Galtzagorri Elkartearen webgunea

2007

Egongo gatxik!Goku

EONGO GATXIK!
-Bai, ni naiz.
-Arratsalderako zer asmo duzue?
-Igerilekura joango gara egunero bezala. 4:30etan parkeko gaztainondoaren azpian, ados, Mikel?
-Bai, han izango naiz.
... ? ? ?
Telefonoa eskegi eta gaur egungo gaztedia zein ondo bizi den hausnartu dut.
Jende askok lanean diharduen bitartean, gu hamabitan esnatu eta arratsa igerilekuan pasatzeko gertu. Nahiz eta kontziente naizen, hemendik hemeretzi egunetara, oraintxe bertako biztanle garen paradisutxoa bukatu eta eskolara itzuli beharko dugula.
Ez dut denbora galtzeko betarik eta motxila prestatzeari ekin diot:
Rip Curl markako bainujantzia, zorri eta zikinkerien aurkako Speedo txapela eta MP3 irakurgailua sartuta etxetik atera naiz.
Hau da hau korridorean daukagun aspaldiko lasaitasuna, nire parean bizi den bikotea eta hauen lau urteko seme iskanbilatsua oporretan daudenetik, mezetan bezain besteko isiltasuna usain dezaket. Bigarren pisuan bizi naizen arren igogailuan jaistea dut ohituratzat eta gaur ere honela egingo dut, hau ireki eta bertara sartu naiz, bertan dauden hirugarren pisuko aiton-amonak agurtu eta ateari begira ezarri naiz.
-Ze Mikel, ohetik atera berria ala? ?bota du aitonatxoak ironiaz.
-Orduan buelta eman eta etxetik orraztu gabe irten naizela konturatu naiz ispiluan erreparatuta, izugarri lotsatu naizen arren ez dut amore eman eta zera erantzun diot.
-Ez Inaxio, gaur egungo moda da. Nabari da hogeita hamargarren hamarkadakoak zaretela. ?ihardetsi diot, zirikatzaile.
-Hori izango da. ?erantzun du amonak eztabaida baretu nahian.
Lehenengo pisura iritsi eta beste kide bat batu zaigu popurri-ra:
Ana Maria ipurterrea. Nire ondoan ipini eta atea itxi da.
Orduantxe begiratu dut igogailuak zenbat kilo eusten dituen jartzen duen eranskailua eta kalkuluak egiteari ekin diot:
Igogailuaren gaitasuna, 260kg. Ana Mariak 75 gutxienez, nik 50 eta aiton amonek,
80 gizonak, 60 emakumeak gutxi gorabehera, guztira 265.
-Eeeeezz! Bota dut histerikoki.
Baina laster konturatu naiz, beranduegi zela, igogailua ireki beharrean, izugarrizko hotsak ateratzen hasi delako.
-Gureak egin du. ?esan du aitonak, lasai dirudienez behintzat.
Amonak urdurituta ikusi nau eta bere beso zimurtua lepotik bueltan ipinita zera xuxurlatu dit belarrira: Ana Mariaren errua izan da, dietan ipini beharko dugu.
Aurpegira begiratu eta begia kliskatu dit, laguntasun keinu bat eginez.
Minutu eskas igarota, Ana Maria, zein egoeratan gauden ohartuta hasperenka hasi da lehenbizi eta errosarioa errezatzen ondoren: aita gurea, amabirjina eta santu guztiak aipatuz.
-Zer egin dut, Jesus, zuk honelako zigorra ezartzeko, barka iezadazu egin dudan lehen bekatutik azkenerainokoa, baita nire bizilagun Agustin dutxatzera doanean, leihotik larru bixian ikusteko egin ohi dudan saiakera ere. Barka iezadazu loteria saltzen zebilen itsuari bi ale lapurtu izana, baita azken hamarkada honetan mezatara joan ez izana eta azkeneko hogei urtetan apaizari aitortzerik ez eginak. Zin egiten dizut, hemendik ateratzen banauzu, igandero beteko dudala esandakoa.
Hau entzunda, barre algaraka hasi gara, Inaxio, bere emazte Ixabel eta hirurok.
-Ederki Ana Mari! Hainbeste bekaturekin infernuan bukatu duzu! ?esan dio Ixabelek irribarretsu.
-Lasai emakumea, ez da munduaren amaiera. ?erran du aitonak lasaitzeko asmotan.
Ni lurrean eseri eta honelako kasuetan sirena zapaldu behar dela pentsatu dut, bizilagun jatorren batek gu hemendik askatzeko. Baina berriro ere amonak nire pentsamenduak irakurriko balizkit bezala, esan dit:
-Alferrik izango duzu, Mikel. Gu gara eraikin honetan oporretara joan ez garen bakarrak.
Hau entzunda isiltasuna nabarmendu da metro karratu bakarra duen kaiola honetan, noizbehinkako Ana Mariaren hasperenek puskatzen zuten isiltasuna.
-Eseri gaitezen eta jan dezagun denbora gure bizitzako pasarteak kontatzen.
?bota du umoretsu Inaxiok.
Denok baiezkoa egiten dugun bitartean, Ana Mariak, urduri, igogailuko konpainiari dei bat egitea erabaki du, bere ladritela aterata.
Niri pasa den udan gertatu zitzaidan pasarte benetan ona izan zenez, huraxe kontatzea erabaki dut:
?Aurreko uda beroko ostegun batean, ohi dudan bezala, aiton-amonei bisita bat egitera joan nintzen, bide batez, diru batzuk eta goxokiak jasotzera.
Ohi zuen bezala, kaxa bat eman zidan diruz beteta, hala eta guztiz ere, hura zen orain arte jaso nuen botinik handiena.
10, 20 eta 50 zentimoko txanponez gain, ?1 eta 2?-koak ere baziren, baita han-hemenkako 5? billeteren bat.
Nire izebak, guztiz harrituta, diru guzti hura nondik ateratzen zuen galdetu zion, nire aitona musean jokatzera, azokara eta mezetara bakarrik joaten baitzen.
Aitonak, irribarre batez erantzun zion izebari.
Ondoren, izeba eta bion artean inkognita hori deskubritu beharra zegoela pentsatu genuen, ezin zuen hainbesteko dirutza edonola lortu astero-astero.
Izebak esan zidan, berak aitonaren pauso guztiak jarraituko zituela larunbata arte eta nik hauxe egin beharko nukeela igandean, kontrabandoa edo dena delakoa non eta noiz egiten zuen jakiteko.
Azkenean iritsi zen igandea eta honekin lanerako ordua. Izebaren dei bat jaso nuen lehenbizi, ostegunean eta ostiralean aitonak, arraroa zen ezer ez zuela egin esateko. Honela, libretatxo bat hartu eta aitonarenera abiatu nintzen.
Bere etxepera iritsita aitona etxetik ateratzen ikusi nuen eta atzetik jarraitu nuen isilka, libretatxoan datuak idatziz: 1.-goizeko 10:45 aitona etxetik irten da.
Dortokak baino lasaiago iritsi da azkenean eliza atarira, hamaiketako mezara.
2.-goizeko 11:00 aitona elizan sartu da.
Aitonarekin batera ni ere elizara sartu nintzen eta bera baino pare bat ilara atzerago eseri nintzen, berak ikusi ez nendin..
Ordu laurdenean, loa ni harrapatzeko zorian zela, lehenengo ilaratik limosnen saskia pasatzeari ekin zioten. Hori zen nire susmorik handiena, aitonak ostegunero eman ohi zidan dirua, elizan bere borondate onez kristauek behartsuentzat uzten zuten dirua zela, berak saskitik lapurtutakoa.
Saskia aitonari iritsi zitzaionean, hau alde guztietara begira hasi zen, kartera ireki eta 50?-ko billetea utzi zuen bertan.
Nire aitonak magiako truku bat egin balu bezala, txaloka ipini zituen elizan aurkitzen ziren arima guztiak, apaizarena barne.
Orduan aitonak zera bota zuen harrotasunez: ?behartsuentzat zer gutxiago?
Honek jendea animatu eta izugarrizko diruz bete zen saskia. Pena apur bat ere eman zidan, momentu batez hainbeste diru nirea izango zela pentsatu nuelako, bestalde, pozgarria zen nire aitona ez zela lapurra jakitea.
3.-meza erdian, aitonak ez du limosnatik lapurtu, 50?-ko billetea laga du 3.munduko txiroentzat. ?hauxe idatzi dut gertakizuna gertatu bezain pronto.
Aspertuta gaurko nire lana bukatutzat neukala pentsatuz, apaizak amaiera eman zion mezari abesti bat abestuz.?
Nire inguruko giroa begiratu dut, istorioari pausa bat eginez eta Ana Maria lasaituxeago zegoela konturatu naiz.
-Segi, segi Mikel! ,zer gertatu zen azkenean? ?bota du Ana Mariak intrigaz.
-Ongi bada.
?Honela, apaizak erretorika amaituta, eliza biluzten hasi zen, jendea kanporantz zihoan bitartean. Aitona aldiz ez zen mugitu ere egin eta ni berari segika ari nintzenez hantxe gelditu nintzen, ezkutuan berak ikusi ez nezan.
Eliza guztiz hustuta geratu zenean, aitonak alde bietara begiratu eta ni bertan nengoela ohartu gabe zutitu zen. Nik kanporako bidea hartuko zuelakoan nengoenean non eta sakristiarako bidea hartu zuen, eta baita lotsabako hark barrura sartzeko atrebentzia egin ere.
Zertarako joan ote zen sakristiara, apaizaren aldagelara? Halakoa izan zen sortu zitzaidan jakin-mina non birritan pentsatu gabe atzetik jarraitu eta sakristiako atera heldu nintzen. Isilka-misilka atea irekitzen hasi nintzen, baina ate zaharkituaren kirrika hotsak salatu ninduen.
Orduantxe hartu nuen nire bizitzako sorpresarik handiena, bi aurpegi diruzale neuzkan niri begira, eskuen artean saskiko limosna potoloa zutelarik.
Apaiza eta aitona behartsuentzako limosna beraien artean banatzen ari ziren.
Libreta poltsikotik atera eta zera idatzi nuen:
4.- Ikerkuntzaren amaiera, apaiza iruzurtia, aitona konplizea eta limosna biena.?
Geroago konprenituko nuen aitonaren eskuzabaltasuna 50?-ko billetea saskiratzean, baita limosna horren zati bat nire sakelara iritsiko zela ere.
-Nik ere honelako aitona eduki nahiko nuke. ?bota du Ana Mariak barre algaraka.
Gure arteko giroa nabarmen hobetu duela konturatu naiz nire aitonaren pasarte hau kontatu ostean, aiton-amonen belarritik belarrirainoko irribarreak eta Ana Mariaren pozak ez baitute hasierako panoramaren zer ikusirik.
-Ondo al zaudete? ?gizon baten ahots grabea entzun dugu atearen beste aldetik.
-Bai, lasai! ?bota dut nik oso pozik.
Konturatu garenerako kanpoan gara, igogailu enpresak bidali digu heroi bat gaurko honetan. Bizirik irautea lortu dugun lau arimen artean besarkada estu bat eman eta norberak bere bideari ekin dio. Hi, gazte! ?aitona deika ari zitzaidan, eskaileratan behera ziztuan nindoan bitartean, berari begiratu eta begia kliskatu dit. ?Eongo gatxik!

Goku

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia