Zeruaren haserrea
Txorien tristura
lainopean lurra
isilik ezkuta
Trumoien burrunba
hodeien borroka
tximisten argia
amorruaren izpi
Euri tantak
Kristalarekin borrokan
Haizearen oihuak
Zeruaren hitzen zizelkari
Ur tanten hotsa
Nahigabearen adierazgarri
Lainoen burrunba
Goibeltasun makala
Zerua beltz
Eguzkia urrun
Lainopean lurra
Aurpegi goibeldun
Etxearen beroa
Azala laztantzen
Behelainoa handi
Hari naiz behatzen
Lurraren aurka
Tanten jokoa
Haizearen ukabila
Benetan gogorra
Zeruaren hitzak
Argitasun falta
Haizeak dakartza
Hodeien gogoak
Naturaren aurka
Ezin jo
Beraren aurrean
Makaldu behingoz
Keen kiratsak
Zeruan jo
Harea bezala
Barreiatuko
Zeruaren mina
Gure ardura
Beraren erantzuna
Hori bai gura
Hodeien haserre
Euriaren zigorra
Leihoaren aurka
Tanten soinua
Behelainoa
Nagusi munduan
Orri zuri bat
Idazteko gogoan
Natura bai
Benetako iturri
Zaintzen ez badugu
Bai larrialdi
Natura da
Gure ama izan
Bere haserrea
Baretuko gurtzan
Euri tanten hotsa
Nahigabearen adierazgarri
Igarriko al diogu ba
Datorren haserreari?
Gu guztiok
Haren semeak
Gure betebehar
Nahiak zaintzeak.
atzera