Galtzagorri Elkartearen webgunea

2007

Jakin nahirikOlerkario

JAKIN NAHIRIK



Betidanik
bizitzaren funtsa
jakin nahirik
nire bidea egiteko
esaten didate ugarik
eta honen inguruan
pentsatzen jarririk
orain galdera bat dut
ba al dago biderik?


Basamortu lauean
ostertzeraino bide bat
ikusten dut nik
baina jarraitu beharrean
erdian eserita
erantzun bila nago
baina ez dut non aurkiturik


Bidean
lautadaren erdian
mendiz inguraturik
galdera ugari
eta ez dut erantzunik
zerura begiratu dut
eta ez dago argirik
hondarrezko ozeano baten erdian
nire galderekin soilik





Basamortu lauan
hondarrez murgildurik
inguruko mendiek
erantzuna estalirik
bidearen erdian
pentsatzen jarririk



Buruari bueltaka
kontrola galdurik
galderen oihartzunaz
burua beterik
inoiz lehertzen ez diren olatuak
aurrerantz
gelditu barik
galderen zergatia hori ere
ez dakit



Basamortu lauan
horizonterainoko bidean jarririk
oraindik eserita gaude
ni eta nire galderak soilik
eta erantzuna bitartean
ezkutaturik

Olerkario

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia