ESTUASUN BAKARRA
Ez dakit non dauden
nire bakardadearen
sustraiak
baina ezin daiteke
lur emankorra
izan.
Nire adarrek ez dute
fruitu jangarririk ematen,
gauean nora ezean doan
belauntzia bezala sentitzen
naiz
ozeano erdian.
Bakarrik,
nire bakardadearen lekuko
bakarra
ni neu
naizelarik
estuasunak eusten nau
putzu sakonera eror
ez nadin
bakardadea da
nire adiskide
bakarra
hotzikara sentitzen dut
nire barruan
gorputzak dar dar
egiten dit
laguntza eskatu nahiko nuke
baina ezin
nori
hots egin
saihetsak,birikak
mehartzen dizkidan bitartean,
bihotz taupadak
arintzen doaz
estuasuna nabari dut
gorputzean
baina inork ez du agintzen
nire bihotzean
bakardadeak
lotzen didan
bitartean.
iSBN