Amona, hazten ari naiz.
Joan egin da nire panpinen garaia.
Joan egin da nire panpin kutunaren garaia,
hainbeste maite nuena, eta hainbeste besarkatu nuena.
Amona, ez naiz txikia
Jada, ez ditut ipuinak kontatzen, idatzi egiten ditut.
Aspaldiko neskatxa maiteari hitz egin nahi diot.
Baina ezin dut amona, joan egin da.
Amona, ezin dut gehiago.
Zure irribarrea faltan botatzen dut,
baita ere, zurekiko maitasunezko momentuak,
zergatik joan zinen amona? Hemen behar zaitut
Amona, zer gertatu zait?
Azkenaldian nire gorputza aldatzen dago
Ez naiz zoriontsu amona, ez naiz zoriontsu.
Emakume bihurtzen ari naiz.
Amona, mutil bat ezagutzen dut.
Ez dit kasurik egiten. Zergatik amona? Zergatik?
Nik begiratu egiten dut baina hark ez nau ezagutzen.
Zer egiten dut gaizki, amona? Zer?
Amona, denbora nora doa?
Ez dut ulertzen, Non daude bizitako momentu eta sentimendu?
Galdera eta erantzun? Gorroto eta maitasun?
Nora joan dira, amona? Ez dut ulertzen.
Amona, itzuli nirekin mesedez, itzuli.
atzera