Hilabete bat bakarrik falta zen eskola bukatzeko. Azkeneko urteak bezalaxe kurtso bukaerako txangoaz pentsatzen ari ziren. Patio garaia iritsi zen eta ikaskide guztiak elkartzean nora joan erabakitzen hasi ziren. Baina patio garaia bukatu eta oraindikan erabaki gabe zeukaten. Ikasleak gelara sartzen hasi zirenean, kaxaz beteta ikusi zuten. Ez zekiten zertarako ziren. Andereñoa sartu eta azaltzerakoan denak oso pozik jarri ziren. Andereñoak kaxak zabaldu eta barruan hauxe zegoen: gozokiak, eskuoihalak, belarritakoak, eskumuturrekoak, lepokoak…
Hurrengo egunean, patio garaian, lehenengo eguneko kaxan zeuden gauza guztiak jaitsi eta saltzen jarri ziren. Jasotzen zuten dirua kurtso bukaerako txangorako izango zen. Lehenengo egunean diru asko jaso zuten, gutxienez 324€. Hurrengo egunean, gutxi gora behera 326€. Bi aste pasa zirenean 3.180€ jaso zituzten eta orain, nora joan pentsatzea bakarrik falta zitzaien. Oporrak gertu zirenean nora joan erabaki zuten; Parisera aste baterako. Denak ados zeuden eta kurtsoa bukatzeko gogo handia zeukaten.
Ane etxera joan zenean papera eta boligrafoa hartu eta Parisera eramateko gauzak apuntatzen hasi zen: 5 galtzerdi, 7 galtzerdi… Hurrengo egunean, oso pozik joan ziren ikastolara baina beraien andereñoa gaixorik zegoenez, beste andereño bat etorri zitzaien euskara ematera. Orduan, denek Parisera joateko zituzten galdera guztiak beste egun baterako utzi behar izan zituzten. Patio garaian, mutilak futbolean aritu ziren eta neskak beti bezala hizketan. Txirrina jo zuenean, denak geletara sartu eta lehenago bidalitako lanak aritu ziren egiten, andereñorik agertu ez zelako.
Bost egun geroago, Aneren gelakoak andereño bat sartu bitartean elkarri paper bolak, arkatzak, ezeztekoak… botatzen hasi ziren. Beraien andereñoa sartu zenez, denak geratu ziren, batzuk izan ezik, oraindik ez zirelako konturatu. Atea itxi zuenean, lehenago ez zirenak konturatu, gelditu egin ziren. Andereñoa haserretuta ia bidaia bertan bera uztera iritsi zen, baina, hobeto pentsatuta, eskola osoko paper guztiak jaso behar izan zituzten arratsaldeko 16:30etan eskola bukatu ondoren. Hurrengo egunean, beste eguneko galdera guztiak egin zizkioten andereñoari, eta berak galdera guztiei erantzun zien.
Eguna iritsi zen Parisera joateko. Denek maleta handia zekartzaten eta ia autobusean ez ziren sartzen. Bidaia arratsaldeko 19:00etan hasi zen. Lehenengo bi orduak beren aldamenekoekin hizketan ibiltzen ziren baina bi ordu haiek pasa ondoren, aspertzen hasi ziren. Andereñoak autobus gidariari musika jartzeko esan zion. Orduan ikasle guztiak abesten hasi ziren. Orduak pasata, azkenean Parisera iritsi ziren. Oraindikan oso goiz zenez, hotelera igo eta bakoitza bere logelara joan zen.
Goiza iritsi zenean, bakoitzak bere armairuan sartu zituen arropak. Maleta osoa hustu zutenean behera joan ziren denak batera gosaltzera. Bakoitza nahi zuena hartu eta gosaltzen hasi ziren. 10:00ak ziren gosaltzen bukatu zutenean, orduantxe buelta bat ematera joan ziren. Denda askotan geratu ziren erakusleihoan zeuden gauzak ikusten.
Ane eta bere bi lagunak denda batean sartu ziren eta han bere gurasoei Pariseko zerbait erosi zieten: Eiffel Dorrea. Dendatik atera zirenean, andereñoak Disney Lanpariseko sarrerak erosi zituen. Hotelera bueltatu zirenean, bazkaldu eta nor bere logelara sartu zen. Ane eta bere lagunak oparia bere armairuan gorde eta irakurtzen hasi ziren ( Aneri eta bere bi lagunei ikaragarri gustatzen zaizkie ipuinak irakurtzea). Denbora pasa ahala, afaltzeko ordua iritsi zen.Hori bai, arratsalde osoa hoteleko igerilekuan egon ziren. Afaldu ondoren, alokatutako gela batera joan ziren jolasak egitera: zapiaren jokua, txisteak kontatzen…
Hurrengo goizen, behera iritsi ziren gosaltzera eta han elkartu ziren guztiak. Denak egotean gosaltzen hasi ziren. Handikan geletara korrika igo, bainujantzia jarri eta igerilekuan denak zeudenean, neskak mutilen aurka ur jolasak egin zituzten. Arratsaldean, Disneyland Parisera joan ziren. Atera iritsi zirenean andereñoak hauxe esan zien ikasleei:
- Disneyland Paris osoa zuentzat da. Bost egun egongo zarete hemen sartuta. Nahi duzuen lekutan ibili zaitezkete, nahi duzuen lekuan lo egin dezakezue, baina, bost egunak igaro ondoren, hemen, ate nagusian, egon behar zarete. Galderarik?
- Bai. – erantzun zion Anek.
- Bota ba, Ane. – esan zio andereñoak.
- Bosgarren egunean hemen egon behar gara. Baina zer ordutan?
- Egia. Ahaztu egin zait. Arratsaldeko 19:00etan denak hemen egon behar zarete. Orain bai, esan beharra nuena esan dut. Galderarik al dago?
- Ez. – erantzun zuten ikasle guztiek batera.
Ikasle guztiak korrika hasi ziren. Ane eta bere bi lagunak jolas parke zahartu batera joan ziren. Hara iritsi zirenean, izenik ez zuela jartzen konturatu ziren, baina oso ausartak zirenez, sartu egin ziren. Sartu zirenean, kanpoko atea itxi zitzaien eta beste hiru ate aurkitu zituzten. Bakoitza ate bat hartu eta barrura sartu ziren. Aneren bi lagunak aurrerantz ibili eta elkartu egin ziren kanpoan. Anek ordea, aurrera bultzatzen zuen bidea hartu beharrean eskuinekoa hartu zuen eta beste ate bat aurkitu zuen. Ate hori zehaztu baina pixka bat lehenago beste bi pasabideak begiratu zituen, baina berak eskuinekoa hartu zuen. Gorantz begiratu eta kartela bat aurkitu zuen. Asko kostatu zitzaion irakurtzea, dena ilunpean baitzegoen, baina azkenean ulertu zuen: “Pinotxo”.
Barrurago sartu zen eta konturatu zenean bera Pinotxoren barruan sartuta zegoen. Jepeto bere aita, eta Pinotxo, Ane, paseatzera joan ziren. Gizon batzuk Pinotxori gozokiak eskaini zizkioten eta bera, gizon haiengana joan zen. Orduan, kotxe batean sartu zuten eta zirko batera eraman zuten. Han zeuden jende guztia berataz barre egiten zuen eta bera lotsatuta negarrez hasi zen. Saioa bukatu zenean, gizon maltzurrengana joan eta jasotako diru guztia hartu eta bera bat ere gabe utzi zuten. Bi ordu geroago, berriro, zirkoko txotxongiloa bezala egin behar izan zuen. Jepeto han zegoen eta dena bukatu zenean gizon haiengana hurbildu zen. Azkenean, epaiketa bat egin behar izan zuten. Jepeto berarena zela esaten zuen baina gizonak Jepetori erosi ziotela esaten zuten. Epaileak gizonentzako zela esaterakoan itsasora bota zuten Pinotxo. Uretara iritsi zenean, jolas parkeko lehenagoko leku berean aurkitzen zen. Gertatu zen guztiarekin oso lotsatuta zegoen, baina aurrera jarraitzea erabaki zuen.
Pauso bat aurrerago ematean, beste kartel bat aurkitu zuen: “ Txokolatezko etxea”. Aurrerago segi eta istorioan sartu zen. Bere anaia eta Ane txokolatezko etxerantz abiatu eta txokolatezko gauza guztiak jaten hasten dira. Sorginak atea ireki zuenean, bi umeei sartzeko esan eta biek onartu egin zuten. Mutila, egurrezko kaiola batean sartu zuen eta neska, hanketatik giltzarrapoarekin lotu eta etxea garbitzen jarri zuen. Egunak pasa eta Ane konturatu egin zen sorginak bere anaia jan nahi zuela. Orduan, bi anaiei ideia bat bururatu zitzaion. Sorgina erosketak egitetik bueltatu zenean, Anek esan zion:
- Aska al gaitzakezu? Bestela hango izkinetara ez gara iristen.
- Zer? Altuago hitz egin, ez dizut entzuten! - Aska al gaitzakezu? Hango iskinetan ez gara iristen!
- Ongi da.
Orduan, Ane bakarrik askatu zuen. Plana berriro gaizki atera zen. Baina izkinak garbitzen giltza bat aurkitu zuen. Itxaropena edukita bere anaia zegoen giltzarrapoarena izango zen. Sorgina egongelara sartu eta Anek giltza poltsikoan gorde zuen. Sorginak janaria ekarri zuen, orduan, Ane berriro giltzapetu zuen. Bukatu zutenean Anek berriro eskatu zion askatzeko baina ezetz esan zion. Eta Aneri hauxe bururatu zitzaion:
- Aska al gaitzakezu, mesedez? Hango izkin batean sagu bat ikusi dut eta egia esan harrapatzen badut nire anaiarentzako eta niretzako izango da. Orduan gaur afaltzeko ez duzu afaririk prestatu behar.
Sorginak pozik Ane askatu zuen eta sukaldera joan zen. Aneren anaiak hauxe esan zion:
- Zu txoratuta al zaude?
- Zaude isilik bestela harrapatuko gaitu!
Anek giltza poltsikotik atera zuen eta bere anaia askatu zuenean txokolatezko etxetik atera ziren.
Handik ateratzerakoan lehenengo tokian aurkitu zen. Pixka bat aurrerago beste kartel bat zegoen. Pauso bat ematen bazuen jakingo zuen zer gertatuko zitzaion baina istorioan sartu nahi ez zuenez, atzera begiratu zuen. Orduan, beste kartel bat aurkitu eta hauxe zeukan idatzita: “Atzeraka joaten bazara, inoiz ez zara hemendik aterako”. Irakurtzen bukatzean ahots bat entzun zuen:
- Aneee! Lagundu ateratzen!
- Nor zara? – galdetu zion Anek.
- Ni Maiaaalen naiz.
- Non zaude? Zer gertatu zitzaizun?
- Zu bezala honera etorri nintzen, baina beldurtuta atzeraka hasi eta hemen ezin atera nabil!!
- Zu al zara Maialen Orio?
- Baaaii.
Anek izuturik, aurrera jarraitu zuen. Sartu zenean Peter Pan jartzen zuela ikusi zuen.
Ane Wendiren gorputzean sartu eta berehala Garfio pirata bere logelara sartu zen eta Aneri eraman zion “Al pais de nunca jamas”. Wendy izuturik izkin batean zegoen, piratek berari begiratzen zioten bitartean. Egunak pasa ahala Peter Panek Wendy piraten eskuetatik kendu eta bere etxera eraman zuen. Han Kanpanila eta umeak zeuden. Gau guztitan Wendy umeei ipuinak kontatzen aritzen zen eta oso pozik zebiltzan. Baina egun batean, Garfio piratak Peter Panen etxera joan eta Wendy hartu izan nahi zuen. Orduan, Peter Panek Wendiri hauts majikoak bota eta bere etxera eraman zuen. Wendy Ane bilakatu eta lehenagoko jolas parkean agertu zen. Aurrera begiratuta kartel bat bakarrik falta zela konturatu zen, eskerrak. Bada – ezpada, atzera ez zuen begiratu Maialenekin topatuko zen bestela. Pauso bat aurrera emanda kartelean hauxe jartzen zuen: “ Harry Potter eta Fenixko Ordena”. Ane ipuina irakurtzen ari zen. Istorio honetan Hermione Grangeren gorputzean sartu zela konturatzean oso pozik jarri zen. Hermione zen gustatzen zitzaion pertsonaia bakarra. Baina ez zen besteak bezala. Honetan, istorioa hasita zegoen eta bera agertu zenean hauxe ari zen gertatzen. Gela batean zeuden Umbrige andereñoak ez zuena irakasten ikasten. Harry zen maisua, defentsari buruz asko zekielako. Hermione Ronekin zegoen magia egiten. Harry gela osotik ari zen paseatzen binaka lana nola egiten aritzen ziren ikusteko. Voldemort berriro etorri zela jakitean, denak Londresera joan ziren. Han Voldemorten jarraitzaileekin topatu eta magiarekin borrokan hasi ziren. Bat batean, Sirius, Harriren aita pontekoa, eta Dumbledore, Hogwartseko ikastolaren zuzendaria, iritsi ziren. Harry Sirius ikustean harri baten atzera joan ziren hizketan hasteko. Baina sorgin bat, Bellatriz Siriusen lehengusina, Azkabanetik ( kartzelatik) ihes egin zuena beraiengana joan eta Sirius hil egin zuen. Sorgin hori korrika joan zen eta Harryk bere atzetik ihes egin zuen. Baina momentu horretan Voldemort etorri eta Dumbledorerekin borrokatzen hasi zen,
Harriren aurrean. Hermione, Ron eta defentsa ikasten aritu ziren lagun guztiak iritsi zirenean, Harry nola zegoen ikusi eta jolas parkean azaldu zen berriro.
Kartela gehiagorik ez zegoen,ez aurrera segi zuen eta bere bi lagunekin topatu zen. Ane gertatutako guztia kontatzen hasi zen baina lagunek ez zioten sinesten. Baina Sarak eta Maiderrek ez zioten istorioa bukatzen utzi eta hauxe esan zuten:
- Goazen ate nagusira, bestela andereñoak herrieta egingo digu!
- Nora joan behar dugula?
- Ate nagusira.
- Baina oraindik bost egunak ez dira pasa!
- Noski, bost egunak hor barruan sartuta, nola jakingo duzu zenbat egun pasa diren?
- Goazen, berandu iritsiko gara bestela!
Ikasle guztiak zeudenean jolas parketik ateratzen hasi ziren baina Ane eta bi lagunak kartel batean finkatu ziren.
Maialen Orio
2006ko abuztuaren 7an neska hau desagertu zen Disneyland Paris jolas parke honetan. Ikusten baduzue deitu telefono honetara
TLF 654362579
- Ni lehengo urtean ona etorri nintzenean, nire gurasoekin, ezin izan ginen sartu poliziak ikertzen ari zirelako. – esan zuen Sarak.
- Ba,ba… nik berarekin hitz egin dut. – esan zuen Anek.
- Ez esan txorakeriarik! Telefono mugikorra hartu eta kartelean jartzen zuen telefono zenbakira deitu zuen.
- Nor da? – galdetu zuen Maialenen amak.
- Kaixo! Ni Ane naiz eta zurekin nahi nuke hitzegin.
- Nor zara eta zertaz nahi didazu hitzegin?
- Lehenago esan dizudan bezala nire izena Ane da. Kurtso bukaerako txangoan Disneyland Parisera etorri gara eta orain ateratzen ari naizela zure alabaren kartela irakurri dut. Nire lagunak eta ni jolas parke batera sartu ginen. Nik ez dakit nola, baina, gauza harrigarri bat gertatu zitzaidan. Fikziozko istorioetan sartzen nintzen eta atzeraka begiratu nuenean, zure alabarekin jarri nintzen hizketan.
Maialenen gurasoak hori entzutean pozez, negarrez hasi ziren eta Aneri galdetu zioten:
- Zurekin al dago gure alaba?
- Ez, ez dut ikusi baina berarekin egon naiz hizketan. Gaur etorri al zaitezkete ni nagoen hotelera zuekin hitzegiteko?
Gurasoek onartu egin zuten eta arratsaldean esan bezala hantxe zeuden. Ane, gertatu zitzaion gauz guztiak kontatu eta gaua iritsi zenean, Ane eta Maialenen gurasoek telefono zenbakia elkarri eman zioten eta joan egin ziren.
Astea pasa zenez, beraien herrira itzuli ziren, baina lagunek oraindik ez zioten sinesten. Egunak pasa ahala Maialen oraindik bizirik zegoelako Ane harrituta geratu zen. Eta Maialenen amak esan zion:
- Alabak esan dit gizon bat joaten zela janaria ematera egunero hiru aldiz.
- Eta non zegoen sartuta?
- Hango putzu batean. Ihes egin zenuenez ez zion denbora eman zuri esateko.
Ane pentsakor geratu zen momentu batean, Maialen esan ziolako atzeraka joan zela eta ezin zuela atera. Garrantzirik eman gabe, hitzegitez bukatu zuenean bere lagunei deitu eta Ane bezala, harrituta geratu ziren haiek ere.
HANDIK AURRERA ELKARRI DENA SINISTEN DIOTE
atzera