Galtzagorri Elkartearen webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia

2008 | Irabazleak

Novenus magoaren ikasleakArantzazu Aizpurua

- Gogoratzen zara Novenus Heap irakasleaz?

- Bai, zer gauza erakutsi zizkigun! Eh?

- Ui! Barkatu lagunok, kontatuko dizuegun istorioan pentsatzen ari ginen. Kontatzea nahi al duzue?

- Noski baietz, baina, lehenengo aurkeztu egingo gara. Ni Usoa naiz. Ile-horia dut, begi urdinak eta hogei urte ditut.

- Eta ni, Naiara naiz. Ile marroia dut, begi ilunak eta hogei urte ditut. Be- no, Uso, hasiko al gara istorioa kontatzen?

- Bai! Has gaitezen!

Orain dela bederatzi urte, gauza zirraragarri bat gertatu zitzaigun. Basoan geunden eta otso bat jarraika genuen. Bat-batean biak ados jarri izan bagina bezala, buelta eman eta otsoari gelditzeko esan genion, eta otsoa gelditu egin zen. Beldurrez kikilduta geunden. Ez genekien zer egin. Eta bat-batean hogeita hamazazpi urteko gizon bat agertu zen. Ile-horia eta begi berdeak zituen, eta honela zuzendu zitzaigun:

- Kaixo neskak, ni Novenus Heap naiz, hiri honetako artximagoa. Eta otsoarekin duzuen mirari hori kasualitatea ez da izan, magia baizik. Na- hi al duzue hurrengo zazpi urte eta egun batean nire ikasleak izan?

Guk elkarri begiratu genion, eta gure begietan ilusioaren dirdira agertu zen.

- Bai! Bai! – esan genuen saltoka eta pozik.

- Ba joan zaitezte zuen gurasoei kontatzera eta zatozte Dorrera.

Guk orduan hamaika urte genituen eta oso ameslariak ginen. Ez genuen pentsatzen zer gauza harrigarri ikusiko genituen hurrengo zazpi urte eta egun batean. Korrika joan ginen etxera gurasoei kontatzeko asmoarekin. Etxean gurasoei garrasika gertatutakoa kontatu genien. Eta bukatzerakoan gurasoak aho-zabalik zeuden.

- Joan al gaitezke Novenus jaunarekin ikastera?- galdetu genien biek batera.

- Ez horixe! Zuek etxean egin behar duzue lana! - esan ziguten gogor.

- Ah! Baina ez al dizuegu esan gu biok lehengusinak garela? Uso ez diegu esan lehengusinak garela!

- Bai, eta etxe berean bizi gara baietz, Naiara?

- Bai, egia da.

- Orain nik jarraituko dut istorioa kontatzen, bale Naiara?

- Zeren zain zaude? Segi!

Ohera joan ginen haserre, afaldu ere egin gabe. Gauean, ohean geundela leihora begira, Naiarak eta nik etxetik alde egitea erabaki genuen. Gure oheen gortinak askatu, eta leihotik behera bota genituen. Lehiotik salto egin genuen, eta Dorre-ra korrika abiatu ginen. Oso ilun zegoen dena eta beldurra ematen zidan. Naiarak esan zidan, abestuz beldurra joango zitzaidala, eta baxu-baxu gure abestirik gogokoena kantatu genuen:

 

`` Hiri hau da benetan

oso berezia.

Bazkaltzeko apaizak

du txerrikumia.

Gure hirian dago

Birgina Maria.

Gure hiriak dauka z

erbait xelebria.´´

 

Eta honela Dorrera ailegatu ginen. Atean gizon bat eta andre bat zeuden gure zain. Gizona, Novenus jauna zen eta ondoan zeukan andreak itxura jatorra zuen. Ile beltza eta begi urdinak zituen. Beraien ondora heltzean, Novunus jaunak esan zigun:

- Ez nuen uste lehenago etorriko zinetenik. Aztiak gaizki ikusiak dira hiri honetan, jendeak uste du aztikeri iluna egiten dugula, baina ez da egia. Ah! Barkatu! Hau nire emaztea da, Rosa.

- Zer moduz?- galdetu zigun Rosa andereak.

- Oso ondo. Eskerrik asko – erantzun zuen Naiarak.

- Etorri barrura, esnea hartu eta gero gure semea aurkeztuko dizuegu. Zuek baino urte bat zaharragoa da. Barrura sartu ginen. Dorre-a izugarri handia zen eta Rosa andereak egongelara eraman gintuen, Novenus jauna bere semearen bila zihoan bitartean. Egongela izugarria zen, hiru sofa gorri eta bi besaulki berde zeuden, paretak koadroz beteta zeuden eta tximinia bat zegoen. Rosa anderea esne bila joan zen eta momentu horretan Novenus jauna ailegatu zen bere semearekin. Semea ikustean, ni zeharo maitemindu nintzen, eta Naiarak betiko begiekin begiratu eta esan zidan:

- Uso, ez erreparatu horrenbeste mutiletan. Orain aztikeria ikasi behar dugu, zer dago hori baino zirraragarriagorik?

Nik ez nion kasurik egin, mutila ile-horia zen (bere aitak bezala), eta begi urdinak zituen (bere amak bezala). Altua zen eta irribarre maitagarria zuen. A ze azukre koxkorra!

- Hau nire semea da, Roberto – esan zuen Novenus jaunak.

- Deitu iezadazue Rober bakarrik – esan zuen irribarrez.

- Rober, zer deritzozu esnea hartu eta gero Dorre-a erakusten badiezu? Zure amak eta nik lana daukagu – esan zuen Novenus jaunak.

- Oso ondo! Nik ere hartuko dut esnea beraiekin, joan zaitez jada, nahi baduzu – erantzun zion berak.

Momentu hartan berriro sartu zen Rosa anderea hiru edalontzi esnerekin eta joan egin ziren biak. Bat-batean, Roberrek esan zuen:

- Ba da, ez dakit zeintzuk zareten. Aurkeztu egin beharko zarete.

- Bai, hau Usoa da, baina Uso deitzea gustatzen zaio eta oso ameslaria da. Eta ni Naiara naiz, eta oso langilea naiz - esan zuen Naiarak lasai.

- Pozten naiz zuek ezagutzeaz. Ondo moldatuko gara hirurok – erantzun zuen honek niri begira. Ni konturatu egin nintzen niri begira zegoela eta gorritu egin nintzen.- Beno, jada bukatu duzue esnea. Goazen, Dorrea erakutsiko dizuet.

Egongelatik atera ginen eta Roberri jarraitu genion. Lehenbizi, gelak ikusi genituen, gero liburutegia, ondoren Heap jaun-andrearen bulegoak, jarraian komunak eta azkenik, logelak ikusi genituen. Azkenean, esan zigun hirurok gela berean lo egingo genuela.

- Zer? Eta arropa zure aurrean aldatu behar al dugu?- bota zuen Naiarak haserre.

- Nahiko nuke nik baina ez, logelan bertan bi komun daude, bata nirea eta bestea zuena – erantzun zuen Roberrek irribarrez.

Ni barrez lehertzen hasi nintzen eta Rober nirekin batera, Naiara erdi lotsaturik utziz. Baina berehala, bera ere barrez hasi zen. Barre egiteari utzi genionean, gure logelara joatea erabaki genuen. Rober eta ni izan ginen aurrenak aldatzen, (noski bera bere komunean eta ni nirean) eta bitartean, Naiara kanpoan gelditu zen. Bukatutakoan, Naiara sartu zen eta Rober eta ni gelditu ginen gelan bakarrik.

- Beraz, aztikeriaren seinale daukazue – esan zuen Roberrek niregana hurbilduz.

- Bai, zure aitak hori esan du behintzat – esan nuen erabat lotsatuta bere hurbiltasunagatik; metro bateko distantziara geunden.

- Ba, pozten nau neska politak nirekin ikasteak – esan zidan bere irribarre bereziarekin.

- LAGUNDU!! LAGUNDU!! – entzun zen komunetik Naiararen ahotsa.

- Lagundu egin behar diogu – esan nion Roberri.

Korrika ateratzera nindoan komunerantz Naiarari laguntzera baina Rober-rek besotik heldu, eta esan zidan:

- Lasai, nik itxi diot atea magiaren bidez gu biok bakarrik egon ahal gintezen. LAGUNTZA BILA GOAZ NAIARA, ORAINTXE GATOZ!!

Eta hau esanda atera joan zen, atea ireki eta itxi egin zuen atera egin bagina bezala egiteko.

- Zergatik egin duzu hori? – galdetu nion baxu Naiarak ez entzuteko.

- Zurekin bakarrean hitz egin nahi nuelako – erantzun zidan lasai asko. – Eta hitz egingo dut.

Niregana gehiago hurbildu zen, gure aurpegiak bakarrik bost zentimetrotara zeudeneraino. Gerria besoez inguratu zidan, bere aurpegia nire aurpegira hurbildu eta bere ezpainak nire ezpainen gainen sentitu nituen. Besoekin lepoa inguratu nion, eta berehala begiak itxi nituen momentuaz disfrutatzeko. Momentu hartan nire bihotzak Roberrengatik eta Roberrentzako egiten zuen taupaka. Banandu ginenean besarkatuta jarraitu genuen.

- Maite zaitut – esan zidan goxoki belarrira.

- BAINA LAGUNDU!! – entzun genuen Naiararen ahotsa.

Orduan bai banandu ginela, Roberrek hitz magiko batzuk esan eta atea ireki zen. Rober eta ni gorrituta geunden eta Naiarak konturatu egin zen. Eta esan zuen:

- Hemen zerbait gertatu da. Atea nahita itxi didazue, oso haserre nago!

Naiara ohera sartu zen eta ni eta Rober ere sartu ginen Naiarri ez molestatzeko.

Hurrengo egunean, gogotsu jaitsi ginen sukaldera, mahai guztia janez beteta zegoen. Mahaian eseri eta gosaltzen hasi ginen. Gosaltzen bukatu eta Dorreko liburutegira igo ginen. Paretak liburuz beteta zeuden eta Novenus jauna gure zain zegoen. Hiru liburu eman zizkigun eta ikasteko esan zigun. Liburuak ahutsez beteta zeuden, eta Naiara eta ni gure gelara joan ginen liburuak garbitzera.

- Kontatuko al didazu zer gertatu zen atzo zu eta Roberren artean – galdetu zidan gogorki.

- Jakin beharko zenuke, dena dela nire lehengusina zara eta zuri dena kontatzen dizut – erantzun nuen lasai. – Atea Roberrek itxi zizun magiaren bidez gu biok bakarrik egotea nahi zuen eta.

- Eta, zer egin zizun?

- Ba, niregana hurbildu zen eta…

- Eta muxu eman nion – bukatu zuen Roberrek gure atzean agertu baitzen bat-batean.

- Zer? Nire lehengusina muxukatu zenuen? Erotuta al zaudete biok?

- Ez, Naiara. Banaiz nire erabakiak hartzeko dexente handia, ez sartu nire bizitza pertsonalean – erantzun nion haserre.

- Baina muxu ematea gauza serioa da, Uso – erantzun zion honek zurbilduta.

- Eta gu serio ari ginen, Naiara – erantzun zuen Roberrek nire gerria beso batez inguratuz. – Uso maite dut, Naiara.

Naiarak barkamena eskatu zigun, lotsatuta zegoela halako portaera txarra edukitzeagatik. Guk berarekin haserretuta egon nahi ez genuenez, barkatu egin genion. Liburuak hartu eta garbitzen hasi ginen. Bukatutakoan, liburutegira bueltatu ginen. Liburutegira sartu eta aulkietan eseri ginen. Liburua ireki eta hizkuntza arraroz beterik zegoela konturatu ginen, ez genuen ezer ulertzen.

- Rober – esan nuen. – Nola irakurtzen da hau?

- Ah! Egia da, ez dakizue hizkuntza honetan, erakutsiko dizuet – esan zigun honek.

Rober erakusten hasi zen, oso urduri geunden gaizki egiteko beldurrarekin. Baina Roberrengan ustea genuen. Orduak pasa ziren eta Rosa anderea agertu zen bazkaria erretilu handi batean zekarrela. Bazkaltzez bukatutakoan, ikasteari jarraitu genion. Eta horrela gaua eman zigun.

Urteen joan-etorrian, lau urte pasa ziren, asko ikasi genuen, baina oraindik hiru urte eta egun bat falta ziren ikasketak bukatzeko. Roberren eta bion arteko harremana aurrera joan zen. Naiarari jada ez zitzaion inporta nire eta Roberren artean gertatu zitekeena. Eta geratzen ziren hiru urte eta egun bat oso azkar pasa ziren, eta ez genuen gurasoen berririk. Niri ez zitzaidan inporta, Roberrekin nahikoa nuen. Baina Naiarak ez zuenez berarentzat mutilik aurkitu, gurasoak faltan botatzen zituen.

Eskola bukatzeko hiru egun falta zirenean, Novenus jaunak esan zigun gutaz oso harro zegoela egin genuen aurrerapenagatik. Joan zenean hirurak hitzegiten gelditu ginen.

- Ez dirudi zazpi urte pasa direnik – esan zuen Naiarak.

- Gogoratzen duzu gure lehenengo muxua Uso? Hamaika urterekin? Jada zuk hemezortzi dituzu eta nik hemeretzi – esan zidan Roberrek irribarrez.

- Bai, baina jada askoz muxu gehiago eman ditugu – erantzun nion muxu emanez. – Ikusten.

- Aizu, Uso…

- Zer, Rober? – galdetu nion.

- Pentsatzen aritu naiz eta…

- Bai? – galdetu nuen jakin minez.

Rober nire aurrean belaunikatu eta esan zidan:

- Zazpi urte daramazu nire neska laguna izaten eta… zera galdetu nahi nizun… Nirekin ezkondu nahi al duzu?

Aho zabalik gelditu nintzen, erabat harrituta. Roberrek normalean gauzak lasaiago hartzen zituen baina oraingoan ez, oraingoan zuzenean esan zuen eta nik eskertu nion. Besoak lepora bota nizkion ilusioarengatik negarrez. Horrela egon nintzen denbora batez. Begiak altxatu nituen eta berak esan zidan berriro:

- Ez didazu erantzun, nirekin ezkondu nahi al duzu?

- Nola ez dut nahiko ba, inor baino gehiago maite zaitut Rober.

Horrela jarraitzen zuela belaunikaturik, ni ere belaunikatu nintzen. Aurpegia bi eskuez hartu nion, begiak itxi eta muxu goxo bat eman nion. Berak begiak itxi, gerria besoez inguratu eta disfrutatu zuen. Lehenengo aldian bezala besoekin lepoa inguratu nion eta horrela egon ginen denbora luzez. Naiarak begi maitakorrekin begiratzen zigun eta inbidia apur batekin, berak ez baitzuen bere gogoko mutilik aurkitu. Banandu ginenean besarkatuta jarraitu genuen eta ni berriro hasi nintzen negarrez Roberren sorbalda gainean eta honek esan zidan belarrira:

- Maite zaitut – eta masailean muxu eman zidan.

Bere aurpegia nire ilean ezkutatu zuen, eta horrela aurkitu gintuzten Novenus jaunak eta Rosa andereak.

- Zer gertatzen da hemen? - galdutu zuten biek batera.

Gu biak separatu egin ginen, eta jaun-andreei dena kontatu genien. Beraiek bazekiten gure harremanaren berri, baina ezkontzarena berria zen beraintzat. -

Zorionak! Orain denak familikoak izando gara, ezta? – esan zuen Rosa andereak goxo.

- Bai, eta pozten nau horrek – erantzun zuen Novenus jaunak irribarre goxo batekin.

- Noiz izango da ezkontza? - galdetu zuen Naiarak.

Roberrek eta nik elkar begiratu genion eta baietz esan genuen buruaz.

- Hiru egun barru – esan nuen irribarrez.

- Hiru egun barru! Baina dena prestatu behar da, eta gainera hiru egun barru klaseak bukatzen dira! – esan zuen Naiarak aztoratuta.

- Horrexegatik, festa batekin bukatuko ditugu ikasketak. Eta prestaketak lasai hartu behar dira, ala ez duzu gogoratzen aztiak garela? – esan zuen Roberrek barrez.

- Arrazoia duzue, oraingoz inportanteena dira, zuentzako jantziak – esan zuen Rosa andereak.

- Arrazoi duzu, Rosa. Ni Roberrenaz arduratuko naiz eta zu Usoarenaz – esan zuen Novenus jaunak.

- Eta nik lagundu egingo dizut Usoren jantziarekin, bere gustu guztiak dakizkit, Rosa anderea – esan zuen Naiarak irribarre bihurri batez.

- Zuen eskuetan gaude, beraz ondo egin jantziak – esan zuen Roberrek.

- Bai, gogoratu Naiara, niri jantziak nola gustatzen zaizkidan – esan nuen barrez lehertzen.

- Lasai, badakit – erantzun zuen honek.

- Bakarrik utziko zaituztegu, jantziak ondo eginak egon behar badira eskuz egin behar dira eta horrek luze irauten du – esan zuen Novenus jaunak.

Naiara eta Heap jaun-andereak joan egin ziren guri bakarrik utziz. Ez genuen hitzegin denbora luze batez.

- Beraz, bai da erantzuna – galdetu zidan Roberrek begietan dir-dir berezi bat zuelarik.

- Rober, galdetu baino lehenagotik jakin beharko zenuke erantzuna bai izango zela, laztana – eranzun nion.

- Beno, egia da, baina zuk esatea nahi nuen – esan zuen honek.

- Espero dut hiru egun hauek azkar pasatzea, noiz eta azkarrago zurekin ezkondu geroz eta zoriontsuagoa izango naiz – esan nuen.

- Nik ere bai, bihotza – erantzun zidan, eta berriro eman zidan muxu.

Biek nahi bezala, hiru egunak oso azkar pasa ziren. Ezkontza ospatu egin zen. Rober oso dotore zihoan traje beltz batekin. Eta ni are ederrago jendeak esaten zuenez. Soineko luze zuria zen, bularraren azpian lazo bat zuen eta hortik zeta berdezko tirak erortzen ziren. Bizitza osoan gogoratuko dudan momenturik politena izango zen.

- Eta horrela izan zen, baietz Naiara?

- Bai, arrazoi duzu, Uso.

- Hara! Iritsi zara, laztana.

- Bai, Uso hemen nago, non dago Nerea?

- Lotara bidali dut Rober, berandu iritisi zara eta – eta muxu eman dugu.

- Zer, kontatu al diezu jada gure istorioa gure lagunei?

- Bai.

- Pozten naiz ba, espero dut gustatzea lagunok, eta zera, orain Naiarak ez gaituela entzuten berarentzat mutil apropos bat aurkitu dut.

- Benetan Rober, mutil laguna aurkitu didazu? Eskerrik asko!

- Oraintxe nator, nere umetxoari muxu ematera noa. Ondo portatu da, ezta, Uso?

- Zure alaba aingeru bat da, laztana.

- Ondo da.

- Beno lagunok, sentitzen dut baina jada agurtu egin behar dugu gu ere lotara joan behar gara berandu da eta.

- Hurrengora arte.

- Bai, agur.

 

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia