Galtzagorri Elkartearen webgunea

2007

Sendatuko zaren esperantzarekinBerut

Sendatuko zaren esperantzarekin...

Fabrikei darien arnas beltzak,
zure edertasuna iluntzen du,
gure birika ahulak
hondatu emeki,
eta etorkizuna oztopatzen?

Zakarrez betetzen dugu lur-zola,
guk agindu, berak irentsi beharra?
Baina, ezin duzu gehiago, nazkatu egin zara?

Zuhaitzak xehatzen dituen makina gaiztoak,
gu babesten gaituen geruza fina hautsi du,
guztia arriskuan jarriaz?

Bizitzaren poza galdu dugu,
bakoitzaren bidearen sena ahaztu,
aiton-amonek zuten lasaitasunarekin amaitu,
bidezidorra gero eta estuagoa egin?
Nora ailegatu nahi ote dugu?

Fabriken kea,
kearen iluntasuna,
iluntasunaren isiltasuna,
isiltasunaren bakardadea,
bakardadearen tristura
tristuraren inpotentzia,
inpotentziaren beldurra?

Beldurrak akabatzen gaitu,
zu triskatzen ikusteak izutzen nau?


Barnean daramagun hipokresi gaiztoa,
berekoitasun bortitza,
kontsumismo maltzurra,
gure egunerokotasunaren zati bihurtzen ari direnak?

Bizitza anker honen monotonia hautsi behar dugu,
gure etorkizuna aukeratu,
koba ilunean irteera aurkitu,
gure ingurua zaindu,
baina?

...Hain da zaila eta hain erraza,
hain da erraza eta hain zaila?

Krak egingo baitu apurka-apurka,
ezingo du gure artean gehiago jarraitu,
astiro, baina, guk uste baino lehenago
zu, gure ama Lurra,
birrin-birrin egingo zara,
bizi gabeko hauts bihurtuko.

Berut

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia