IPUINA
-Hil da! Lorena hil da!
Oihu lazgarri batek gaueko lasaitasuna puskatu zuen.
****
-Ana anderea, esango al zenidake non zeunden ohiuak entzun zenituenean?
-Noski, ezin dezaket ahaztu. Sukaldean nengoen eta bat-batean morroiaren ohiuak entzun nituen. Korrika bere logelara abiatu nintzen eta han zegoen?.lurrean botata. Oso hunkigarria izan zen niretzat. Nahiz eta nire alaba ez izan?hainbeste maite nuen?
-Orduan Lorena hilik aurkitu zenuen. Ez da hala?
-Bai. Irudi hori gogoratzen dudan bakoitzean?-negarrari eutsiz jarraitu zuen- Ez dakit nola hain neska jatorra izanik drogetan erori zen. Bizitza guztia zeukan aurretik, hamasei urte baitzituen?
-Hil baino lehenago berarekin hitz egin al zenuen?
- Ez, ia ez nuen ikusten. Azken bolada honetan, bere logelan hertsitzen zen?-Anaren aurpegia malkoz estali zen- nik banekien berandu zela? drogek bere bizitzarekin bukatuko zutela?
-Ongi da. Galdeketa bukatu dut. Joan zaitezke.
-Eskerrikasko Henry jauna.
Kasu honetan denbora asko igaro behar nuela sumatzen nuen. Familiaren teoria, gaindosi batengatik hil zela zen, baina ni ez nintzen inorekin fidatzen. Horregatik, autopsiaren emaitzak eduki arte ez nintuen airerupenik egingo. Bitartean Lorenaren logerala joango nintzen.
Sartu orduko, konturatu nintzen hamasei urteko neska baten logela zela. Dena oso desordenatua zegoen: ohea egin gabe, logelaren erdian zegoen. Bertan, mp3 bat eta mentazko txikleen azalak zeuden. Paretak, aktore eta abeslari gazteen poster handiekin estalita zeuden. Idaztegi bat ere bazegoen, han ordenadorea eta hainbat koaderno zituen botata.
Gehiago hurbilduz liburuxka txiki bat zegoela ohartu nintzen. Ireki eta bere egunerokoa zela konturatu nintzen. Orduan, geldiro irakurtzeko, nire bulegora eramatea erabaki nuen.
Liburua irakurtzeak, bizpahiru ordu iraun zuen. Bertan, gauza oso oso interesgarriak aurkitu nituen. Susmagarriak izan zitezkeen pertsonen izenak ematen zituen.
Bat batean hauzitegiko medikuak deitu ninduen. Autopsia egiterakoan bere gorpuan zianuro dosia aurkitu zutela esan zidan. Lorenarenen heriotza asasinatze bat izan zen.
Datu askorekin aurkitu nintzen, horregatik Lorenaren etxera joatea erabaki nuen zenbait pertsonarekin hitz egiteko.
Atea jo eta Alfredok ireki zidan. Orduan konturatu nintzen bere itxura tamalgarriaz. Begi negartsuak eta gorriak zituen, izugarrizko betzuloekin. Eta ez zen harritzekoa, bere alaba kuttuna hil egin zitzaion , eta edonor horrela egongo litzateke bere egoeran.
-Kaixo Henry.
-Egun on Alfredo jauna!
-Sar zaitez. Zerbait nahi al duzu?
-Egia esateko? bai. Lorena hilda zegoela abisatu zuen morroiarekin hitz egin nahi nuke.
-Ongi. Itxaron pixka bat. KLARAA!!
-Bai jauna? -esan zuen harnasestuka gazteak.
-Detektibeak zurekin hitz egin nahi du. Erosoago egoteko egongelara joan zaitezkete.
-Ongi da.- esan zuen beldurtuta Klarak.
Korridore luze bat pasa eta gero egongelara iritsi ginen.
-Kaixo Klara. Lasai egon, galdera pare batzuk egingo dizkizut. Ados?
-Ongi.
- Zer nolako erlazioa zeukan etxeko zerbitzuak Lorenarekin?
-Ba?harreman normal bat. Ez ikaragarri ona eta ez txarra.
-Zu morroien artean gazteena zara, ezta? Zer moduz moldatzen zinen berarekin?
- Nik bakarrik nire lana egiten nuen. Ez genuen asko hitz egiten.
Kezkatu xamar zegoela antzeman nuen. Eskuak etengabe mugitzen zituen eta totelka hitz egin zuen. Ia seguru nengoen morroiak egia ezkutatzen ari zela. Lorena bere erlazio txarrari buruz asko hitz egiten zuen bere egunerokoan.
-Joan naiteke? Gauza asko egin behar ditut eta.
-Bai, joan lasai. Galdeketa bukatu dugu.
Egongelatik ateratzerakoan Alfredorekin topatu nintzen.
- Alfredo jauna. Zurekin hitz egin nahiko nuke momentutxo bat.
-Bai, esaidazu.
-Zer moduz eramaten zen Lorena etxeko zerbitzuarekin?
-Bueno? egia esateko ez zen oso ona?.oso ondo ez ziren eramaten?.baina agian errua neuk izan dut. Alaba bakarra izan da eta horregatik agian nahikeri guztiak edukitzera ohitu egin da. Betidanik nire alba kuttuna izan da eta atentzio guztiak bera bakarrik jaso ditu.
Ana etxera etorri zenean antzekoa gertatu zen. Hasieran, ez ziren oso ondo eramaten eta batzuetan ika-mikak izaten zituzten?.-etenaldi bat egin zuen -Joan baino lehen gauza bat esan nahi nizuke?, agian lagungarria gertatu daiteke.
-Bai, ezaidazu.
-Nire azken proiektuan merkataritza gune bat diseinatu nuen Londreseko erdigunean eraikitzeko. Orain dela bi egun, aparejadorearen sekretariak deitu omen zidan arazo larriak zeudela esanez. Beraz, kezkatuta Londresera abiatu nintzen. Bera harrituta gelditu zen ni ikustean. Eraikuntzagatik galdetu nion eta dena ederki zihola esan zidan. Orduan, deiarena azaldu nion. Zur eta lur gelditu ginen biok, norbaitek deitu egin zidan aparejadorearen ordez.
Ez dakit nire alabaren kasuarekin zerbait ikusi behar duen, baina bazpa ere aipatu nahi nizuen. Nire nahirik handiena Lorenaren hilketa argitzea da.
-Lasai egon. Orain esan didazuna oso baliagarria izan daiteke zure alabaren hilketa argitzeko.
Alfredok jaso zuen dei misteriotsu hark garrantzi handia zuen. Lehenbailen jakin behar nuen zienek deitu zion, hilketan asko argituko baitzuen.
Nik ez nuen ulertzen Ana eta Lorenaren arteko erlazioa. Aitak ez zion garrantzi gehiegirik ematen baina Lorenak gorrotoz beteriko hitzak idazten zituen bere egunerokoan. Norbaitek egia ezkutatu egin nahi zidan baina laister jakinaren gainean egongo nintzen.
Lorenaren etxetik atera nintzen nire bulegora joateko. Ziur nengoen nahiz asko kostata hiltzailea zein zen jakin behar behar nuela.
Bulegora iritsi orduko nire ordenagailua piztu nuen, dei hori zeinek egin zuen jakin nahi nuelako. Alfredoren mugikorra sartu eta zerrenda bapatean atera zen. Oso azkar ikusi nuen berak jasotako deia arraroaren zenbakia: 669589632.
Artxiboetan begiratuz segituan aurkitu nuen mugikor horren jabea. Zur eta lur gelditu nintzen.
Oraindik ez neukan oso garbi zein izan zen hiltzailea. Beraz, nire laguntzaileei deitu eta zianuro arrastroak etxean bilatzeko agindua eman nien. Jakinda zein etxeko lekutan zeuden gutxi gora-behera asmatu nezakeen hiltzailea. Baina hori ez zen nahikoa, froga eraginkor bat behar nuen hiltzailea salatzeko.
Bi ordu ondoren, nire laguntzaileetako batek deitu egin zidan bulegoko telefonora. Nire gauzak korrika eta presaka hartu eta Lorenaren etxerantz abiatu nintzen. Sukaldean zeuden zianuro arrastroak beraz, Klara behartu behar nuen ea zerbait esaten zidan.
-Egun on Henry detektibea.
-Egun on. Zurekin hitz egin nahi nuen bereziki, Klara.
-Ongi da-esan zuen urduritasun punttu batekin.
Egongelara joan ginen lasaiago, eta hitz egiten hasi nintzen.
-Nire laguntzaileek deitu didate zianuro arrastroak sukaldean zeudela esanez. Eta noski, zu zara bakarra hantxe ibiltzen zarena. Gainera, Lorenarekin zeneukan harremanari buruz gezurra esan zenidan, ez da horrela? Bera ez zen zurekin ondo eramaten eta zuk ezkutatu egin zenidan!
Kasu honekin zerbait ikusi behar duzula pentsarazten dit horrek guztiak.
Bapatean negarrari eman zion.
-Hen.. Henry jauna? ni errugabea naiz. Ez dut Lorena hil. Egia da harreman txarrak genituela baina nire bizitzan ez nuke horrelako gauzarik egingo. - negarrez hasi zen- ga?gainera gogoratzen dut Anak sukaldari partikular bat ekarri zuen etxera japoniar janaria nahi zuelako. Horregatik egun hartan nik ez nuen ezer sukaldatu. Errugabea naiz Henry?
Edonola deitu behar nion sukaldari horri. Klarak egongelako armairutxo batetik txarteltxo bat atera zuen. Bertan, bere izena eta telfonoaren zenbakia idatzia zegoen. sakeleko telefonoa hartu eta deitu egin nion.
-Bai esan?
-Alba sukaldaria al da?
-Bai, ni neu naiz. Zer nahi duzu?
-Kaixo. Henry naiz, detektibea. Galdera bat egin nahi nizuke. Ana andrearen etxera joan zinen ostiralean afaria prestatzera?
-Bai, hala da.-erantzun zidan berak ziurtasun handiz-Zerbait pasa al da?
-Ez, bakarrik galdera batzuk egin nahi dizkizut. Zerbait arraroa ikusi zenuen gau horretan janaria prestatzerakoan?
-Ba? ez nuen ezer arrarorik ikusi. Ez dakit, utzi pentsatzen... egia esanda afaria errezetan jartzen duen bezala egin genuen baina Anak espezia berri bat eman zidan. Bere gustuko zela esan zidan eta bakarrik bere plateran botatzea agindu zidan. Egia da harritu ninduela espeziak izan ordez likidoa zela konturatu nintzenean baina ez nion garrantzi handirik eman.
-Eskerrik asko. Esan didazunarik nahikoa da.
Ziur nengoen zein zen hiltzailea, eta zuzunean Anarengana joan nintzen.
-Kaixo Henry jauna. Zer dakizu Lorenaren hiltzaileari buruz?-esan zidan Anak ziurtasun osoz.
-Ez jolastu nirekin Ana. Badakit zu izan zarela Lorenaren hiltzailea.
-Eezz. Gezurra esaten ari zara, ni ez naiz Lorenaren hiltzailea.- esan zuen bere aurpegian malkoak ageriz.
-Nola ezetz. Gainera drogetan sartua zegoenez aukera ikaragarria iruditu zitzaizun bera erditik kentzea. Horregatik dena oso ondo burutu zenuen. Lehenengo Alfredo kendu zenuen erditik, dei misteriotsu hori eginez egun horretan ez egotea lortu zenuen.
-Ez, ni ez dut zerikusirik honetan.
-Ez saiatu ezeztatzen, forgak ditut eta. Gero, japoniar janaria nahi zenuela aitzakiarekin zure sukaldari aekarri zenuen etxera. Pozoia eman eta zure plateran botatzeko esan zenion baina noski, agerikoa da zuk ez zenuela jan. Aitortu!! Zu zara Lorenaren hiltzailea!!-esan nion ohiuka.
Berak buruarekin baieztatu zuen negar egiten zuen bitartean.
-Horrela bada?Ana anderea, etor zaitez nirekin komisaldegira.
Berritsu