Galtzagorri Elkartearen webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia

2008

KaleanRoskila

Ez dakit istorio hau nik oroitzen dudana bezalaxekoa den, baina hau da nire amak kontatu zidan istorioa eta oroitzapenak iruzurtiak diren arren, hau da istorioa kontatzeko hautatu dudan modua.

Nire ama etxetik joan zen, edo hobeto esanda, etxetik bota zuten berak 14 urte zituela. Ikasle ona ez izateagatik bota zuten. Ez dut pentsatu ere egin nahi zer nolako gurasoak izan ziren nire amarentzat, oso zitala izan behar baitzuen bere alaba bakarra etxetik botatzeko. Eta are gehiago, horrelako txorakeria batengatik.

Garai haietan ez al zegoen ikasle txarrik? Baina nire ama aparteko kasu bat izango zen, ez baitut uste nire aiton-amonak horrelakoak izatera heldu ahal izango zirenik. Nire ama, etxetik joan zenean, lehenengo gaua berak ikasten zuen ikastetxearen ondoko parkean pasa zuen.Berak kontatu zidanez, oso gaizki pasa zuen gau hura.Bere lehen gaua zen etxetik kanpo eta edozeren beldur zen: txakurrak, katuak…

Baina beldurrik handiena gaizkileei zien, beldurra zuen atzetik norbait aterako zitzaiolakoan eta min egin.Baina zorionez, ez zen ezer pasa.

Gaua lorik egin gabe pasa zuen eta eguna argitzen hasi zela ikusi zuenean, bere gurasoen portalera sartu eta etxeko atea jo zuen. Baina alferrikakoa izan zen ez baitzuen inork aterik ireki. Ez zekien zer egin, eta portalean bertan geratzea pentsatu zuen ea bere etxetik norbait irteten edo barrura sartzen zen. Bere erlojuan begiratu zuenerako ordu bata eta erdia zen eta bere aurretik ez zen inor pasa.

Neskatxa hark hainbeste denboran zer egiten zuen eserita galdetuko diozue zeuen buruari, eta hauxe da erantzuna: bere egoerari buruz hausnartzen ari zen. Zer egingo zuen? Non egingo zuen lo? Zer jango zuen? Azken galdera hori pentsatu zuenean, goseak zegoela ohartu zen. Ordura arte urduritasunak ez zion janarian pentsatzen utzi. Hirian barrena joan zen etxe edo jatetxeren batean zerbait dohainik jateko, ez baitzuen beste irtenbiderik.

Azkenik, hiruzpalau buelta eman ondoren, hemezortzi bat urteko mutil gazte bat ikusi zuen. Neskari gutxi gora behera lau urteko aldea ateratzen zion baina berdin zion, buruauste bakarra gustura bizitzeko lakuren bat aurkitzea baitzen. Neskatxa oso lotsatia zen eta zera pentsatu zuen, mutilaren aurretik pasa ea zerbait esaten zion.

- Eh! Aizu!

- Niri ari zara?-galdetu zion nire amak.

- Bai, zuri ari naiz.Zer egiten duzu kale honetan zahar zu bakarrik?

- Ezertxo ere ez…. Izan ere atzo etxetik bota ninduten gurasoek eta ez dakit nora jo.

- Ja ja ja ja ja- barre egiten zuen- lasai, ez da harritzekoa eta.

Zure lehen eguna da etxetik kanpo, ni ere oroitzen naiz gutxi gorabehera zure adina nuenean.

Zirudienez, mutilak ere nire amaren antzeko istorio zuen.

- Nahi al zenuke bizileku eta familia berri bat?

Nire amak oso zirraratuta baietz erantzun zion eta mutilak( Diego izena zuen) biziko ziren lekua erakutsi zion. Berak kontatu zidanez, leku hura nazkagarria zen. Leku hura oso ezkutuan zegoen. ALKANTARILLA BAT. Dena erdi hautsitako mantaz betea zegoen eta lurra egunkari paperez estalia zegoen. EZ zen leku txarra.Ezta ona ere. Baina ez zegoen gaizki. Parkean bakarrik egotea baina hobea behintzat. Diegok bere lagunak aurkeztu zizkion. Guztira 7 ( nire ama kontatu gabe) ziren. Denak ziren adin txikikoak eta helduenak ( Diegok hain zuzen ere) beste guztiak zaintzen zituen.

Hugok 7 urte zituen eta Diegok kale beltzetik oso gertu zegoen kale batean lo aurkitu zuen. Beraiek kale beltza deitzen zioten nahiz eta kalearen izena ez hura izan. Beranduxeago kontatuko dizuet. Esaten ari nintzen bezala, Hugok 7 urte zituen eta2 urte zeramatzan Diego eta besteekin bizitzen. Nayra, 10 urteko neskatxa bat zen eta hau ere beraiekin bizi zen. Hau bere amak bidali zuen etxetik, ez omen zuen bera mantentzeko dirudik.

Karen, nesketatik helduena zen, 17 urte zituen eta Diegori laguntzen zion beste guztiak mantentzen. Nayraren lagunik onena zen, nahiz eta batzuetan liskar txikiak izan, benetan asko maite zioten elkarri.

Teo, denetan bihurriena. Ez dakizue zer ondo pasatzen zuten denek berarekin. Diegok zihoen leku hartako poz bakarra zela. Teok 13 urte zituen, eta bere kasua oso bestelakoa izan zen. Hau ez zuen inork etxetik bota, betidanik bizi izan zen kalean.Bere ama drogetan sartua zegoen eta Teo txikia zela jo egiten zuen, horregatik bizi zen orain besteekin batera. Nikolas, Nikolas pottoko. 8 urte zituen eta Teoren anaia zen. Hau ere jotzen zuen amak, beraz, Diego izan da bere aita eta ama. Orduan Nikok 3 urte zituen bete berriak.

Eta Laya, denetan txikiena. Honek 2 urte zituen eta harrigarria badirudi ere, Karenen alaba zen. Eta zorionez, Layaren aita ez zen beraiekin bizi.

Eta jakina, nire ama.

Karen 15 urterekin bortxatu egin zuten eta ordutik aurrera besteekin batera bizi da. Karenek oso ondo oroitzen du egun hura, berak dioenez, bere bizitzako egunik txarrena izan zen, baina beste alde batetik begiratuta, egunik onena ere izan zen, gizon haren bidez orain hainbeste maite duen alabatxoa izaten000 lagundu zion.

 Berak zihoenez, hasieran ez zen ohitu ume txiki bat zaintzeaz, baina azkenean haur txikiaz maitemindu ziren. Laya sari bat bezalaxekoa zen beraientzat. Mutilak ez ziren neskarengandik urruntzen, batez ere Teo, bere 13 urtetarako aita bikain bat egina baitzegoen. Honek bere alaba balitz bezala maite zuen Laya eta ez zen ezertarako berarengandik urruntzen. Barre eginarazten zion,( batzuetan negar ere eginarazten zion), berarekin jolastu eta gauza batzuk erakusten zizkion. Laya ibiltzen hasia zen. Beraien artean Layari “haur txiki” deitzen zioten. Denek ere lapurreta asko egiten zituzten janaria lortzeko, eta Nikok, gozozalea zenez, ez zuen bi aldiz pentsatzen eta gozotegira joan eta pasta eta bonboiez beteriko kaxak ekartzen zituen. Normalean 5 bat minutu igarotzen zituen janaria eskuratzeko baina oraingoan ez zen honela izan eta luze iraun zuen. Teok, bere anaia gazteak, kanpoan itxaron zion baina Niko ez zen handik ateratzen eta gozotegiko okinarekin hizketan hasi zela ikusi zuen. Teok garrasika0 deitu arren, Nikok ez zuen jaramonik egiten. Teo bizilekura joan zen. Handik gutxira agertu zen Niko, hiru eskuan zituela, eta korrika batean jaten hasi ziren. Laya negarrez hasi zen eta Karenek zatitxo bat eman zion, baina Laya eztulka hasi zen eta Teok kolpetxo batzuk eman zizkion bizkarrean, eta nahikoa baretu zen. Niko oso urduri zegoen eta kalera joan zen haizea hartzera. Baina ohartu ere egin gabe, bi ordu eta erdi igaro ziren eta Niko ez zen ageri. Orduan, Nikoren lagun batek esan zien bi poliziarekin batera joan zela komisidegira,eskuak lotuak zituela. Bi aldiz pentsatu gabe, kale beltzera joan ziren,bai, lehen aipatu dizuedan kale horretara, hala deitzen zioten, komisariari eta umezurztegia han aurkitzen zirelako. Hantxe aurkitu zuen Diegok Hugo, eta bera ere hantxe bizi izan zen bi urtez, ihes egin zuen arte.Diegok oso ondo ezagutzen zituen hango txoko eta berri guztiak, eta beraz, hesiaren gainetik salto egin zuen eta leiho batetik sartu zen. Diegok, Niko atera zuen baina seguritateko gizon batek ikusi zuen. Diego eta besteak etxera joan ziren eta hurrengo bi egunetan ez ziren etxetik atera, bai baitzekiten beraien bila egongo zirela. Kontua da, handik hilabete gutxi batzuetara nire ama eta Diego maitemindu egin zirela. Gertakari pozgarri honen ondoren, ni etorri nintzen. Rakel izango nuela erabaki zuen. Nire aita Diego da, argi dago. Eta nire anai- arrebak. Nire lagunik onenak: Nayra, Karen, Niko, Teo, Hugo eta Laya, Orain haurrik txikiena ez zen Laya, ni baizik. Denek ere oso ondo zaintzen ninduten.Teo jadanik ez zen haur bat baina beretariko gaiztakeriak egiten jarraitzen zuen. Behar nuen guztia nuen: ura, janaria, goxotasuna eta maitasuna, hau da, pertsona batek pozik bizitzeko behar duen guztia.

Nire ustez, orain arte behintzat oso ondo bizi izan naiz, are gehiago esango dizut, nire adineko edozein haur baino hobeto. Familia gorantz doa eta orain 9 gara. Nik orain 12 urte ditut eta nire ama beste haur baten esperoan dago. Urte hauetan guztiotan gauza asko pasa dira, gehiegi ere bai: nire jaiotza, Teoren lehen neska laguna…. Bina hau dena beste batean kontatuko beharko dizuet.

Historia honetan transmititu nahi izan dizuedan mezua zera da, ez dela gauza askorik behar pozik eta gustura bizitzeko. Beharrezkoa den bakarra zera da: osasuna, maitasuna, bizileku bat eta janari eta ur pixka bat. Istorio hau nire amari eskaini nahi izan diot, bera da eta istorio honen sortzaile. Eta hasieran esan dudan moduan, oroitzapenak iruzurtiak diren arren, bere laguntza eta maitasunagatik nago ni orain nagoen lekuan eta nagoen moduan, hau da, familiaren maitasun eta goxotasunean.

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia