Galtzagorri Elkartearen webgunea

2007

Malkotan amestenGautxori

Malkotan amesten


Garrasi mutu batez izarrei oihuka,
hegoak falta ditu
biziari hegan alde egiteko.

Bihotz ameslaria buruaren espetxean preso
eguzkia maite, baina,
negu amaigabera kondenatua
itzaletan, hotzak.

Irriak margotzen ditu hormetan
bere malkoen tinta gardenaz.

Utopia errealitate begiak ixtean soilik.

Koadernoak bete, eta bete, eta bete?
eta ezin erantzunik idatzi.

Askatasun egarri,
mugaz jositako itsasoak
ez dio barruko sua itzaliko,
ez du bertan itoaraziko.

Etorkizuna ilun, biharrik ez!

Mila malkotan apurtutako olatuak
berriz osatzen saiatzen da,
hondarrak irentsi aurretik tanta bakoitza berreskuratzen.

Ezinezkoa, ordea, biziaren puzlea amaitzea.

Itxarotea, irautea du patu,
galbidean,
olatuen antzera,
bera ere malkotan hautsiko den arte.




GAUTXORI

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia