Galtzagorri Elkartearen webgunea

2007

Espero ez duzun momentuanXare

ESPERO EZ DUZUN MOMENTUAN?

Begien aurrean ikusten nuena telebista zikin eta zahar batean edozein programa ikusten ari zareneko irudi bera zen. Hasiera batean guztia zirriborrotsu zegoen, nahiz eta geroxeago lauso horiek desagertu ziren.
Nire adiskideez akordatzen nintzen, mutil-lagunaz, familiaz? baina ez nuen aurreko gaueko ezertxo ere gogoan, hiriburuko alde zaharreko taberna zikin, ilun eta ketsuetan egon nintzela nekien soilik.
Gorputza ahul nabaritzen nuen; ikaragarrizko esfortzu bat egin ondoren bezala sentitzen nuen nire gorputz argal, zuri eta pekatsua.
Ohetik kostata altxa, eta aurpegia pixka bat urez eta aknearen aurkako xaboi batez garbitu eta kafe kargatu bat prestatu nuen eguna ondo hasteko. Ia azukre pote erdia bota ondoren sofa ondoratuan eseri, edo hobe esanda bota nintzen, eta bizilagunari soberan geratu zitzaion telebista piztu nuen mandoaren aurrealdeko botoi gorria sakatuz. Ez zegoen ezer interesgarririk sukaldeko erlojuaren orratzak ?12? zenbakiaren gainean elkartu ziren unean.
Buruari bueltak eta bueltak ematen jardun nuen arratsaldera arte, baina ez nuen ezertaz oroitzerik lortu. ?Zer edo zer edango nuen??, baina ezinezkoa iruditzen zitzaidan ezertxo ere ez gogoratzea alkoholak eragindako efektuen ondorioz, eta ez nuen bestelako drogarik hartzen, ez eta probatu ere.
Arratsaldero legez, izkinako tabernan elkartzekotan geratu ginen lagunok. Ez nuen bart gauekoaz hitz egiteko irrikarik, deserosoa suertatuko bailitzaidake gogoratzen ez nuen zer edo zerez mintzatzea, baina, era berean, esaten zutenarekin zerbaitez gomutatuko nintzelakoan nengoen.
Ez nengoen umore onez, ziurrenik ezeroso sentitzen nintzen ezer esateko betarik ez nuelako. Gainera ez nion inori ere gertatutakoa aipatu. Tabernaz aspertu nintzen dagoeneko, zigarroen kea hedatzen baitzihoan, eta ke guztia aspiratzearen sentsazioa gustuko ez dudanez, tabernatik at joatea erabaki nuen. Nire mutilak nirekin etortzea erabaki zuen, boluntarioa izan zen, nik ez nuen etortzera behartu.
Arratsaldez geratzen zen gainerako denbora guztia igaro nuen mutilarekin. Tamalgarria iruditu zitzaidan arren, ezin izan zen aurreko gauean atera. Eta berari bai, berari kontatu nion gertatzen zitzaidana, eta asko kezkatu zen nigatik. Urduri jarri zen, ez baitzekien zer egin, eta galderak egiten zizkidan zerbait akordatuko nuenaren itxaropenez, baina alferrikakoa izan zen.
Egun bat edo beste pasatu zen, eta egunetik egunera inportantzia kentzen joan nintzaion gertatutakoari, ez nuen sentsazio txarrik sumatzen.
?
Hilekoa. Aste beteko atzerapena zeraman. ?Beste hilabete batzuetan gertatzen zaidan antzera, atzerapen arrunta izango da?. Ez zen hala izan, urduritasuna gehitzen joan baitzitzaidan 0 egunetik bi eta hiru aste ere igaro zirenean.
Erabat arduratu nintzen atzerapena laugarren asterantz gerturatzen zihoan heinean. Goizean goiz iratzarri nintzenean, laster bizian botikara abiatu, eta ez nuen arazorik izan haurdunaldiko proba egiteko gailua eskatzerakoan, nahiz eta ahotsa dardaratsu nuen urduritasuna zela eta.
Berriz ere etxera bueltatzeko bidea hartu eta pauso azkar samarrean ibiltzen hasi nintzen. Kale kantoian mutil gazte batekin egin nuen talka, eta ez zen talka arrunta izan; ez horixe. Nire gorputz osoa hotzikara bortitz batek zeharkatu zuen bion begiradak bat egin zutenean, eta nire bihotzeko taupadak are eta gehiago azkartu ziren, muskulua bularretik aterako zitzaidala iruditu zitzaidaneraino.
