Galtzagorri Elkartearen webgunea

2007

Oinarriak

Norentzat

Lehiaketan parte hartzerik izango dute Gipuzkoako ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren hezkuntzan ari diren ikasleek.

Sailak

Lehiaketak bi sail izango ditu: narrazio laburrak eta poesia. Ikasle bakoitzak gehienez lan bana aurkez dezake sail bakoitzean. Narrazio laburretan gehienez 3 orrialdeko (6.000 bat letragune) lanak onartuko dira. Poematan, gehienez 90 lerroko lanak.

Kategoriak

Lehiaketaren sail bakoitzean bi kategoria bereiziko dira: A kategoria, DBHko lehen zikloko ikasleena; B kategoria, DBHko bigarren zikloko ikasleena.

Lanak aurkezteko era

Lehiaketan parte hartzeko idazlanak ikastetxeak aurkeztu behar ditu, ikasleen izenean. Ikasgela bakoitzetik gehienez 5na idazlan onartuko dira sail bakoitzean. Idazlanak aurkezteko epea 2007ko otsailaren 2an amaituko da. Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira, baina bidaltzerakoan egilearen izen-deiturak, ikastetxearen izena eta ikasmaila ere azaldu behar dira. Datu horiek isilpean gordeko dira sarien erabakia aditzera eman arte.Idazlanak posta elektronikoz bidali behar dira helbide honetara: idazlegaztea@idazlegaztea.org

Hautapena

Jasotako lan guztien artean 10 lan hautatuko ditu sail eta kategoria bakoitzean hautapen batzorde batek.

Bozketa

Batzordeak hautatutako lanak Idazle Gaztea Elkartearen web orrian agertuko dira (www.idazlegaztea.org) 2007ko martxoaren 5etik aurrera. Webean sartzen diren irakurleek botoa emanez aukeratuko dituzte sail eta kategoria bakoitzeko hiru lan irabazleak. Pertsona bakoitzak boto bakarra emateko eskubidea izanen du, 2007ko maiatzaren 15a bitartean.

Sariak

Idazleentzat: lehiaketako sail eta kategoria bakoitzean sari nagusi bat eta bi sari osagarri izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak emanak. Irabazleen lanak Galtzagorriko web gunean argitaratuko dira. Irakurleentzat: bozketan parte hartutako irakurleen artean hiru liburu-diska sorta (5 liburu eta 3 CD) zozketatuko ditu Galtzagorri Elkarteak. Saridunak 2007ko ekainean emango dira aditzera «Liburu Gaztea» programaren barruan Gipuzkoako Foru Aldundian egingo den saioan.

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia