Mikel herri txiki batean bizi zen mutiko bat zen, hamabi urte zituen eta ile beltz- luzea zuen, begi urdinak zituen, oso politak, belarriak txikiak , baita sudurra ere, ahoa nahiko handia zuen. Beti galtza puskatu eta elastiko hautsi batzuekin joaten zen kaletik barrena dirua eskatzen. Bera bizi zen herria mendian galduta zegoen erreka- zulo baten ertzean. Mikelek ez zuenez edateko urik, errekara joaten zen ura hartzera, errekako ura fresko- freskoa egoten zen. Oso behartsua zen, eta gainera ez zuen familiarik, bere gurasoak istripu batean hil zirelako bera mutikoa zenean. Neguan hotz handia egiten zuen eta su txikitxo bat pizteko ere ez zuen dirurik. Lana bilatzen saiatzen zen, bizia aurrera ateratzeko baina bere janzkera pobrearen erruz ez zioten inon sartzen uzten. Udaberria iritsi zen eta herrira zapatagile zahar bat etorri zen. Mikelek han lan egiteko itxaropenarekin zapatagilearengana joan zen lana eskatzera. Gizon haren etxera iritsi zenean atea jo zuen baina ez zegoen inor. Ondoren pentsatu zuen zapata-dendan egongo zela, eta begiratzera joan zen. Zapata-denda nahiko handia zen eta zapata desberdin asko zeuden denak oso politak, eta orduan Mikelek pentsatu zuen:” nola gustatuko litzaidake horrelako zapata pare bat edukitzea ” Mikel zapata desberdin guztiak ikusten ari zen bitartean zapatari jauna bere lanean ari zela konturatu zen. Orduan Mikelek lotsa askorekin esan zion:
- Ehh …kaixo jauna
- Kaixo mutiko zer nahi duzu?- erantzun zion zintzotasun osoz.
- Jauna ehh… zuk, zuk edukiko ote zenuke lan bat niretzat?- galdetu zuen mutikoak beldurturik ea berriro ere ostikoka botako zuten bere janzkera zakarra zela eta.
- Bai badut zuretzat lan aproposa- erantzun zion zapatariak.
Orduan Mikelek jauzi bat egin eta ukabila altxatu zuen.
- Eta zer lan da hori jauna?- galdetu zion mikelek poz- pozik
- Bada nik egindako zapatak zuk ziraiez estaliko dituzu- erantzun zion gizon zintzo hark
- Ongi da- esan zuen Mikelek pozik zer lan egin behar zuen jakinda.
- Nola duzu izena mutiko- galdetu zion zapatagileak
- Mikel izena dut jauna- erantzun Mikelek
- Beno Mikel segi etxera eta deskantsatu asko bihar zure lan berrian hasiko zara lanean
- Baina nik ez dut etxerik jauna- esan zion zapatagileari
- Nola? Ez duzula etxerik?- galdetu zion gizonak harrituta
- Ez …- erantzun zion Mikelek
- Orduan, Mikel nahi baduzu etorri nire etxera bizitzera- esan zion gizonak
- Bai jauna joan nahi dut zure etxera- erantzun zion Mikelek
Hurrengo egunean Mikel lanean hasi zen eta egunero hamar euro lortzen zituen, egun batzuk geroago Mikelek jada nahiko diru zuen eta arropa berriak erosi zituen baita zapata batzuk ere.
Mikelek lanean jarraitu zuen eta egunero- egunero zapatariari begiratzen zion ea nola egiten zituen zapatak, gero egunen batean behar izango zituelakoan.
Urte bat igaro zen eta Mikelek etxean praktikatzen zuen zapatak egitea eta gainera oso ondo egiten zituen zapatari jauna harrituta geratzen zen zein ondo egiten zituen zapatak.
Aste batzuk geroago zapataria gaixotu egin zen eta esan zion Mikeli:
- Mikel urte honetan asko ikasi duzu eta orain mesede bat egitea eskatuko dizut- esan zion zapatariak
- Bai jauna?- galdetu zion Mikelek
- Mikel ni gaixo nago eta ez baditut zapatak egiten diru asko galduko dut, Mikel zu nire semea bezalakoa zara eta eskatu nahi nizuke ea egin ahal zenitzakeen zapata batzuk ni gaixo nagoen bitartean, gaixotasun honek bi edo hiru hilabete iraungo ditu, egingo al zenituzke zapatak nire ordez?- galdetu zion
- Bai, urte honetan zehar zuri begiratzen asko ikasi dut eta prest nago zapata batzuk egiteko- erantzun zion Mikelek
- Mikel etorri hona, begira mahai horren gainean dituzu zapaten formak eraman zapata- dendara eta egunero egin pare bat edo hiru- esan zion zapatariak
- Ongi da- erantzun zion Mikelek
Mikel bi hilabete eta hiru aste egon zen zapatak egiten, egunero lau bat zapata egiten zituen eta gauean pare bat, Mikelek ez zuen ia ezer deskantsatzen gaua zapatak egiten ematen zuelako, zapata zoragarriak egiten zituen eta ez zegoen herriko pertxonik ez zituela horrelako zapata pare bat, batzuk bi, beste batzuk hiru…
Zapatagilea sendatu zenean ikusi zuen oso zapata onak egiten zituela eta berak baino diru gehiago ateratzen zuela zapata horiekin.
Aste batzuk geroago erregearen mezulari bat etorri zen esanez:
- Erregearen zapataria hil egin da eta erregeak herrialde guztiko zapatariei deitzen die berari zapatak egiteko, hobeen egiten duena izango da erregearen zapatari pertsonala, beste gauza bat zapatak han bertan egin behar dira inolako laguntzarik gabe. Topaketa hau bi aste barru izango da erregearen gazteluko plazan.
Mikelek hori entzundakoan pentsatu zuen bazituela aukera batzuk erregearen zapatagilea izateko. Bi aste haietan lan asko egin zuen, zapataren itxura prestatu, zer material erabiliko zuen zapata egiteko, nolako lokarriak, zer zabalera izango zuen zapataren zolak…
Bi aste horiek igaro ondoren Mikel erregearen gaztelurantz abiatu zen bere maisuarekin, bi zaldi hartu eta iritsi zirenean han zeuden zapatari guztiak oso ospetsuak ziren eta denek gaizki begiratzen zuten Mikel. ordua iritsi zenean erregeak esan zuen:
- Eguzkia jartzen den momentuan hasiko zarete zapatak egiten, nik bost, lau, hiru, bi bat, zero esandakoan
Eguzkia jarri zenean erregeak esan zuen:
- bost, lau, hiru, bi, bat, zero
Eta zapatari guztiak lanean jarri ziren Mikel haien artean zegoen eta ez zen soinurik entzuten dena isil isilik zegoen, Mikelen ondoko zapataria oso ona zen eta bera ia hasi ere egin gabe berak bukatu zuen zapata. Mikelek zapata amaitzerakoan jada jende askok amaitu zituen beraienak. Ordu erdi geroago zapatari guztiek amaitu zituzten beraien zapatak eta erregeak esan zuen:
- Beno orain zapata guztiak probatuko ditut eta ez didanez denborarik emango zoazte zuen etxeetara eta gehien gustatzen zaidanaren herrira mezulari bat bidaliko dut erreinura etortzeko esatera. Utzi zuen zapatak mahai horretan eta joan etxera etzi zuetako baten herrira mezularia joango da.
Mikel ilaran jarri zen eta bere zapatak utzi zituen gero zapata guztiak begiratu zituen, oso zapata dotoreak egin zituzten eta orduan pentsatu zuen ez zuela inongo aukerarik hain zapata honen aurka.
Mutikoak zaldia hartu eta bere maisua zegoen lekura joan zen, gero biak batera etxera joateko. Iritsi zirenean Mikel ohera sartu zen oso nekatuta zegoelako, gainera gaueko hamarrak eta hogei ziren. Hurrengo egunean bere lanarekin jarraitu zuen, zapatagile, bere irakasleak zapata berriak egiten irakatsi zion eta Mikelek oso gustura egiten zituen. Hurrengo egunean Mikel erreka ondoan eserita zegoen, tronpeta batzuk eta zaldi batzuk entzun zituen herrirantz Mikel korrika batean herrira sartu zen eta zapatagile zaharrarengana joan zen zer ikusi zuen esatera, bat batean herrira sartu ziren eta gizon batek esan zuen:
- nor da hemengo zapatagilea?
- Ni, ni naiz- erantzun zuen Mikelek eskua altxatuz
- Erregearen zapatarik gustukoena egin duzu eta erregearen zapatagilea izango zara- esan zion Mikeli
- Baina, baina ni, nik irabazi dut, aupa- esan zuen Mikelek oso pozik
- Bai zu zara eta eskatu behar dizut gurekin etortzeko- esan zuen soldaduak
- Ongi da- Mikelek
Bere zaldia hartu eta erregearen erreinurantz abiatu zen soldaduen atzetik, iritsi zenean erregea ikusi zuen oso pozik zapataria aurkitu zutelako.
Egun hartatik aurrera, Mikel astero joaten zen bere herrira zapatagile zaharra ikustera eta diru pixka bat eramatera.
atzera