Bazen behin Euskal Herrian, hamabi urteko neskato bat. Sofia zuen izena ile beltzeko eta begi urdineko neskak. Sofi bakarrik bizi zen. Haren gurasoak astronomoak ziren eta munduan zehar bidaiatzen zuten izarren misterioak argitzeko nahi sendoarekin. Herriko jendeak asko zaintzen zuten Sofi: janaria ekartzen zioten, gauean ipuinak irakurtzen zizkioten lo egin zezan.
Udazkena etorri zen, eta, ume guztiak eskolara joan behar zuten. Aurten ikasle berri bat etorri zen. Abba zuen izena eta ile luze- luzea zeukan, urre kolorekoa, trentza batean jasota. Oso isila zen, gainera Noruegatik etorri zen eta Sofi entzun zuenez, han jendea oso serioak eta hitz gutxikoak ziren.
Eskola bukatzean Sofi liburutegian geratu zen. Atea irikita zegoen. Hanka punttetan hurbildu eta mahai azpian ezkutatu zen. Abba liburu bat irakurtzen zegoen apalaren ondoan, bueno, egia esanda, hori ez zen liburu bat, hiztegia baizik. Buelta eman gabe Abbak hauxe esan zuen:
- Zer ari zara egiten mahai azpian?
Sofi harritu egin zen. Nola izan da posible berak entzutea? Ahal den soinu gutxiena atera zuen ere, neska horrek entzun egin zuen.
- Nola demontre entzun didazu sartzerakoan?- galdetu zuen Sofik.
- Ez dut entzun, ikusi egin zaitut. Apalaren alboan ispilu bat dago-erantzun zuen besteak irrifar bat aurpegian marraztua zeukala.
Bi neskatoak aulkietan eseri ziren irakurtzeko asmoz. Sofik mitologiako liburu bat hartu zuen, baina ez zuen tutik ere ulertzen. Horregatik horriak pasatze hasi zen Eskandinaviako kondairetan gelditu zen. Liburua hartuta Abbarengana joan zen azalpen bila. Eskandinaviako penintsula Noruegak, Suediak, Finlandiak eta Laponiak osatzen du horregatik ondo iruditu zitzaion Abbari hori galdetzea. Abbak Sofiri begiratu eta honela mintzatu zitzaion:
- Nire herrian, kondaira hauxe kontatzen da familia osoa elkartzen garenean eta istorio honetan bizitzaren zati garrantzitsuenak agertzen dira: iragana, orainaldia eta etorkizuna. Kontakizun honek erakusten digu, gauza batzuk ez direla jakin behar bizitza honetan.
Sofi erne-erne zegoen noiz hasiko ote zen itxaroten, irrika biziz.
- Hor doa- erantzun zuen Abbak:
Gure arbasoak sinesten zuten hiru emakume zeudela gizonen bizitza josten zutenak. Bizitzaren hiru emakumeak deitzen ziren. Urd, zaharrena iragana josten zuen, Vernandi hiruetatik ederrenak oraina josten zuen ea Skuld, kapa batekin ezkutatzen zena etorkizuna josten zuen. Hiru emakume haiek oso garrantzitsuak ziren. Ezin zuten gizonen zortea aldatu baina bazekiten zer gertatuko zitzaien. Eskandinaviako errege batek, hiru emakumeei deitu zien eta haur jaioberri batengana eraman zituen, hau da, bere semearengana. Erregeak harren eskatu zien haurrari zer gertatuko zitzaion esateko. Haiek baiezkoa eman zioten. Urd umearen gurasoetan jarri zuen bere begirada eta beraiek bezain edukatu eta leiala izango zela esan zuen.
Vernandik haurtxoaren begietan maitasuna ikusi zuen eta gurasoekin oso zoriontsu izango zela igorri zuen.
Azkeneko emakumea, Skuld, hiruetatik zitalena, zeren gaiztoena zen. Bihotz txarreko emakumea eta berekoia. Mamua bezain beldurgarria zen. Erregeari honela esan zion:
-“ Nire kideak esan duten guztia egia da. Baina, haur hau errege izango da zuek pentsatzen dezuten baino askoz lehenago.
Urteak azkar pasatu ziren eta printzeak gurasoenganako zuen maitasuna handitzen joan zen Urd eta Vernandik esan bezala. Baina, zoritxarrez ama gaixotu eta hil egin zen.
Handik gutxira, printzeak zazpi urte bete zituenean aita bataila batean hil zen.
Herriko jendeak mutikoa errege izendatu zuten.
Egun batean mutilak hiru emakumeengana joan zen bere gurasoei gertatutakoa kontatzera eta bera errege izendatu zutela esatera.
Urd eta Vernandik asko sentitu zuten, baina Skuldek ez. Bazekien zer gertatuko zen, horregatik ez zen batere harritu.
Mutikoa Skuldenaga abiatu zen. Eserita zegoen, zuhaitz handi baten azpian, josten. Errege gazteak izututa begiratu zion.
- “Bizitza heriotzak ematen duen abantaila da. - mintzatu zen Skuld. Batzuetan ez da komenigarria bizitza osoaren berri jakitea. Nik ezin dizut lagundu, gertatu dena gertatu da eta munduan ez dago inor hori aldatzeko gai denik. Zure bizitzaren jabea zu zeu zara eta guk, bizitzaren hiru emakumeak ezin gara sartu”.
- “Ulertzen dut.- pentsatu zuen mutikoak. Buelta eman eta joan egin zen. Baina bere begiak Skuld begiratu zuten- hiru emakumeetatik zitalena, bai, baina baita ere misteriotsuena.”
Sofi txaloka hasi zen, inoiz entzun zuen istorio zoragarriena eta miragarriena izan zen.
Arratsaldea ziztu bizian pasatu zen.
Abba eta Sofik elkarri agurtu eta bakoitza bere etxera abiatu zen. Gaua iritsi eta berehala hartu zuen lo Sofik eta amets bat izan zuen:
Dena ilunpean zegoen ez ziren paretak ikusten ezta lurzorua ere. Bakarrik ariaz estalitako zuhaitz erraldoi bat. Han hiru emakume zeuden. Lehenengoa amona bat bezalakoa zen, bigarrena ile gorrixka eta begi berdeak zituen emakume gazte eder bat zen eta hirugarrena kapa batekin estalitako emakume beldurgarria zen. Sofik berehala antzeman zuen bizitzaren hiru emakumeak zirela.
-Urd, esadazu nire iragana- agindu zuen Sofik.
-Zure aita eta amarenganako maitasuna handia zen, baina duela asko herritarrekin zoriontsuago izan zinen.
Sofi berdina esan zion Vernandiri. Honek hau erantzun zuen:
- Gaur eskola hasi duzu eta lagun berri bat ezagutu, oso pertsona ona da eta eskuzabala.
Sofi Skuldi begiratu zion. Emakumeak buruko kapa kendu eta bere aurpegia erakutsi zuen. Ile beltz luzea zeukan begiak bezalakoa. Ezpainak ere beltzez zeuzkan margotuta. Bere azala zuri-zuria zen, elurra bezain zuria.
- Ez dut nire etorkizunaren berri jakin nahi, zerez, bizitza honetan gauza batzuk ez dira jakin behar.- esan zuen Sofik.
Skuldek irribarre egin zuen eta Sofiri begiratu zion.
- Hau zuretzat da- erantzun zuen emakumeak Sofiri opaloz egindako eraztun bat ezkerreko eskuan jarriz.
Bat-batean dena desagertu zen. Argi indartsu batzuk esnatu zuten Sofi. Neskatoa izutu egin zen.
- Eguzki izpiak baino ez dira- esan zuen berak lasaitu aurpegiarekin. Ikasle guztiak eskolara joan ziren. Gelan sartu orduko Abba Sofiren ondoan jarri zen eta egun on esan zion. Sofik berdina egin zuen eta leihorantz begiratu zuen. “ Ametsa izan da ”- esaten zion bere buruari.
- Eraztun polita daukazu. Nork eman dizu?- galdetu zuen Abbak. Sofi ezkerreko eskua begiratu zuen. Ezin zen egia izan. Skuldek emandako eraztun bitxi hura zen. “Eskerrik asko Skuld.” –pentsatu zuen neskak.
atzera