Batzuentzat, orria zuri
Besteentzat, ideiak argi
Batzuentzat, boligrafoa hutsik
Besteentzat askatasun asti
Liburu bakoitza mundu bat da
Letra bakoitza munduaren zati
Gure barrena mundua baita
Horregatik egiten dut ba idatzi
Liburuaren orriak, haizearen menpe
Gure bizitzaren liburua, denboraren menpe.
Orriak pasa ahla, gure jakinduria handi
Ezin dugu ba utzi, gure liburua zuri.
Beraz boligrafoa eskutan
Hasi da kantuan
Neure barrena
Askatzeko asmotan
Nahi gabe ere, lerroak idatzi
Geure barneko mundua
Letren urjauzi
Idatz dezagun ba
Barrena askatu artean.
Seguruena da
Inoiz ez amaitzea
Itsasoa, zabala
Lautadak, loreak
Gure ametsen mundua
Lerroz beteak
Papera amaitzea
Hori bai muga.
Gertatuko ez balitz
Poesia amaigabea.
Barrenak dantzan
Alai kantuan
Letren jarioa
Pixkanaka paperean.
Lerro piloa
Mundua menpean
Ideien jauzia
Kontrolatu nahiean
Ideien kantua
Kate gogorrak
Harrapatuz gero
Askatu gogoak.
Papera bukatuz
Noa azkenean
Baina zer egin
Nahikoa ez denean?
Idatzi...
atzera