Eskolara joaten naizenean,
etxean gelditzen naizenean,
lagunekin jolasten ez nabilenean,
nire aurpegia itzalita eta triste dago
baina zu ikusten zaitudanean
gure bihotzean dauden sentimenduak nahasi eta banatu egiten dira
biei egun zoragarri bat emateko.
Gure esku dugun
dena dago hemen
hemen dugun dena
gure esku dago
dugun dena dago
gure esku hemen
hemen dago dugun
dena gure esku.
Badakigu betiko inoiz ez dela
bitartean zalantzak ziur direla
hobe horrela.
Autobusean isiltasuna l
urruna kristalean
eguna argitzear da
norbait kantuan eta ahopean.
Arropa saltzaileak beti dotore daude
kaleko amona batzuek ere,
baina nik zu beti dotore ikusten zaitut.
Suaren ondoan egoten
ni bero jartzen naiz
ez bakarrik txaketarekin
zu ikusten ere bai.
atzera