Galtzagorri Elkartearen webgunea

2007

NaiaraNatale

Naiara

- Ama!!! Ura nahi dut!!!!!!!!!!!!!
- Hartu Naiara eta benga lotara? bihar goiz jeiki behar dugu eta hartu Pirulo eta lotara.

Badakit bai, bihar ikastolara joan beharra dudala, beti bezala? Goizeko 7:00etan iratzargailuak jo orduko ama nire gelara etortzen da. Lehenbizi haurtzandegira, pixka bat jolastu eta ondoren ikastolara. Hau bizitza! Nere amak dio egun guztia lanean egon ondoren, neka-neka eginda bukatzen duela.
Bera ez ote da ohartzen nik ere egun guztia lanean pasatzen dudala? Ipuinak irakurri, jolastu, marrazkiak egin, zenbakiak ikasi, idatzi... eta ondoren den-dena jaso?!! Honez gain nire gurasoei entzun euskal dantza eta musika eskolan apuntatu behar nautela. Nik pentsatzen dut, agian?. ez dutela nirekin egoteko gogo handirik. Egun osoa pasatzen dute nere anaia Beņat jaio berriari begira!

- Ama, pixa!
- Goazen komunera!
- Orain hartu Pirulo eta amets politak egin!

Amets politak? Ja! Nik amets gaiztoak egiten ditut! Beņatek nere gurasoen gelan egiten du lo, sehaska polit bat du eta goxo-goxo egoten da ama eta aitarekin. Eta ni hementxe, bakar-bakarrik? Beraiek diote Beņat handiagoa egiten denean, nere gelara ekarriko dutela baina? ez dakit ba. Nik nere Eņaut ekarriko nuke nirekin lo egitera! Nire Eņaut eta ni egun berean jaio ginen. Haurtzaindegian bi urtez batera egon gara eta orain ikastolara pasatu gara. Oso-oso guapoa da! Ile kixkurra du (ipuinetako Teok bezala). Berari Real Sociedadeko txandal eta kamisetak gustatzen zaizkio. Niri, berriz, soineko koloredunak eta apaingarriak. Nire Eņaut ez da inoiz ere geldirik egoten. Konturatu orduko, txirristan goian dago edo futbolean, eta niri berriz, txutxu-mutxuka ibiltzea gustatzen zait!
Honengatik atsedenaldietan Natale eta Leirerekin jolasten naiz ama eta aitatan, baina beti haserre bukatzen dugu. Inoiz ez didate kasurik egiten! Andereņoak esaten dit oso marimatxarda naizela?

Eskolatik irten orduko ama eta Beņat ikusten ditut eta korrika beraiengana joaten naiz, baina denak Beņati begira egoten dira :? Ze polita den! Bai mutiko ederra! Naiarak zeloak edukiko ote ditu??
Denek gauza bera galdetzen dute, ba noski zeloak ditudala! Papera puskatzen zaidan bakoitzean zeloarekin itsasten dut! Jendeari ze axolako ote zaio zeloak ditudan ala ez!

Ondoren aita etortzen da parkera. Nere aitari kirola asko gustatzen zaio. Aitak dio Beņat kirolari aparta izango dela handitzen denean. Eta ni, zer? Ni, zer izango naiz? Aitak barre egin eta esaten du ni gutxienez, lehendakaria izango naizela zeren primeran agintzen omen dut. Beno, ez du ematen oso lan zaila izan behar duenik?

- Ama, mamu bat dago gelan!
- Beno, Naiara, aspertu naiz! Badakizu mamurik ez dela existitzen! Lotara!

Haserretu da! Egunero bezela! Lotara lotara! Ba ez naiz logure! Agian lehenik bideo bat ikusiko banu ?

Beraiek bai egoten direla telebista ikusten, gutxienez 11:00ak arte, eta niri esaten didate bederatzietan ohean egon behar dudala. Eta ez badut logurerik? Ba, deskantsatu, esaten didate. Beti beraiek nahi dutena eta beraiek nahi dutenean!
Ni nere Eņautekin ezkontzen naizenean, bai ondo biziko garela! Gogoak ematen digun guztia egingo dugu!

Igandetan, nire amona Kontxiren etxera joaten gara bazkaltzera. Amona sukaldari trebea da eta, nik den-dena jaten dut, baina amak beti bezala esaten dit: ?Naiara, kontuz! Ogi gutxiago jan! Pastel zati bat nahikoa duzu!? Amona beti nire alde ateratzen da eta esaten die uzteko jaten lasai, hazi egin behar dudala. Ni pixka bat potxola naiz, baina nere amona potola, potola, potola? dago. Bere magalean hartzen nauenean goxo-goxo egoten naiz bere txitxa artean. Bera oso maitagarria da, beti irrifarrez dugu? eta jaten! A zer zortea duen gure amona Kontxik!

Nere lehengusuak ere etortzen dira amonaren etxera! Haiek unibertsitatera joaten dira, ikastera. Esaten dute titulua behar dutela lanean hasteko. Nik esaten diet etxean baditudala ipuinetako titulo mordo bat eta utziko dizkiedala, baina barre egin eta esaten didate, eskertzen didatela, baina ?titulu? horiek gelako apalean uzteko.

- Ama! Ama! Ama!....
- Pirulo pirulin, Pirulo pirulin?
Natale

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia