Galtzagorri Elkartearen webgunea

2007

Zoaz hemendikTartapon

ZOAZ HEMENDIK



Jada iritsi da,
iritsi da hainbeste
merezi duzun eguna.

Zuretzat egun beltza dena,
guretzat da zuria.

Zure begietan ikus daiteke,
urte hauetan zehar
egindako min guztiez,
konturatu zarela.

Baina jadanik berandu da.
Orain negar egiteak
ez du ezer konponduko,
ez du ezer barkatuko,
ez du ezer,
berriro lehengoa bilakatuko.

Hasieratik pentsatu behar zenuen,
jendeari min emanez,
ez zinela,
iritsiko inora.

Gaixotu egin zara,
zure ekintzak
ulertzekoak ez dira.
Hasieran lagunekin,
besteei sufriaraziz
disfrutatzen zenuen.

Baina orain, ez duzu lagunik,
hainbeste zurikeriekin,
merezitako zigor bezala,
denak galdu dituzu.
Bakarrik zaude.

Jendeari bizitza ezinezkoa egiten,
errurik ez duten pertsonei
min ematen
jarraitzen duzu,
gozatzen duzu.
Ez zara aldatu,
ez zara aldatuko.


Baina orain
ez duzu inor,
momentu gogor
eta mingarri horiek konpartitzeko.


Nahiz eta zuk
oso ondo dakizun,
bide txarretik zoazela,
ezin zara gelditu.

Ezin duzu inguruko jendea
bakean bizitzen utzi,
ezin duzu ingurukoak
pozik dabiltzala ikusi.
Ez, ezin duzu.

Beti norbaiti min ematen
ibili behar duzu.
Zurea gaixotasuna da.

Utzi jendea bakean bizitzen,
eta zoaz hemendik.
zoaz urrutira,
inork jasan behar izango
ez dizun lekura,
zu bezalakoek ez dute eta,
jaiotzea ere merezi.

Har ezazu nire tiroa,
zure onerako izango den,
opari eta agur bezala.

Tartapon

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia