Galtzagorri Elkartearen webgunea

2007

Nire eguneroko maiteaGergist

Nire eguneroko maitea

2005eko abenduaren 3a, larunbata

Ni Gergist naiz, 7 urte ditut. Oso pozik bizi nintzen nire etxean, nire etxea harriz eta lokatzez egindakoa zen. Nire ama gaixorik zegoen.
Gaur, nire bizilagunekin jolasten ari nintzen eta bapatean nire amarengandik agurtzeko esan didate eta bizilagunengandik ere.
Furgoneta batean eraman naute Addis Abbeba hiriburura. Bertan ilea moztu, soineko bat ipini didate eta tresna batekin argazki bat atera didate.
Beldurrez akabatzen nago.
Gergist

2005eko abenduaren 4a, igandea

Esnatu eta lehengo eguneko soinekoa ipini didate.
Lasaiago nago ni bezalako umeak jolasten ikusi ditudalako. Atzo, ea beraiekin jolastu nahi nuen galdetu zidaten eta baietz esan nien, beraiekin ondo moldatzen naiz.
Bazkaltzera joan gara. Bazkaldu eta gero nire ama hilda dagoela esan didate eta hemendik aste batera Espainara joango naizela bizitzera, han beste familia batekin biziko naizela eta lagunak ere egingo ditudala, baina ni bildur naiz. Gainera nire ama ez dut berriro ikusiko eta horrek asko tristetzen nau.
Gergist

2005eko abenduaren 5a, astelehena

Urduri nago. 6 egun barru nire guraso berriak etortzeko itxaroten ari naiz. Bildur naiz beraiekin joateko, ez ditut ezagutzen...
Nire etxe kunako lagunek oso ondo tratatzen naute.
Gaur gutunak iritsi dira niretzako: 3 eskutitz, marrazki bat eta argazki asko iritsi dira, eskutitza oso polita da eta hainbeste gauza iristean poztu egin naiz, argazkietan konturatu naiz txuri-txuriak direla eta ni beltza. Beldurtu egin naiz.
Lotara joateko ordua da eta ni urduri nago.
Gergist

2005eko abenduaren 10a, larunbata

Debora oso azkar pasa zait. Nire lagunek niri faltan botako nautela pentsatzen dut. Agurtzen hasi naiz baina ez dut etxe kunatik joan nahi.
Bihar, bihar... pentsatzen dut nire buruari birak emanez.
Bazkaria oso goxoa prestatu dute niri gustokoa delako.
Triste jartzen naiz bihar joango naizela pentsatuta , gurekin dauden etxekunako emakumeek esan didate hotel batera joango naizela eta aste bat pasa ondoren abioiez Espainara bidaiatuko dudala.
Gergist

2005eko abenduaren 11a, igandea

Esnatu eta niretzako agur berezi bat prestatu dute. Oso pozik jarri naiz hura
ikustean eta maite nautela iruditu zait
Nire gurasoak iritsi dira, beldurra dut eta negarrez hasi naiz, ez diet ezertxo ere ulertzen...
Hotelera eraman naute eta niretzako eta beste umeentzako jostailuak dituztela erakutsi didate: margoak, arkatza, borragoma, zorrozkailua... nik ez nituen gauza batzuk ezagutzen eta zertarako balio duten esan didate ahal izan duten bezala eta margotzen hasi naiz.
Nire gurasoak arropa asko eta dirua dutela ikusi dut eta maitasuna eman nahi didatela ere.
Zapata batzuk erosi dizkidate eta soineko bat ere.
Gergist

2005eko abenduaren 12a, astelehena

Hotelean esnatu, soinekoa ipini eta gosaltzera eraman naute.
Nire lagun batzuk ere hotelera eraman zituzten beste famili batek adoptatu behar zutelako.
Nire lagunekin jolasten ibili naiz.
Oso ondo pasatzen dut hotelean eta gaur ile apaindegira eraman naute.
Han ilea ez didate moztu motza nuelako bainan ilea garbitu eta krema bat edo krema antzeko gauza bat bota didate, eta oso pozik geratu naiz.
Telefono mugikorra dutela erakutsi didate eta konturatu dira niri botoiak asko gustatzen zaizkidala.
Lo egiteko telefono mugikorra eskatu diet eta berarekin lo primeran egin dut.
Gergist

2005eko abenduaren 13a, asteartea

Esnatu eta konturatu naiz ez nuela telefono mugikorra. Beraiek dutela erakutsi didate, baina ez hori bakarrik, maite nautela ere. Gosaltzera eraman naute eta gero horri batzuk betetzera joan gara.
Beraiekin pixka bat hobeto konpontzen hasi naiz.
Hotelean eskailerak daude eta niri gora igotzea gustatzen zait bainan poliki-poliki igotzen eta jeisten ditut. Nire bizitzako lehenengo eskailerak dira. Igogailua ere asko gustatzen zait gora eta behera jolasten ibiltzea. Piszina ere lehen aldiz ikusi dut, zenbat ur dagoen han! Handiak beldurra ematen dit. Eta hoteleko oheak oso erosoak dira.
Afaltzeko garaian ume batek ez zuen jan nahi eta nik ahora emanda primeran jan du . Ni bezain beldurtuta egongo zen?
Gergist

2005eko abenduaren 19a, astelehena

Gaur Alemaniara bidaiatuko dudala esan didate.
Abioiean ibili behar dut eta ez dakit nolakoa den. Iritsi naizenean konturatu naiz etxe-kuna bezain handia dela gutxi gora behera.
Urduri nengoen abioiean sartu naizenean. Oso handia da eta jende asko sartzen ari zen. Segurtasun uhala jartzeko esan digute.
Hegaldia hasteko zegoen eta poliki-poliki ibiltzen hasi da, airean geundenean geroz eta azkarrago zihoan eta altuago ere.
Zerbitzaria iritsi da eta bazkaltzen hasi gara. Bazkaltzeko zumo eta hamburgesa. Alemaniara iritsi gara baina ia ilunduta dago.
Gergist


2005eko abenduaren 20a, asteartea

Alemaniako hotel batean egin dugu lo. Esnatu eta aireportura joan gara berriro.
Abioiera igo eta segurtasun uhala lotu dugu.
Bidaiatzen hasi gara eta gosaltzeko eman digute.
Niri joku bat eman didate bidaian ez aspertzeko.
- Kendu segurtasun uhala. -Esan dute mikrofonotik.
Segurtasun uhala askatu dut eta jolasten hasi naiz.Bat-batean abioia saltoka hasi da eta segurtasun uhala lotu dugu berriz ere, baina minutu erdi bat bakarrik iraun du.
Abioietik jaistean maletak hartu eta kotxera joan gara. Lau ordu pasata kotxez ibili ondoren iritsi gara etxera. Negarrez nago bildur handia dut eta.
Ezustean ikusi dut jendez inguratuta nagoela. Lasaiago jarri naiz hainbeste jostailu eta irrifar ikustean.
Nik nire trebetasuna erakutsi diet ,orraztea.
Gergist

2005eko abenduaren 21a, asteazkena

Bisita asko eduki ditut. Laura, Unai, Beņat, Ane bisitatzera etorri zaizkit eta ni lotsatuta egon naiz.
Ez diet hitz egin eta beraiek denbora guztian hitz egin didate eta nik bati bakarrik ulertu diot, atzo nirekin egon zen neskari hain zuzen ere.
Hemengo janaria arraroa da baina ez dago txarra. Bakarrik txokolatea eta ogia ez zaizkit gustatzen. Denak arraroa banintz bezala bagiratzen didate eta ni ez nago gustora.
Oso gustokoa dut nire etxea. Handia da, hiru pisukoa.
Gergist

2005eko abenduaren 24a, larunbata

Esan didatenez, gauean niretzako eta denentzako opariak ekarriko dizkigute. Ez dakit zergatik baina pozik nago.
Nire lagunak ?lehengusuak?etorriko dira eta nire etxean afalduko dute eta gauean beraien etxeetara joango dira lo egitera.
Plazara joan gara eta gizon batek goxokiak banatu ditu.
Etxera joan gara eta afaldu ondoren jolasten egon naiz. Ez dut ohera joan nahi.
Gergist

2005eko abenduaren 25a, igandea

Esnatu eta egongelara korrika joan naiz, opari asko zeuden eta Laura esnatuta zegoen jadanik.
Niri opari batzuk eman dizkidate. Ireki eta panpin bat, arropa eta abar oparitu didate.
Beraiekin jolasten egon naiz eta gero plazara jeitsi gara.
Nire lagunei ?lehengusuei?erakutsi dizkiet, nire gauza berriak eta gustatu egin zaiela pentsatu dut.
Bazkaltzera nire lagunen etxera joan gara, oso ondo pasa dut.
Nire amak galdetu dit opariak ea gustatu zaizkit eta baietz esan diot.
Gergist

2006ko apirilaren 20a, osteguna

Esnatu eta gosaltzera joan naiz. Gaur eskolan hasten naiz.
Nire gurasoei asko ulertzen diet, Etiopiako istoriak kontatzeko gai naiz.
Autobusez joan naiz eskolara, han ume asko zeuden eta lagunak egin ditut.
Abesti bat ikasi dut eta asko gustatzen zait baina ez dakit zer esan nahi duen.
Autobusean bueltatu naiz etxera. Bihar ere eskolara joan nahi dut. Gauean buruari birak ematen aritu naiz.
Gergist

2006ko apirilaren 21a, ostirala

Eskolara joan naiz eta oso pozik. Abesten joaten naiz autobusean.
Idazten ikasten ari naiz baina oraindik zaila egiten zait.
Ni beste gela desberdin batera joaten naiz eta bertan, zenbakiak ikasten hasi naiz:
Bat, bi, hiru, lau, bost...
Geroz eta onartuagoa sentitzen naiz, bigarren maila ari naiz egiten eta idazten ikasten badut kurtsoz pasako naiz.
Gergist

2006ko ekainaren 12a, astelehena

Nire amak esan dit kurtsoz pasatuko dudala lan handia egin dudalako. Idazten saiatu behar dudala esan dit eta hitzegiten ere.
Ni pozik jarri naiz. Nere lagunei esan diet, gainera oso ondo ikasi ditut euskera eta erdera baina nire hizkuntza ez ahazteko nire egunerokoa oromoz idazten dut.
Oso ondo bukatu dut urtea eta hurrengo urtea espero dut hobeto eramatea. Nire guraso berriak zoragarriak dira. Asko maite ditut
Gergist

2007ko urtarrilaren 9a, astelehena

Nire hizkuntza ahazten ari zait Gaur eskolan hasten naiz berriro eta pozik nago.
3.mailan nago eskola pila gustatzen zait.
Etxera joan naiz bazkaltzera eta berri zoragarria eman didate: nire gurasoak, Laura eta ni hurrengo hilabetean berriro joango gara Etiopiara nire ahizpa txikiaren bila.
Espero dut berarekin nire hizkuntzan hitz egin ahal izatea.
Gergist


Gergist

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia