Galtzagorri Elkartearen webgunea

2007

@@txoPinpilinpauxa

@@txo


Bazen behin @ hizkia.@ hizkia informatika denda bateko teklatuko letra bat zen. Beraren lagunek ordea, @@txo deitzen zioten. Horren arrazoiak asko ziren baina garrantzitsuenetarikoa hau zen: oso triste bizi zela, zeren eta, jende gehienak @ letra erabiltzen zuen eta orduan oso zapalduta sentitzen zela esaten zuen.
- Jo, zu ez zinateke kexatu behar ?esan zuen L letrak- Zu pilo bat erabiltzen zaituzte eta niri ere gustatuko litzaidake zu bezalakoa izatea, oso ospetsua.
- Baina nik ez dut horrelakoa izan nahi.-Esan zuen berriro ere @-k
-Zuek isildu zeren eta ni inoiz ez naute erabiltzen, Ixa da alfabeto osotik gutxien erabiltzen den letra.- Protestatu zuen Ixa-k.
-Badakit! Ideia bat daukat!- esan zuen w-ak Manifestaldi bat egingo dugu eta eskatuko dugu hizki guztiei jartzea nahi dugula erdi borobila , @ (a bildua), bezala eta horrela mundu guztian zehar bidaiatu ahal izango dugu, mundu osoa ezagutu, eta gainera @.hotmail.com izan ordez i (i bildua) .hotmail.com edo o (o bildua).terra.es eta abar.
Horretaz manifestaldi bat egin zuten.Beste teklatuetako hizkiei eskaera egin zieten baina hauei ez zitzaien interesgarria iruditu , bat ere axolarik ez ziela eta ez zirela joango erantzun zuten. Azkenean, 27 hizkik egin zuten manifestaldia eta gobernuko agintariek esan zuten ezin zela hori egin nahiz eta 27 hizkik erregutu behin eta berriz.
Orduan beste zerbait egin behar zutela pentsatu zuten.
-Niri ez zait ezer bururatzen- Esan zuen M hizkiak
-Ezta niri ere- Zioen E-k
-Goazen denok begiak ixtera eta kontzentratuta pentsatzera.
Begiak itxi eta pentsatzen hasi ziren. Halako batean?
Isiltasuna apurtu zen
-Badakit, badakit! ? Oihukatu zuen D letrak.
Denek susto batez begiak ireki eta D letra begiratuz geratu ziren arreta handiz.
- @ hizkia desagertu egingo dugu eta @@TXO izan ordez, TXO deituko da. Gainera @ izan ordez ( @ ) ? bildua ? bakarrik izango da. Zer deritzozu?
-ONDO!- Aldarrikatu zuten denek batera
-Baina orain hori onartzeko Lege Biltzarrera eraman beharko dugu, ezta?- Esan zuen L-k
Nor joango da orduan Lege Biltzarrera? ? Galdetu zuen N-k
Nik behintzat ez dut joan nahi.
Bat-batean S ?k galdetu zuen:
-Nork joan nahi du?
Isiltasuna nabaritu zen letra guztien artean eta , hara nola, beste zerbait egin zuten:
-Bozketa egingo dugu eta aukeratzen duguna joan beharko du kexarik gabe.
Ados?- Esan zuten hitz gehienek. Batzuek ezetz esan zuten arren, gehiengoa zen eta gehiengoarena errespetatzea pentsatu zuten.
Bozketa egin zuten eta A hizkiak atera zuen aukeratutako ordezkariaren izena.
- Eta denon artean aukeratu dugun hizkia da.... T
Txaloka hasi ziren baina ez zuen ematen T jauna oso animatua zegoenik.
Azkenean, hurrengo egunean joan zen T jauna Lege Biltzarreko ordezkariekin hitz egitera. Gauean etxerako itzuleran triste- triste zegoen. Bere irribarrea zubi batena baino okertuagoa zegoen. Beste hizkiek urduri itxoiten zuten informatika denda txiki hartan.
Iritsi zenean denek batera gauza bera galdetu zioten:
-Zer berri, zer moduz joan da?
-Ezer onik ez- erantzun zuen T jaunak- Esaten dute a hizkia inportantea dela eta @ oraindik are gehiago. Ezinezkoa da hori.
Hori entzunda hitz guztiak negarrez hasi ziren hartutako penarengatik. Une hartan beste ideia bat bururatu zitzaien. Mundu guztiko @ postei ?SMS? bat bidali zioten eta eskatu zieten mesedez gutxiago erabiltzeko @ eta baita a hizkia ere . Beraiek erantzun zutena hauxe zen: ezin zela desagertu. Behin eta berriz egon ziren konbentzitu nahian eta honela errepikatzen zioten.
Baina zu oso inportantea zara mundu osoan- esaten zion @ terra.es- ko batek.
-Zu ezin zara gutxiago erabili zu gabe ezin dut nire lana egin eta hori eginez gero gure irabaziak pikutara joango lirateke eta milioika pertsona langabezian geratuko ginateke- esan zuen hotmail.com- eko langile batek.
Nahiz eta mundu guztiko jendea @ hizkia animatzen saiatu @@TXO geroz eta tristeago zegoen. Baina, ingurukoek bere egoera alaitzea nahi zuten behin eta berriz bere inguruan egonez eta lasaituz.
-Baina zu behar zaitut Txinan daukadan alabarekin komunikatzeko, bestela ez nuen jakingo nola zegoen, zer moduz ari zen pasatzen ea zerbait gertatu zaion ? - esan zuen txinatar enpresari batek.

Beste batek hau zioen:
- ni zuregatik ez bazen aspaldi hilko nintzen zure bidez aurkitzen baititut nire gaixotasuna sendatzeko medizinak.- beste gizon bat ere animatzen saiatu zen baina alperrik.

@@TXO era horretara ezinezkoa zela animatzea ikusirik 26 hizkiek beste zerbait asmatzearen beharra ikusi zuten. Halako batean, F-k gaineratu zuen :
-Begira, onez eskatuta ez digu uzten inork ezer egiten eta ez dugu ezer lortzen, horrela ezin dugu jarraitu; beraz, inori ezer esan gabe gure artean isil-isilik zerbait planteatuko dugu.- Erantsi zuen E- k .

- Denak lotan daudenean mozorrotu egingo gara eta lekuz aldatuko gara inor konturatu gabe.- Jarraitu zuen berriro ere E- k- Ea ba, gaur adibidez F letra A hizkiaz mozorrotuko da eta A hizkia F-z, horrela, A hizkia ez da sentituko zapalduta, zeren eta 15 egunez behin beste hizki batetaz mozorrotuko delako. Ados?
Denak ideia bikain honekin ados zeudela azaldu zuten.
-Baina nola lortuko ditugu mozorroak?- Gaineratu zuen S-k
- Oso erraza da hori, S, mozorro denda batetara joango gara gauean eta lapurtu egingo ditugu mozorroak.
Iritsi zen gaua eta han zihoazen 27 hizkiak ilara batean mozorro dendara, isil- isilik sartu ziren eta bakoitzak bere mozorroak hartu zituen.
Geroztik oso ondo konpondu ziren hizki guztiak 15 egunetik 15 egunera aldatuz.
Handik aurrera ez da jakiten guk teklatuan ikusten dugun A eta @ benetakoak diren edo mozorroak.Hizkiek ere ziria sar diezagukete gu konturatu gabe, adi beraz guztiok.
Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila informatika denda txiki hartako teklatu magikoan edo zure etxeko txokoan.

Pinpilinpauxa

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia