Galtzagorri Elkartearen webgunea

Gipuzkoako Foru Aldundia

2008

Maleta BereziaLlelle

Bazen behin maleta bat. Maleta hau ez zen beste maleta bezalakoa. Berde kolorekoa zen eta batzuetan dizdira egiten zuen. Maleta honen jabeak Josetxo izena zuen eta bera oso pozik zegoen bere maletarekin. Gainera maleta hartan edozer gauza sar zitekeen; arropa asko, 8 zapatila pare baino gehiago, mahai jokoak… eta hori dena sartuta ere, ez zuen ezer pisatzen maletak.

Josetxok bere lagunei, bere senideei… uzten zien maleta, eta beraiek oso gustora erabiltzen zuten, ia etxe osoa sartzen zelako bertan. Hori bai, Josetxok konfiantzazko lagunei uzten zien maleta. Bere lagun minari, ordea, zalantzarik gabe uzten zion bidaiaren batera joan behar baldin bazuen.

Baina egun batean gauza ikaragarri bat gertatu zen. Josetxok bere gelako lagun bati utzi zion maleta 15 egunerako Torreviejara zihoalako oporretara. Josetxok oso gustora utzi zion, baina ez zuen uste lagun horrek maleta berarentzat hartuko zuenik.

Lagunak Torreviejatik dei bat egin zion esanez maleta ez zuela gehiago ikusiko!! Orduan Josetxo triste jarri zen eta bere lagun minari esatera joan zen.

Bere lagunaren etxera iristean negarrez hasi zen. Bere lagunak ez zuen ezer ulertzen Josetxo negarrez ari baitzen. Lagunak esan zion lasai egoteko eta eserlekuan esertzeko eta ura edateko. Ura edan ondoren dena mantso kontatu zion eta lagunak esan zion lasai egoteko berak lagunduko ziola maleta berreskuratzen.

Torreviejan, ordea, hauxe gertatu zen: maleta, kolorez aldatu zen Josetxoren falta zuelako. Orain kolore beltza zuen eta maleta barruan geroz eta gauza gutxiago sartzen ziren. Lapurrak gainera ez zuen ondo tratatzen maleta gaixoa.

Egun batean lapurra konturatu zen maletak ez zuela lehen bezalako gaitasunik hainbeste gauza sartzeko, eta orduan merkatuan saltzea pentsatu zuen.

Josetxok, ordea, bazekien maletak, bere falta sumatzen bazuen kolore beltza hartuko zuela eta gaitasuna gutxitu egiten zitzaiola.

Josetxo eta bere lagun mina Torrevieja bidean zihoazen maleta eskuratzera. Lapur horren helbidea jakin zuten telefono zenbakia ikertu ondoren. Josetxok bakarrik pentsatuz bidaiak 10 ordu irauten zituela uste zuen ez zela inoiz ailegatuko.

Baina azkenean iritsi ziren. Orain bakarrik gelditzen zen lapurra bizitzen zen lekua aurkitzea. Helbidea eta telefonoa hauek zien:

KALLE VIEJA Nº5 5-B TLF:956-666888

Josetxok eta bere lagunak ez zuten telefono zenbakira hitz egin nahi bestela sumatu egingo zuelako Torreviejara inguruan zeudela.

Segituan iritsi ziren helbidean jartzen zuen lekura. Txirrina jo zuten eta lapurrak ireki zuen. Susto ederra hartu zuen lapurrak.

- Non duzu nire maleta???- galdetu zion Josetxok.

- Atzo merkatuan saldu nuen, ez zuen ezertarako balio. A! Eta Plaza nagusian bizi den neskato bati saldu nion

- A bai??? Ba, zu gurekin zatoz- erantzun zion lagunak

Neskatoaren etxera joateko bidean, Josetxok bere barnean zerbait sentitu zuen. Autoaren barruan argi txuri bat azaldu zen. Josetxok maleta non zegoen ikusi zuen eta leku horretara joan ziren berehala.

Iritsi zirenean konturatu ziren leku horretan ez zela inor bizi, deskanpatu bat zelako maleta zegoen lekua. Josetxok maleta ikusi zuen eta korrika bere bila joan zen. Josetxok maletari besarkada handi bat eman zion eta maleta kolore normalera eta berezko gaitasunak berreskuratzera iritsi zen.

Josetxoren lagun minak, lapurrari heldu zion, bera inora joan ez zedin, gezurra esan zuelako. Josetxok maleta auto barrura sartu zuen eta lapurra soka batez zuhaitz batean lotu zuen.

Azkenik, hilabete bat eta ondoren, lapurra komisaldegira eraman zuten. Josetxok orain ez zion inori uzten maleta, bakarrik bere lagun minari eta Josetxoren familiari uzten zuen maleta. Gainera, maleta, pixkanaka joan zen berriro Josetxoren etxera egokitzen.

 

atzera

Sariak

Boto emaileen artean, honako liburu eta diskoz osatutako 3 lote zozketatuko dira:
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia