Goiz euritsu bat zen , Frantzian , hamabi urteko Carol izeneko neskatxa bat kalez –kale zebilen liburutegi bat aurkitu nahian . Behelainoak ez zion ikusten uzten , ondorioz , zailagoa egiten zitzaion aurkitzea . Orduan , urrunean argi disdiratsu bat ikusi zuen eta harantz zuzendu zen .
Barruan zegoenean , hainbeste liburu ikusi zituenez , harrituta gelditu zen . Han ez zegoen inor.
Bila eta bila ibili ondoren , liburu misteriotsu bat aurkitu zuen . Bi aldiz pentsatu gabe liburua hartu egin zuen. Orriak pasatzen zituen heienean konturatu zen amaiera ez zegoela idatzita . Azken orrian hauxe jartzen zuen:
“Idatzi ezazu zuk amaiera ’’
Caroli, erronka interesgarria iruditu zitzaion eta liburua etxera eraman zuen. I
ritsi orduko , bere gelan sartu eta irakurtzen hasi zen . Izenburuak honela zioen: “Erreinu magikoa ’’
Izenburu horrekin , liburu hura zoragarria izando zela pentsatu zuen . Lehenengo orria irakurtzen hasi zen.
<<`` Bazen behin , lurralde ezkutu batean , erreinu txiki bat. Bertan sorginak , maitagarriak , elfoak , eta abar bizi ziren.
Denak bakean bizi ziren , elkarri errespetatzen zioten , elkar maite zuten eta asko laguntzen zioten elkarri. Baina egun batean , erregina gaizto bat, Morgana izena zuena , iritis zen erreinu zoragarri hartara .
Hainbeste bake ikusitakoan , haserretzen hasi zen , eta hain zen handia bere haserrea , meteoritoak botatzen hasi zela .´´ >>
Caroli gustatzen ari zitzaion liburu hura eta azkeneko orriak falta zirela ikusitakoan arkatza eta borragoma hartu eta idazten hasi zen.
Idazten hasi orduko , Carolek eskua liburuaren bornean sartzen ari zitzaiola nabaritu zuen . Ezin izan zuen ezer egin, konturatu zenerako liburuaren barnean zegoen .
Begiak ireki zituen poliki-poliki , eta ikusi zuena ez zen batere ohizkoa . Zutitu zenean , dena begiratzen hasi zen eta bere hanketara begiratu zuenean , zulo izugarri bat ikusi zuen . Han zegoena meteorito bat zela ikusi zuen .
Lurralde suntsitu bat zeukan bere begien aurrean .
Hango biztanleak triste eta nahigabetuak zeuden .
Carolek , maitagarri bat negarrez ikusi zuen eta pixkana-pixkana hurbilduz joan zen.
- Zer gertatzen zaizu?
- Orain dela pare bat egun Morgana izeneko sorgin batek gure bakea suntsitu zuen .
- Baina , zergatik gertatu da hau dena?
- Zure errua izan da!
- Nirea?
- Bai. Zergatik hartu zenuen liburua?
- Niri asko gustatzen zait irakurtzea eta liburu hau interesgarria iruditu zitzaidalako .
- Lagundu egin behar gaituzu Morganaren inperioa suntsitzen.
- Baina orduan , ni betirako geldituko naiz hemen harrapatuta.
- Ez larritu , nik lagunduko dizut , baina trukean Morgana akabatzen lagunduko diguzu.
- Ondo da , ados nago.
Maitagarriak erreinua erakutsi zion. Dena suntsiturik eta jendea oso nahigabeturik zegoen .
- Oso erreinu iluna duzue .
- Lehen oso ederra zen . – esan zuen maitagarriak .
Hegazti mota asko ikusten ziren , zuhaitz sendo eta magikoak zeuden eta izar pila bat ikusten ziren .
Maitagarriak malko bat erori zitzaion , Carolek ez zekien zer esan maitagarria alaitzeko.
- Baina zuk , lagunduko diguzu .
- Noski baietz , Morgana garaituko dut eta zoriona ekarriko dut berriz erreinu honetara! – esan zuen Carolek . Maitagarriak irribarre egin zuen . Baina Carol bere buruari esaten zion:
``Eta nola suntsituko dut Morgana? , zeren eta zienen laguntzarekin ¿, eta ez bazuen lortzen?´´
Ondoren , maitagarriak Charolen burua ikutu eta handik desagertu zen. Begiak irekitakoan, bere logelan zegoela konturatu zen. Beraz , Morgana suntsitzeko amaiera idatzi beharko zuen eta lehen bait lehen.
Eta hauxe jarri zuen:
`` Morganaren haserrea geroz eta handiagoa zen eta dena akabatzeko zorian zegoenean indar guztiak galdu zituen.
- Zer gertatzen ari zait? – zioen…
Berak sortu zuen gaizkia bere aurka bihurtu zen. Ezin zuen ezer egin , konturatu orduko meteorio batek suntsitu zuen Morgana.
Orduan , erreinu ezkutuko paisaia lorez bete zen , hango zuhaitzak hostoz bete ziren eta hor zeuden ibaiak urez bete ziren.
Hango bizilagunek zoriona berreskuratu zuen eta bake hori betirako geratuko da.
Carol oso nekatuta zegoen . Dagoeneko liburua amaitu zuen, ohean están eta lo gelditu zen .
Ametsetan zegoela , lehenengo maitagarria agertu zitzaion . Eta honela esan zion:
- Eskerrik asko . Nik eta ametsen liburuak dena eskertzen dizugu .
Azkenean , maitagarria Carolen ametsetik urrundu zen , amets goxoak izan zitzan .
Hurrengo egunean , esnatu zenean , ametsa bakarrik izan zela pentstu zuen , eta bere ohearen gainean argitxo txiki bat agertu zitzaion , maitagariaz oroitu zen eta barre egin zuen .
Liburu hura bere bizitzako libururik ederrena eta interesgarriena iruditu zitzaion eta berriro gaua iristea nahi zuen berriro ere beraiekin topo egin ahal izateko .
Gau hura bizitzako hoberena izan zen bere `ametsean ´lagunak egin zituelako . Arraroak eta bereziak izan arren berak ziren bezalakoak maite zituen eta ez zituen inoiz ahaztuko .
atzera