Galtzagorri Elkartearen webgunea

2007

SaminaZitxu

SAMINA


Bakardade bakarti leialak
ezjakintasun umil isila eta
berekoikeria monotonoa
beraien lozorro bakarti umil
eta monotonotik atera ditu.

Aurrera doaz bide isilean.
Hauen marmar mikatzak
etengabe markatzen dute
bakardade bakarti leiala.

Bekaizkeria jeloskor sarkorra
garaipen zintzo garbiari
jarritako tranpa ilun
amaigabeetan erortzen
ari da itsu-itsuan.

Bekaizkeria jeloskor sarkorraren
portaera negartiaz barrez
bide isil luzearen amaieran
azpikeria zital bihurria.

Ibilbide bukaera, topa gune bakarra
denbora pisutsu amaigabea iragan da
denak bateratu arte.
Hutsune itogarria zaratatsu
dabil norbaiten falta oihukatuz.

Zeru isil mugagabean
askatasun aske ameslaria
datorkigu haize bolada
libre batean hegan.



Bide irudimentsuan galdurik
dugu ahanztura beldurtia
negar malko iraunkorrean
atsekabez beteriko sentipenean
kolore gabeko ate ezkutua bilatzen.

Ausardi indartsu lagunkoia
ausart abiatu da bide zital gaiztoan
kili-kolon, duda-mudan dagoen
zalantza lotsati kikilaren bila.


Ahalegin handi gogorren ondoren,
denak puntu hizlarian elkartu dira
amorru pentsakor gaiztoak
zure bihotzean gordeta dagoen
maitasun panpoxa salatu du.

Indarrez sartu dira bihotz txikian
egozentrismo zitala zabalduz
maitasuna desagerraraziz
eta barneko sentimendu bezala
samin mingarria izendatuz.

Zitxu

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia