Gezur bikaina
Ostiral arratsalde euritsu bat zen. Joxe, baserritar xumea, baratzean lanean zebilen eta momentu horretan, baratz ertzetik igarotzen zen ibaian, gorpu bat ikusi zuen?
Astelehena zen, goiz beroa, eta auto beltz bat (BMW serie 1) iritsi zen herrira. Bi gizon jaitsi ziren, bata altua eta betaurreko beltzekin eta bestea txikiagoa eta bi eguneko bizarrarekin. Txikia polizia-etxera joan zen eskailerak igo eta polizia buruarengana joan zen:
-Kaixo agente- esan zuen txikiak.
-Kaixo Adrian zein azkar etorri zaren, ezta?- erantzun zuen Mikel polizia-buruak.
-Dagoeneko argitu al duzue zeinek egingo zuen hilketa?
-Ez, baina, lau bat susmagarri ditugu.
-Ongi, hitz egin al dezaket norbaitekin?
-Bai noski, galdeketa gelan dago baserritarra.
Biak batera joan ziren galdeketa gelara. Barrura sartu eta atea itxi zuten, Mikel alde batera geratu zen eta Adrian mahai ondoan jarri zen:
-Joxe Fernández, ezta?
-Bai- erantzun honek.
-Zein ordutan ikusi zenuen alkatearen gorpua ibaian zehar?- Adrianek.
-Seiak aldera, gorpua ikusi nuenean segituan ohartu nintzen alkatea zela eta orduan ibaitik atera nuen.
-Ongi, eskerrik asko.
-Itxaron, eta berak hil balu zer, joaten utziko diogu?
-Mikel, neuk dakit nola interrogatu jendeari eta jakiteko bera izan den edo gezurra dioen ez dut poligrafoa erabiliko, hori txutxu-mutxuetako programetan agertzen da eta ez da batere fidagarria.
-Orduan, joan naiteke?
-Bai- erantzun Adrianek.
Joxe galdeketa gelatik irten zen eta Adrian Mikelekin hasi zen hitz egiten:
-Mikel, utzi neuri argitzen nork egin zuen, eta ez saiatu lehenengo etortzen denari hilketa leporatzen.
-Ongi.
-Noiz dator hurrengoa?
-Hiruretan, alkatearen bizkartzaina da.
Adrian polizia-etxetik irten zen eta udaletxe inguruak miatzera joan zen. Alkatearen bulegoan sartu eta goitik behera arakatu zuen, mahai ertzean tela zatitxo bat zegoen, inguratu eta hartu egin zuen. Gero bulegoa miatzen jarraitu zuen, leiho azpian bustia zegoela ohartu zen.
"Galdeketa gela 15:00PM"
-Kaixo.
-Non zeunden alkatea hil zuten momentuan?
-Udaletxe sarreran, arratsalde osoan han egon nintzen, euria ari zuen eta busti-busti eginda geratu nintzen.
-Zein ordutan ohartu zinen alkatea ez zegoela bere bulegoan?
-Seietan, ordu horretan ixten dute udaletxea eta alkate jauna ohartaraztera joan nintzen, bulegora sartu nintzenean, odola zegoen mahai gainean eta leihoa irekia eta inguruan putzu bat zegoen.
-Harrezkero ez zara berriz bulegoan sartu?
-Ez.
-Eskerrik asko- bizkartzaina altxa eta atera egin zen.
-Ez al zaizu hau hiltzailea iruditzen?- Adrianek.
-Ez, konbentzitu nau.
-Tela zati hau aurkitu dut alkatearen bulegoan, biharko ADN emaitzak izango ditut eta orduan jakingo dugu nor izan den.
-Ongi, baina proba horiek ez dira oso fidagarriak jauna- erantzun Mikelek.
-% 98 ez al da nahiko fidagarria?
-Bai, baina % 2a suertatu liteke.
-Bai egia baina hori gertatuko balitz beste behin egingo nuke froga.
"Galdeketa gela 18:00PM" (emaztea)
-Kaixo Miriam.
-Kaixo.
-Zer moduz zaude?
-Lur jota, zer egingo dut orain neure Igor gabe?
-Lasai egon, galdera batzuk egingo dizkizugu, ongi?
-Ederki.
-Non zeunden zeure senarra hil zutenean?
-Etxean semeei askaria ematen, ondoren erosketak egitera joan nintzen eta handik itzuli nintzenean, esan zidaten alargun nintzela, eta orduan bai gaizki sentitu nintzela.
-Eskerrik asko.
Alkatearen emazteak eskuak jarri zituen mahai gainean altxatzeko eta mahaia erori egin zen:
-Kontuz, ongi al zaude?
-Bai, ematen du azkenaldian dena gaizki ateratzen zaidala.
-Zergatik daude polizia-etxeko gauza guztiak hain gaizki?
-Alkateak ez zigun nahikoa diru eman bulegoa berritzeko.
-Ez dugu galdeketa gehiago egingo.
-Zergatik?
-ADNarekin eta ditudan frogekin uste dut argitu dudala nor den hiltzailea.
"ADN gela"
Adrian tela zatitxoaren ADNa jasotzera joan zen, han Iker zegoen ADN gelan lan egiten zuen polizia:
-Zer, dagoeneko ba al dakigu norena den tela zatitxoa?
-Oraintxe bertan jakingo dugu.
-Bingo!
Adrian, zazpi poliziaz lagunduta, Mikelen bulegora joan zen:
-Mikel atxilotua zaude alkatearen hilketagatik.
-Ni? Zer froga duzu?
-Ostiral arratsaldeko lauetan zu ez zinen polizia-etxean, alkatearen bulegora eskailera batekin igo zinen, leihoa ireki eta euria sartu zen gelan, alkateari kloroformoa eman eta laban batekin hil zenuen, gero gorpua hartu eta beste leihotik ibaira bota zenuen. Alde egiterakoan arroparen zati bat mahai ertz batean geratu zen, zure burua babesteko baserritarrari leporatu zenion hilketa eta ADN froga ez egiteko esan zenidan; beraz? Mikel Gonzalez atxilotua zaude alkatea hiltzeagatik.
Adrian BMWra sartu eta gidariarekin hitz egiten hasi zen:
-Zer moduz joan da?- gidariak.
-Ederki, dena sinistu dute, polizia burua erruduntzat jotzea erraza izan da, baina gauzarik onena da beste bat sartu dutela kartzelan errurik gabe, eta ni eskuak garbi ditudala noa naiz eta ni izan hiltzailea.
Homer