Orduan eta abiadura gehiago hartzen zihoazen nire bihotzeko taupadak. Inoiz sentitu gabeko zerbait berezi eta arraroa zebilkidan gorputzean gora eta behera. ?Normala, inoiz ez dut aukerarik izan haurdun egon nintekeela pentsatzeko?.
Ia ezin nuen ibili, bai hanketan, bai besoetan?dardarak nituen. Oso luzeak egiten ari zitzaizkidan itxaron beharreko minutu gutxiak?
?Kaka zaharra, positiboa?. Pentsatu izan nituen hitz bakarrak izan ziren une hartan. Gutxi faltatu zitzaidan konortea galdu izateko. Geldirik geratu nintzen puntu finko bati begira, zer egin ez nekiela jakin gabe, zegoenerako etsipen sakonean murgiltzeko bidea hartuaz.
Etxean igaro nuen ia aste oso bat, telefonoaren betiko doinu aspergarriari erantzun gabe, mugikorrean programaturik nuen mezuetarako tonua behin eta berriz entzunez? eta, hala ere, kasurik egin gabe.
Ez nuen kanpoan gertatzen ari zenaren berri, baina hori nik nahi nuelako zen. Ez nuen kalera atera eta munduari aurre egiteko ausardia?benetan ahul, ezer izango ez banintz bezala sentitzen nintzen. Ez nuen batere pentsatzeko gogorik, ez eta indarrik, baina, hala ere, nire barruan nuen bizidun benetan ņimiņo eta momentu horretan ezdeusagoa iruditzen zitzaidanak, indar berezi eta positibo bat transmititzen zidan, nahiz eta oraindik ez nekien nor izango ote zen hori nire barruan sortu zuenaren arrazoia. Hobe esanda mutila.
Egunaren hogeita lau orduak kontu berean pentsatzen igarotzen nituen, nire mutila traizionatzen ari nintzela. Krudel sentitzen nintzen, ez baitzen berea. Horretaz ziur egon nintekeen, oraindik ez baikinen elkarrekin oheratu.
Hala ere, kale kantoian gazte harekin talka egin nueneko sentsazioa zetorkidan behin eta berriz gogora. Ez nekiela zergatik zen gauza, jakin beharrekoa, asmatu beharrekoa.
Ezaguna suertatzen zitzaidan, lehenago ikusi nuela iruditu zitzaidan. Gainera bota zidan begirada sarkorra izan zen oso, pertsona batek ezezagun bati sekula begiratuko ziokeen eran begiratu ninduen berak.
?
Goiz hura berezia izan zen. Ohetik altxatu nintzenean, aurretik pentsatu izan nituen gauza txar guztiak, amesgaitza iruditu zitzaidan guztia, pikutara bidaltzeko gogoa sentitu nuen, berpiztu nintzen, etsipenetik esnatu. Unibertsitatera itzultzeko garaia zela ere iruditu zitzaidan, burua beste edozertan zentratu nahi nuen, egun luze haietan egin gabeko zerbait egiteko beharra nuen udazkeneko goiz eguzkitsu eta fresko hartan.
Hainbeste egun etxe zuloan sartuta igaro ondoren apain jartzea pentsatu nuen, irudi ona eman nahi nion kanpoan itxaroten ninduen munduari. Dutxa epel eta usain gozodun bat hartu, ilea suabizanteaz garbitu, ez dakit zenbat produktu gehiago? Nuen arroparik dotoreenetakoa jantzi eta begiak kolore berde itxaropentsuz margotu nituen; nire pisu txiki, baina abegitsutik atera baino lehen, puntazko zapata takoidun beltzak lotu nituen orkatila inguruan.
Klaseak bukatu bezain pronto betiko izkinako tabernara jo nuen, lagunetako norbait ikusiko nuen itxaropenez, nahiz eta nola erreakzionatuko zuten ez nekien.
Gehien espero nuen pertsona zegoen tabernaren ezker aldeko mahai batean, zerbeza eskuetan eta aurrez hartutako tragoaren apar hondakinak oraindik musuan zituela.
Nire mutila zen, aspaldi ikusi gabeko eta inoiz gehien maitatu nuen pertsona, eta oraindik ere maitatzen jarraitzen nuena. Izugarri botatzen nuen faltan, baina burua beste kontu batzuetan izan nuenez, ez nintzen konturatu ere egin.
Begietatik malko gazi eta lodiak erortzen ari zitzaizkidala nabaritu nuen, eta nire eztarrian askatu beharreko korapilo sendo bat sortu zen. Aspaldiko partez nire ahoan irribarre leun eta goxo bat zabaldu zen.
Berarengana bizi-bizi abiatu, eta ikusi ninduenean, bere aurpegi tristea ere alaitu zen. Berehalakoan egurrezko aulkitik zutitu eta besoak zabalduz bere gorputzaren kontra estutu ninduen, bere maitasun ziurra adieraziz.
Asko genuen hitz egiteko, eta mingaina ahoko zuloan ezkutatu baino lehen, berbetan hasi ginen. Alde batetik beldurrez nengoen, baina beste aldetik barruak askatu behar nituen, krudela izatea baino nahiago bainuen momentu estu batetik igarotzea, baina beti ere egia aitortuz.
Ordu bat generamanean bukatu nuen esan beharreko guztiak esatez, masail beroetan behera erortzen zitzaizkidan malkoak gero eta bustiagoak iruditzen zitzaizkidanean. Hitzaldiari amaiera emateko, aspaldi (edo niri behintzat hala iruditzen zitzaidan) ezpainetan sentitu gabeko musu ezti eta maitekorrena sentitu nuen.
Nahiz eta oraindik gazteak izan, elkarrekin ez oheratu, denbora gutxi eman elkarrekin?barruan neraman haurraren aita izango zela erabaki zuen berak, bere kargu egingo zela, bide zail horretan bakarrik utziko ez ninduela zin egin zidan. Bizitzaz geratzen zitzaiona nirekin igaro nahi zuela. Maite ninduen, nik bera ere bai, biok maite genuen nire barnean neraman zera hori.
Gehiegi maite nuen, nire bizitzako mutila zen, bera gabe ez nintzateke ezer izango, hutsa izango nintzateke, guztiz hutsa. Horregatik guztiagatik, ez nintzen gai izan bere eskuzabaltasun guztia onartzeko, ezin izan nion ardura handi hori onartu. Haur hori aurrera eramateak sufriaraztea besterik ez zion ekarriko, nik gertatzea nahiko nukeen azkeneko gauza, beraz. Nik bera zoriontsu izatea nahi nuen, eta ziur nengoen beste pertsona batekin nirekin baino askoz ere hobeto biziko zituela bizitzeko geratzen zitzaizkion uneak. Bere haur propioak izan zitzakeen merezi zuen emazte batekin.
Horretaz guztiaz pentsatzen abiatu nintzen nire apartamenturantz. Birak ematen esan zidanari, nik erantzun nionari?baina erabaki zuzenena zelakoan nengoen. Pertsona bat nik bera bezainbeste maite denean ezinezkoa suertatzen da bera sufritzen ikustea, hain ardura handia hartzea, dena maitasunagatik.
Maitasuna, maitasuna, maitasuna?
Arreta gauza garrantzitsuagoetan nuela ustez, zebrabidea pasatzen ari nintzela, abiada bizian auto gorri kontrolagaitz bat igaro zen gauaren iluntasunetik agertua, eta bere aurretik eraman ninduen, ganbaran eduki ohi izaten diren trapu zahar hautseztatu baten antzera. Begiak behin betiko itxi baino segundo batzuk lehenago, kale kantoi hartan aurrez aurre topatu nuen mutil gaztea ikusi nuen niri so, ikaraturik, zer egin jakin gabe.
Bizitza motza izan dut, eta nahiz eta hamalau urterekin pasatu dudan azken pasarte txar hau gertatuko ez zela pentsatu, zoriontsu bizi izan naiz, baina, hala ere, hementxe gelditu da ene bizitza, ez aurrera ez atzera, ondorengorik gabe, mundu honetan txandatuko nauen inor gabe. Adiorik gabe alde egin dut mundu miresgarri honetatik, espero ez dituzun gauzak momentu batetik bestera gerta daitezkeen kobazulo ilun honetatik.
Xare

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia