AMETS KOLPATUAK
Egunsentiko ihintzaren freskuran,
zu gerturatu
eta zure ezpain eztietatik eroritako hitzek
nire bihotzaren bakardadea apurtu zuten.
Zure begiek,
zure irriak,
nire barruko iluntasunetik enparatu ninduten.
Ni,
zure zati bihurtu nintzen.
Harro,
babesturik sentitzen nintzen.
Sentimenduen kutxa irekiz,
nire pentsamenduak xurgatuz
zuretzat bakarrik.
Txoriak txorrotxioka,
zelai loreztatua,
eguzki irribartsua,
umeen ipuina bailitzan
dena zen ederra.
Maitasun kutsagarria.
Baina haizeak
zure benetako izaera ezkutatzen duten orbelak
harrotu ditu.
Landare pozointsuek,
zuk bizigarriak deiturikoak,
zure barruko sumina atera dute.
Sumin horrek ni kolpatu nau.
Lurrean nago
baina zoruaren hotzak
bizkarra hozten didan bitartean
ezpainetik
isurtzen ari zaidan odol beroa
nabari dut.
Egindakoak ez du barkaziorik.
Errealitateari
begietara begiratuz,
iraganari aipamenik egin gabe.
Egunsentiko ihintzaren freskuran,
zuk eginiko basakeriak
nire bihotza
bakardadez estali du.
Nire itzalaren iluntasunean
barneratzen naizen bitartean
izarren hautsa zerutik erortzen den bezala
erori dira malkoak nire begietatik.
Mautso