Galtzagorri Elkartearen webgunea

2007

Uste baino okerrago nago zu gabeAndrews

USTE BAINO OKERRAGO NAGO ZU GABE


Uste baino okerrago nago zu gabe;
zure musuek nire bihotza daukate pozoinduta
eta, orain, hartzen duzun airea behar dut
berriro nire bizitza uzteko sendatuta.
Konpondu dezagun utzitakoa eta
has dezagun harreman bat gertatutakoa ahaztuta.
beti elkarrekin egotea espero dut
eta inoiz ez egotea berriro hurrunduta.

Zure azalaren usaina gogoratzen dut:
hasieran muxika eta ondoren limoia.
Zure arnasaren kolorea, ahaztezina:
lehenengo txuria eta ondoren horia.
Zure begi beltz handien distiran,
nagusi zen bizitzeko gogo izugarria.
Zure ezpain fin bustiek
bihurtzen zizuten neska dotorea eta alaia.

Uste baino okerrago nago zu gabe;
zure aurpegiak, azalak, eskuek
utzi ninduten goxotasuna
berriro sentitu nahi dute nire ezpainek.
Zure eskuen leuntasuna
behar dute nire behatzek
eta zure azal txuria
distira egiteko behar dute nire begiek.

Zu gogoratzen zaitudanean
beti gauza berbera sentitzen du nire bihotzak:
zure oroitzapenaren erruz
sortutako zuloak.
Zu gabe ez daukat zer eginik,
aspertuta pasatzen ditut egunak
eta bakarrik honek pozten nau:
zurekin egondako momentuen oroitzapenak.

Uste baino okerrago nago zu gabe;
zure bihotzaren taupadak sentitu gabe
ezin ziango naiz luzaro bizi,
zugatik bizi naizelako dudarik gabe.
Zu bezalakorik ez dago inon,
bilatzen hasten naiz eta zu agertzen zara nahigabe.
Ezin zaitut ahaztu,
nire bizitzan hartzen baituzu parte.

Zugatik dena utziko nuke, nahiz eta
zure gorputza laztantzen duen airea ukatu.
Dena egingo dut zurekin egoteko eta
dena emango nuke zure aurpegia berriro ahal izateko laztandu.
Badakit oso zaila dela berriro zu besarkatzea,
baina ahal dudana egingo dut berriro elkar ahal izateko maitatu.
Espero dut bihotzean daukadan hutsune hau
azkar betetzea eta zurekin betirako amaitu.

Andrews

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia