zuen. Bapatean atzera begiratu eta norbait jarraika zuela iruditu zitzaion.
Bi aldiz pentsatu gabe pausoa azkartu zuen eta jarraika zuen pertsona korrika hasi zela nabaritu zuen bere atzekaldean. Itziarrek hau nabaritzean, bera ere korrika hasi zen. Ez zekien nor izan zitekeen jarraika zuen pertsona, baina beldurtuta zegoen. Etxetik gertu zegoen dagoeneko.
Etxea ikusi orduko esnatu zen etxeko atarian lurrean botata, hasperenka.
Berriz ere oheratzea erabaki zuen, garrantzi handirik eman gabe. Baina hurrengo gauean antzeko amets bat izan zuela ikustean, kezkatzen hasi zen neskatoa.
Ez zekien nori konta ziezaiokeen gertatzen ari zitzaiona. Aitorri ez kontatzea erabaki zuen, gai arraroa zela eta, utziko zuelakoan (Itziar beti gauza txarrenetan pentsatzen jartzen baitzen).
Ondo pentsatu ondoren, eta gai guztiari mila buelta eman ondoren, hoberena amari kontatzea izango zela erabaki zuen, nahiz eta konfiantza asko ez izan berarekin, gehien lagunduko ziona bera izango zela pentsatu zuen.
Hala izan zen, amak sendagilearengana eramatea proposatu zuen eta hala egin zuten. Itziarrek ez zuen oso aurpegi hona jarri hori entzutean, baina kasu egin zion amari. Izan ere, amek beti izaten dute arrazoia nahiz eta guk batzuetan hori ez aitortu.
Ez zekin zer esango zion sendagileak, eta nahikoa kezkatuta zihoan, kasu bereziren bat izango zen beldurrarekin sartu zen anbulategian.
Ordu erdi itxaron behar izan zuten kontsultan sartu zirenerako. Denbora luze pasa zitzaion Itziarri eta amak berriz ere amets guztiak kontatzeko eskatu zion, bada ez pada ere, zer edo zer ahaztu ez ziezaion. Amari ez zitzaion oso gauza arraroa iruditu alabak amets hauek izatea, berak ere gaztetan horrelako amets batzuk izan baitzituen. Baina sendagilearengana eramatea erabaki zuen.
Sendagilea oso jatorra zela iruditu zitzaion Itziarri, eta gertatutako guztia kontatu zion. Baita amets guztiak ere, detaile guztiak kontuan hartuaz.
Itziar, sendagilea ez zela asko larritu ohartu zen, eta lehenengo pentsatu zuen gauza zera izan zen:
“ Ez da oso kasu berezia izango, bestela sendagilea kezkatuago egongo litzateke.”
Sendagileak bere koadernoan oharrak idatzi ondoren, ez kezkatzeko esan zuen. Tratamendu bat eman zion, eta hilean behin kontsultara itzultzeko esan zion amari.
Itziar gero eta amets gutxiago izaten hasi zen. Ez zekien zergatik baina hobeto sentitzen zen eta jendearekin hobeto moldatzen zen, baita gurasoekin ere.
Bosgarren hilabetean sendagilearengana joan zenean eta ametsik ez zuela izan esatean, sendagileak irribarre egin zuen eta Itziar kontsultatik atera zedin eskatu zuen.
Itziar berehala atera zen eta ama eta sendagilea hitz egiten geratu ziren. Itziar kezkatzen hasi zen berriz ere, ez baitzekien zer esango zion amari. Eta zerbait arraroa nabaritu izan balu?
Sendagileak zera esan zion amari:
- Ez iezaiozu utzi Itziarri nahi dituen gauza guztiak egiten, bestela, azkenean, bere buruan hoberena dela pentsatuko du eta orduan, gauza gehiago egin nahi izango ditu. Gauza berriak probatu nahiko ditu.. eta probatu aurretik amestu egingo ditu. Bere adineko neska batek egiten dituen gauzak bakarrik egin behar ditu.
Ama ados zegoen erabakitakoarekin, oso gustura.
Handik aurrera, Itziarrek amari dena (edo gehiena behintzat) kontatzen zion, eta amak gehiago kontrolatzen zuen alaba, gauza arrarorik egin ez zezan.
Inoiz gehiago ez zuen ametsik izan, eta oso pozik zegoen. Gainera urtean behin sendagilearengana joan behar izaten zuen berarekin hitz egitera, eta horrek umore onez uzten zuen Itziar, dena ondo zegoela esaten baitzion urtero.
atzera