Galtzagorri Elkartearen webgunea

2007

Nafartar baten istorioaNi neu

Nafartar baten istorioa

Gazteldatarrak atzetik zituzten. Guda hartan, frantziar eta nafartar ejertzitoko 10.000 gudari hil ziren Nafarroa askatzeko asmoz eta Frantziara itzultzen ari ziren erretretan. Egun euritsua zen, zerua hodeiez beterik zegoen eta odol usaia zerion mundu guztiari, ez zen etxe bat bera ere zutik geratzen eta duela egun gutxi batzuk baso eder eta zabalak izan zirenak orain erreta zeuden. Erretretan, Frantziar ejertzitoaren buruan Josef Otsoa zihoan, gizon indartsua zen, ile eta bizar gorrikoa; aurpegia orbainez beterik zuen, gorpua larruzko peto batek babesten zion eta atzean otso-larruz eginiko kapa beltz bat zeraman. Josef Frantziako erregearen gudaririk adoretsuena zen. Milaka gudatan zuen hartua parte Europa osoan zehar, baina bere helburua Nafarroa Gazteldatarrengandik askatzea zen eta hori lortzeko beharrezkoa zen guztia egiteko asmoa zuen.

Orain hirurogei urte igaro dira Nafarroa Gazteldatarrek konkistatu zutenetik. Lehen, Josefen familia, Sarako jaunak ziren eta oso lagun ontzat zuten Nafarroako erregea. Baina Gazteldatarrak iristean dena suntsitu zuten eta frantziara joan ziren babes bila. Lehen Nafarroako errege zen Enrike III. Frantziako Enrike IV. erregean bihurtu zen eta Josefek honen aginduetara egotea onartu zuen promesa honen truk: Ahal zuenean Nafarroa Gazteldatarrengandik askatuko zuela.
Azkenean iritsi ziren Frantziara, baina joan ziren 15.525-etatik 500 besterik ez zeuden bizirik eta gehienak zauri larri mordoarekin.

Josefek hori esan zion erregeari, baina erregeak hau entzutean amorruaren-amorruz Josef hiltzeko agindu zuenez, gudariek Josef hartu eta ziegara eraman zuten, hurrengo egunean moztuko baitzioten burua. Berak, ez zekien zer egin eta gau osoa pasa zuen ziegatik ihes egiteko moduan pentsatzen, baina asko pentsatu arren, ez zitzaion ezer bururatu. Pentsatzen zebilen bitartean gizon indartsu bat ezagutu zuen, 40 bat urtekoa, ile luze eta zuria zeraman eta bere begi samurrek, honen aurpegi itsusia disimulatzen zuten. Josefek gertatu zena kontatu zion eta gizonak hau erantzun:

- Lasai zaitez, ni hemen duela 3 urte sartu ninduten eta hurrengo egunean hilko nindutela esan, baina ikusten duzun bezala bizirik jarraitzen dut ?esan zuen Josef kontsolatzeko asmoz- Hala ere ni ez naiz tontoa, eta pentsatu izan dut luze askoan hemendik nola ihes egiteko moduan eta bihar bertan etorriko zaizkit Konstantinoplako lagun batzuk hemendik libratzera eta nahi izanez gero, gurekin etor zaitezke.

- Ados, baina nola jarri zinen harremanetan zure lagunekin, ez baldin badute bisitarik uzten?

- Ikusten al duzu horko leiho txiki hori? Hortik uso bat sartu zen eta ideia bat bururatu zitzaidan. Usoa hartu eta mezu bat idatzi eta honen hankara lotu nuen nire lagunentzat. Aste bete barru, jaso nuen horrenbeste gogoekin itsoin nuen erantzuna eta bihar bertan etorriko zirela ni askatzera esan zidaten.

Hurrengo egun sentiarekin batera iritsi ziren lagunak. Bolborarekin gartzelako paretak bota zituzten eta bi presoak gartzelatik irten ziren.

- Haizu, luze hitz egin dut zurekin, baina orainarte ez didazu zure izena esan.

- Nik Soliman dut izena eta zuk?

- Nik Josef.

-Orain zer egingo duzu, gurekin etorriko zara Konstantinoplara, ala hemen geratuko zara?
-Zuekin joango naiz. ?esan zuen Josefek ?Enbarazurik egiten ez dabizuet, noski.
-Ez, beraz, bihar irtengo gara itsasontziz eta bi aste barru iritsiko gera Konstantinoplara.

Hurrengo eguna heldu bezain azkar, igo ziren itsasontzira. Itsasontzia ez zen beste munduko ezer, egurra erdi ustela zegoen eta haize-oihalek bizpahiru zulo edukiko zituzten gutxienez, baina bertan joan ziren Konstantinoplariano.

Itsasontzitik irtetean arindura ikaragarria sentitu suen Josefek, itsasontzian ikuilu eta guzti baitzegoen eta usain harekin ezingo zuen egun bat bera gehiago era iraun. Konstantinopla oso ederra zen, itsasontzia utzi zuten kaia behintzat. Bertan azoka erraldoi bat zegoen eta mota askotako gauzak aurki zitezkeen bertan.
-Ez nuen horren ederra espero. ? esan zuen Josefek harridurarengatik ahoa ezin itxian.
-Hemen jaio nintzen ni, baina sultana non bizi nintzen enteratu zenean ni hiltzen saiatu zen eta alde egin behar izan nuen.
-Eta zer egin zenion sultanari horrela jartzeko?

-Nik ez nuen ezer egin, nire aita izan zen. Nire aita gaztea zenean, sultana gizon garrantzitsua izaten hasten ari zen, eta oso lagun onak ziren. Baina nire aita pobrea zenez, behin ardi bat lapurtu zion sultanari eta honek zin egin zuen boteretsuagoa izandakoan, nire familia guztia akabatuko zuela. Orain nire bila dabil, baina nire gurasoak duela 10 bat urte akabatu zituen.

-Eta horren pozik geratzen al zara? Ez al duzu bere aurka ezer egin behar?.
-Bai, ejertzito txiki bat ari naiz osatzen bere aurka borrokatzeko. Gurekin bat egin nahi al duzu?
-Bai, noski, zuri esker irten nintzen gartzelatik eta orain zure alde egingo dut borroka sultan horren aurka.
-Bihar izango da gure azken entrenamendua eta hemendik bi egunetara irtengo gara sultanaren aurka borrokatzera.
-Primeran, baina non egin behar dut lo?
-Nahi baldin baduzu nire etxean gera zaitezke lotan. Kalean lo egitea nahiago ez baduzu, behintzat.
-Mila esker, ez dut inoiz zu bezain lagun onik izan.
Esan bezala, gaua bere etxean pasa zuen eta hurrengo eguna heldu zen.
-Josef! Josef! Esna zaitez, ziztu bizian gosaldu eta trebatzera joan behar dugu!.
-Baina oraindik ilun dago, goizeko hirurak izango dira.
-Ez zaitez kexatu eta joan lehen bai lehen gosaltzera.
Josefek, esnatu bezain pronto gosaldu zuen. Handik bost minutara, etxe ondoan zegoen aterpe batean zeuden, ejertzitoko beste guztiekin batera trebatzen. Bederatzi ordu igaro ondoren bakoitza bere etxera joan zen, hurrengo eguneko gudarako prest egon behar baitzuten.
-Ikaragarria gose dut, ez al duzue inoiz bazkaltzen Konstantinplan?
-Lasai zaitez, orain goaz bazkaltzera. ?esan zuen Solimanek barrezka.
Bazkaldu bezain laster joan ziren etxera armak hurrengo egunerako prestatzera eta afaldu gabe, oheratu ziren. Gau oso txarra igaro zuten biek, baina azkenik, egunsentia iritsi zen eta honekin batera esnatu ziren bi lagunak. Biek primeran gosaldu zuten eta bukatu bezain azkar joan ziren etxe ondoko aterpera. Bertan ejertzito osoa bildu zenean, sultanaren gaztelurantz abiatu ziren. Gaztelua oso handia eta ederra zen, muraila erraldoiez zegoen inguraturik, baina Solimaneri ez zitzaizkion edertasunak inporta eta hitz hauek esanaz adierazi zuen.
- Gaztelu hori oso ederra da eta bertako gudariek oso arma onak dituzte, baina gu indartsuagoak gera, beraz goazen borrokara! Denak akabatu behar ditugu!
Gudak bi egun iraun zuen eta Josef Nafarroa berreskuratzeko bere ametsa bete gabe hil zen, baina azkenik Solimanek guda irabazi zuen eta berak akabatu zuen sultana. Soliman, Konstantinoplako sultan bihurtu zen eta berarekin batera iritsi ziren bertara bakea eta zoriona.

Ni neu

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia