AITAREN KONTU ZAHARRAK
-Aita kontatu zure historioren bat!
- Bai seme, istorio hau gerran nengoeneko istorio bat da.
Egun batean, japoniarrak guri erasotzen hasi ziren, guk genuen urrea lapurtzeko asmotan. Ni urpe ontzi hartako nagusia nintzen eta Japoniarantz gindoazen beraiei kontra egitera.
Bat-batean Japoniarren itsasontzi bat ikusi genuen guregana zetorrela.
Nik esan nuen:
-Sartu misilak!
Eta esan zidaten:
-Misilak prest daude jauna! Orain zure aginduaren zain gaude.
Nik esan nuen:
-Lehenengo misila jaurti! Bigarren misila jaurti!
Bat-batean kolpe handi bat sumatu genuen gure aurrean eta agindu nuen:
-Jaitsi leihatila, eman diogu itsasontziari!
Halako batean, ordenadoreko gizonak misil bat guregana zetorrela esan zuen. Jende guztiak urpe ontzitik igerian alde egin zuen. Baina urpe ontzia lehertu egin zen eta ezin izan zuten denak alde egin, eta batzuk hil egin ziren. Hogeita zortzi pertsona ginen tripulazioan eta hogei besterik ez ginen bizirik atera.
Lurra aurkitu genuen, eta konturatu ginen Japoniarren lurraldea zela. Bagenekien gauean gu geunden lekura azalduko zirela. Horregatik irratitik dei bat egin genuen laguntza eske.
Munizioa iristen zen bitartean zuloak egin genituen lurrean babesteko. Arratsaldean hegazkin batetik munizioa eta janaria bota ziguten, zuloetan sartu eta munizioa prestatzen hasi ginen.
Gauean soinu batzuk entzun genituen. Nik zuzi bat jaurti nuen zerura eta han ikusi genituen japoniarrak. Metrailadoreekin eta fusilekin denak akabatu genituen. Gero irratitik errefortzuak eskatu genituen. Handik ordu batera zazpi hegazkin iritsi ziren soldaduz beteta, baita itsasontzi bat ere. Horrela berrogeita hamar gizon izango ginen guztira. Gero itsasontzian sartu eta beste zazpiehun gizon zeuden leku batera joan ginen. Hurrengo egunean gizon guztiak itsasontzian sartu eta itsasontziz japoniarren lurraldera joan ginen. Japoniarrek metrailadorea zuten eta gure jende asko eta asko hil egin zuten Beranduago, batzuk mendi tontor batean babesturik geunden, eta nik agindu nuen:
-Ekarri bazoka!.
Eta boooom!!!! Korrika hasi ginen pareta baterantz han babesteko, eta nire frankotiratzaile onenari esan nion:
-Joan horko zulo horretara eta hil han goian dauden bi gizonak.
Boom!. Boom! Biak hilda!.Beraien basera sartu ginen eta ate baten atzean, japoniar asko zeuden gordeta. Han tiroka hasi izan ba ginen, arrisku handia genuen bertan hilda gelditzeko, eta honela esan nuen:
-Ekarri su jaurtigailua eta eman su etxe horri! Ez bota tirorik eta utzi erretzen! Gureak dira, goazen behera!
Beheran geundela bi japoniar azaldu ziren armarik gabe,eta honela hitz egiten zuten:
-Chicag gausiqui yuga.
Nire lagun batek esan zien:
-Ez dizuet ulertzen!
-Chasi acsichig gai-japoniarrak
-Ez dizuet ulertzen.Boom, boom egin zuen nire lagunak eta biak hil egin zituen.
Gero kanpamentu batera joan ginen, zeren eta hara japoniar gehiago azalduko zirela uste genuen. Prestatu ginen eta iritsi zirenean tankeekin iritsi ziren, baina guk galtzerdiekin lehergailuak egin genituen tankeen gurpiletan itsasteko eta lehertzeko. Borroka irabazitakoan gure kanpamentura joan ginen.
Bost egun geroago gure herrira iritsi ginen eta hegazkinetatik ateratakoan etxe guzti-guztiak botata zeuden, auto guztiak txikituta eta jende guztia hilda edo zaurituta zegoen. Zure ama, beste emakume batzuen artean zegoen, lurraren azpian egindako zulo batean, eta asko zaurituta zeuden. Nik medikuntza kaxa atera nuen, eta leku hartako emakume asko sendatu nituen.
-Bai aita nire ama hor zegoen!
-Bai seme zure ama han zegoen.
-Eta bera sendatu al zenuen?
-Bai ba, ez nuen beste zereginik eta.
Beranduago hegazkin bat ikusi genuen geure gainean. Nik bazoka bat eskatu nuen eta hegazkinari hegal batean jo eta lurrean txikitu zen. Gero hegazkin horren atzetik beste hainbat etorri ziren eta nire soldadurik onenak deitu nituen. Esan nuen:
-Apuntatu hegazkinei eta tiro egin!
Booom! Bost hegazkin lurrera joan ziren, baina oraindik beste hegazkin bat geratzen zen.
Hegazkin horrek lehergailu bat bota zuen gure lekura, ni korrika hasi nintzen baina nire lagunak ez. Eta lehergailua horren erruz hil egin ziren.Nik gero bazokarekin hegazkinari tiro egin nion eta bota nuen.
Bost ordu pasa ondoren, nituen hegazkin gidaririk onenak deitu nituen eta guztira hamasei hegazkin ginen. Denak batera japoniarren basera iritsi ginen eta lehergailuak bota genituen, eta beraiek bazokak eta metrailadoreak zituzten guri aurka egiteko. Hamabi hegazkin beraien basera sartu ginen eta lautada handi batean lurreratu genuen; japoniarrak ezer susmatu gabe ordea. Gauean, hartu genituen armak hauek ziren: Granadak, metrailadorea mugikorra , fusilak eta abar.
Lehenengo granadak bota genituen eta leherketa askoren ondoren barrura sartu ginen. Han japoniar asko zeuden bizirik, baita hilda ere.
Japoniako nagusia zegoen lekura joan ginen, baina nagusia ez zegoela konturatu ginen, eta han zegoen japoniar bati galdetu genion:
-Non dago zure nagusia? Esaten badiguzu ez zaitugu hilko.
-Nagusia zuen basamortuko herriak konkistatzera joan da eta arabiarrak erreklutatu ditu guri laguntzeko - erantzun zuen japoniarrak.
-Eskerrik asko- erantzun nion.
Gero, hegazkinak hartu eta gure leku sekretura bueltatu ginen.Ordu batzuk geroago bost hegazkin hartu eta basamortura abiatu ginen. Hegazkin bakoitzean hogei eta hamar pertsona zeuden, guztira ehun eta laurogei pertsona geunden herria babesteko. Ni baino maila bat gehiagoko pertsona bat zegoen, bere izena Pedro zen eta komandantea zen, baina guk komandante deitzen genion, tipo oso jatorra zen, eta beti elkarrekin ibiltzen ginen.
Halako batean lau pertsona ikusi genituen gamelu gainean, bat japoniarren nagusia zen, beste bat arabiarren nagusia, eta beste biak beren eskolta ziren. Bat-batean arabiarren nagusiak eskua altxa eta guregana apuntatu zuen bere behatzarekin. Orduan arabiar asko eta asko agertu ziren korrika, denok tiroka hasi ginen, baina nahiz eta asko hil, gehiago agertzen ziren, eta leku desberdinetatik, atzetik, aurretik, ezkerretik eta eskuinetik. Inguratuta geunden!
Nik pentsatu nuen: ?hil egingo gara denok.?
Denbora gutxi barru ia ez ziren arabiarrik geratzen, baina bost arabiar azaldu ziren zaldian, nik komandantea defenditu nahian, bere aurrean jarri nintzen eta lau hil nituen baina bost garrena oso arina zen eta tiro batez komandantea hiltzea lortu zuen. Nik arabiarraren gainera salto egin nuen eta labanarekin hil egin nuen. Gero arabiarren nagusiak gelditzeko esan zuen. Bere gameluarekin gureganaino etorri zen eta esan zigun:
-Zuek bizirik uzten zaituztet, konta diezaiozuen zuen seme - alabei eta beste guztiei hemendik igarotzen dena hil egingo dela.
Eta nik azken gauza bat eskatu nion arabiarren nagusiari:
-Utzidazu japoniarren nagusia akabatzen.
-Bai- erantzun zuen arabiarren nagusiak.
Eta pooom! Hil egin nuen.
Gero gure herrira bueltatu ginen bizitzari aurre egin genion guztiok. Hurrengo egunean zure amarekin ezkondu nintzen. Auzoko neskarik politena zen, oso neska jatorra, ilea beltza zuen, begiak urdinak ,bere hankak estuak ziren eta ia beti gonekin ibiltzen zen.
Geroxeago japoniarren hegazkinak ikusi genituen bandera zuriekin . Lurreratu zutenean denek denen lurrak berrituko zituztela erabaki genuen, horrela denok bata besteari laguntzen, dena berritu genuen. Gero zu jaio zinen eta hau da nire gerrako istorioa.
MANTXURRIANO