Galtzagorri Elkartearen webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia

2008

Goizeko hamaikak dira, eta ohetik altxatu beharra daukatttanttuamini

Goizeko hamaikak dira, eta ohetik altxatu beharra daukat. Baina gaur ez, gaur ez naiz altxatuko, ez naiz kalera irtengo, ez naiz logelatik irtengo, eta batez ere ez naiz nire ohetik aterako. Nire arimak ez baitit uzten , asko pisatzen du, baina ez pisu arrunt hori, ez, zuk eta nik soilik dakigun pisuaz hitz egiten ari naiz. Zuk nigan sortu duzun pisuaz hitz egiten ari naiz. Badakit gure artekoa zaila izan dela, baina niri ez zait axola, zurekin egon nahi dut, Romeo eta Julieta bezala bizi nahi dut, baina amaiera polita izango duen istorioa izango da gurea. Eta gauean hau inoiz ez bukatzea desiatuko duzu elkar maitatzen dugun bitartean.

Oker nagoela onartuko dut zuk eskatzen badidazu. Haserrealdietaz nazkaturik nago, gorroto ditut. Has dezagun hau guztia berriz ere.

Ezin dut lorik egin, ezin dut ametsik egin, izan ere amesten hasten naizen bakoitzean zure eskuen mugimendu berbera etortzen zait burura, bai, agur esateko erabiltzen duzun mugimendua, nire ametsa amesgaizto bilakatzen duen mugimendua .

Biok bakarrik lokarturik, zure ahotsa iluntasunean entzun nezakeen, zure begietan galdu nintekeen gabon esaten zintudan bitartean. Eta mundua erdibitu zitekeen gu biok konturatu ere egin gabe, elkarrekin geundenean ez baitzen gu ez ginen beste ezer ere existitzen.

Eta kanpoan euria ari du. Lurraren aurka talka egiterakoan itotiek sortzen duten ahotsa entzuten da. Ahots suntsitzailea da bai, gerra bateko une latzenean erortzen diren bonben ahotsak bezalakoak. Eta ni inurri bat bezala sentitzen naiz, zeruko ur tantek sentimendurik gabe zapaltzen duten inurria naiz. Bat-batean inondik atera ez den ezpata batek zeharkatzen duen bihotz bakartia naiz.

Utzidazu berriro ere zu heltzen, zu ukitzen, zu sentitzen, berriz musukatzen, gau osoa zu dastatzen. Zure irribarrea besterik ez dut nahi.

Hain hotza eta baxua da orain airea. Nire bizitza ez da berriz berdina izan zu etorri eta joan zinenetik. Begira ezazu iraganera, gogoratu eta egin barre.

Utzidazu zure bizitzan berriz ere sartzen, zuk egiten duzun guztia atsegin dut eta. Gogora ezazu ni itsasoari begira nengoen egun hura. Orain denborak nire hitzak eraman ditu, nire hotzikarak eraman ditu, nire maitasuna eraman du… eta hori guztiaren partez izar bat dago, baina izar horrek ez du distira egiten, beraz irakur ezazu nire istorioa, gizon bakarti baten istorioa da eta.

Ezin dut utzi egoera honek ni hiltzea, denbora gehiago behar dut hau dena argiago ikusteko.

Paretarekin hitz egiten dut, nire bizitzak jada ez baitu zentzurik, baina esan iezadazu azken gauza bat, arren: lehen bezala sentitzen al zara hitz hauek entzun ondoren?

 

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia