Galtzagorri Elkartearen webgunea

2007

1992ko udaMarraskiloa

1992ko Uda

1992ko uda izan zen nik okerren pasa nuen eguna, nire bizitzako egunik okerrena. Lehenengo neure burua aurkeztuko dut: Libe dut izena eta 15 urte ditut. Goierrin dagoen herri batean bizi naiz, Ordizian. Lehen ari nitzaizuen bezala, ez dut inoiz egun hori ahaztuko?

Egun eguzkitsu eta lasai batean nire familia eta ni Donostiako Kontxako hondartzara abiatu ginen: nire gurasoak, Aritz, nire aiton-amonak, eta ni. Orduan hamabi urte nituen. Kontxara joateko gogo handia nuen inoiz ez baikenuen genuen hondartza zapaldu. Nire gurasoak oso zorrotzak baitira uraren kontu horrekin, baina nire amona askotan joaten da hara eta horregatik nire aita ez dago konforme:
- Ama, egunen batean izugarrizko ezbeharra izango dugu, ikusiko duzu...
Baina nire amona oso burugogorra denez, ez du amore ematen eta betidanik nahi izan gaitu hondartzara eraman. Gurasoek bakarrik herriko pistinara eraman gaituzte eta gainera, hamabi mila ikastaro egin ondoren! A ze amorrua!
Beno, kontua da, azkenik hondartzara gindoazela. Eskuoihala hartu, bainujantzia.... eta listo! Prest geunden hondartzako ur fresko eta gardenean sartzeko. Uretara hurbiltzen ginen bakoitzean nire amak ez zigun begia gainetik kentzen, bildurti hutsa delako. Nire aita oso lasaia da baina nire amaren alde jartzen da beti. Izan ere, gure amak beti bere aginduetan dauka aita? ?Manuel egin hori, bestea eta bestea?? Eta horrela beti. Nire aita oso ondo pasatzen ari zela ikusten zen baina amak begiratzen zuen bakoitzean, kezkatu eta urduri aurpegi itsurak egiten zituen. Horrela ba, goiza pasa zen, nire aitona egunkaria irakurtzen, nire amona eguzkia hartzen, nire anaia eta biok uretan ederki pasatzen, nire ama oso-oso kezkatuta eta nire aita beno ba, esan daiteke ondo pasatzen, nire amak begiratzen ez zionean izan ezik. Horrela ba nire amona Agustinak prestatutako bokadilo goxo-goxoak jan genituen bazkaltzeko, tortila patatakoak. Gero nik melokotoi bat jan nuen eta besteek, yogurrak. Ondoren, nire anaia eta biok uretara joan nahi izan genuen baina dijestioa egin behar zegoen nire amaren ustez eta? guk pare bat minutuekin nahikoa izango zela esan genien, baina ez ziguten kasurik egin eta noski, nire aita nire amaren alde jarri zen, beti bezala. Hiru ordu laurden aspergarri eta luze pasa ondoren, uretara sartzeko baimena eman ziguten. Han bertan zegoen koltxoneta dendan, horietako bat erosteko esan genien baina ezetz, ezetz eta ezetz errepikatzen zuten behin eta berriz. Azkenean, nire

aitak hamabi urtetan egin ez zuena egin zuen, ez zen nire amaren alde jarri:
- Pili, utziguzu koltxoneta bat erosten, mesedez.
Nire anaia eta ni saltoka eta oihuka hasi ginen, nire amak baietz egin zigunean buruarekin. Orduan, koltxoneta erostera abiatu ginen: nire aitona, nire aita, Aritz eta ni. Dendatik kokodrilo antzeko koltxoneta batekin irten ginen. Hiru ordu laurden pasa genituen, koltxoneta gainean. Arratsaldeko bostak iritsi ziren eta jende mordoa iristen joan zen. Bertan nire lehengusu-lehengusinak ere bai. Arratsaldea pasa ahala, pedalo horietako bat hartzea erabaki genuen. Pedaloak 4 pertsonez bete zitezkeen: Horrela ba, lehenengo pedaloan, nire izeba, nire lehengusu Beņat, noski txikia denez nire izebarekin joan behar du une oro, Ainhoa nire lehengusurik zaharrena, berak bost urte dauzka baina bi lehengusu horiek besterik ez dauzkat eta nire Aitona, bildur piskatekin baina azkenean igo zen. Azkenengo pedaloan: nire aita, ama, Aritz eta ni. Han abiatu ginen ba zortziak itsasoruntz. Pedaloan ibiltzeko epea bi ordukoa zen. Beno lehenengo hamar minutuak pixkatxo ba aspergarriak izan ziren ez baikenekien zer demonio egin. Une horretan nire anaiak ideia ikaragarri on bat izan zuen?:
- Zergatik ez ditugu igeriketa lasterketak egiten hemen, ez oso urruti??? Hasieran oso ideia ona eduki zuela pentsatu nuen nire barnean baina azkenean konturatu nintzen berak nahi zuena niri irabazi eta izeba Laliren aurrean arro-arro geratzea zela? Beno ba horrela ibili ginen gora eta behera lehenengo nik irabazi nuen eta gero berak?horrela desenpateak eta desenpateak? azkenean nire ama aspertu egin zen eta nahikoa genuela esan zigun. Horrela ba pedalora igo ginen denok. Baina nire amak, itsas ertzera nahi zuela joan eta guk esan genion oraindik ordu bat geratzen zitzaigula baina nire amak errepikatu eta errepikatu egiten zuen eta itsar ertzera itzuli behar izan genuen. Bertara iritsi orduko nire anaiak eta aitak ez zutela nahi jaitsi esanez, berriro ere itsasora abiatu ziren pedaloan. Nire amak behin eta berriz errepikatzen zuen errezatzen zuen bitartean:
- Ikusiko duzue, ezbeharren bat gertatuko da, mutil horiek ez dakite zein arrisku dagoen? Ai ama birginia ?!!
Nire izeba, nire lehengusuak, ama, aitona eta ni jaitsi ginen eta beraz pedalo bat besterik ez zen uretara joan. Nire barnean zerbait txarra gertatuko balitz bezala sentitzen nuen?? ez nekien zer zen, ezta noiz gertatuko zen ere, nekien bakarra zen zerbait txarra gertatuko zela?

Nire anaia eta aita han abiatu ziren pedaloan. Nire familia eta ni oso kezkatuak geratu ginen hondartzan. Pedaloan ibiltzeko denbora 3 ordu laurdenekoa hartu zuten. Lehenengo ordu laurdenean oso ondo pasa nuen nire lehengusuekin jolasean, nire ama geroz eta okerrago pasatzen zuen bitartean:
- !!! Ai Lali, nire senar eta semeari zerbait gertatuko zaiela sumatzen dut, ai ene!!! ? Horrela egon zen nire ama ordu laurden osoan. Horrela ba, debora pasatzen joan zen eta nire ama lasaitzen ere bai. Baina nire aita, batez ere, oso puntuala zen eta ordu erdian iristen ez zela sumatzen nuenean nerbioak dardara batean nituen. Horrela ba, hiru ordu laurdenak iritsi ziren, nire anaia eta aita ez ziren iristen. Orduan bai nire ama, oso-oso urduri jarri zen eta garrasika hasi zen, nire izebak bost minutu itxaroteko esan zuen baina nire amak ezin zuen eta soroslearengana abiatu zen ziztu bizian. Bertan sorosleak beste bost minutu itxaroteko eskatu zituen eta guk baietz egin genuen buruarekin. Egoera oso oso txarra zen, eta geroz eta okerrago zihoan egoera. Alde batetik nire ama oso urduri eta negarrez, nire izeba nire lehengusuak amonarekin uzten eta nire ama lasaitzen, eta ni bitartean, barruan sentitzen nuen sentsazio txar hori eusten. Min izugarria sentitzen nuen nire barnean eta nire anaia eta aitaren irudiak ez ziren buruan gelditzen. Izugarrizko negar gurea sartu zitzaidan eta okerrena espero nuen. Nire anaia eta aita ez nituela inoiz ikusiko pentsatzeak besterik, izugarrizko inpotentzia eta urduritasuna sartzen zitzaidan gorputzean. Bitartean, beste hamar minutu pasa ondoren, uretako polizia eta sorosleak bildu ziren eta hondartzako jendeari mesedez joateko agindu zieten. Nire lehengusuek negarrari eman zieten eta nik ez nekien zer egin. Nire ama, ez nuen sekula hain urduri ikusi eta nik negarrari eman nion, orduan mediku talde bat etorri eta eraman egin ninduten. Telebista, polizia eta psikologo bat ere etorri zitzaidan eta galdera anitz egi zidaten, bai poliziek eta bai psikologoek ere:
- Noiz abiatu ziren zure anaia eta zure aita?
- Ba ahal dakizu zergatik igo ziren berriro?
- Zenbat denbora daramate bigarren aldiz itsasora joan zirenetik?.....
Eta horrelako galderak. Nik bitartean nire ama non zegoen galdetzen nuen baina inork ez zidan erantzuten. Aurkikuntza lanetan ordu bat eman zuten eta Donostiako hondartzako ertz guzti-guztiak ondo ondo arakatu zituzten. Baina nire aita eta anaiaren berririk ez. Bi ordu luze eta nazkagarri pasa ondoren, nire familiari, etxera joateko esan ziguten eta lasai egoteko aurkituko zituztela. Baina nire amak esaten zuen:
- !!!! Nola nahi duzu ni etxera joatea, nire senarra eta semea, itsasoan galdurik baldin ba daude!!!!!!
Nire izeba eta aiton-amonak etxerantz abiatu ziren eta beraiekin eraman ninduten. Gau hartan , ez nekien zer gertatuko zen ezta noizbait berriro ikusiko nituen ere, nekien gauza bakarra zen, ez nuela inoiz itxaropena galdu behar. Gau hartan telebista piztu eta honakoa izan zen entzun eta ikusi nuen bakarra:
- Aita eta seme bat galdu dira Kontxako hondartzan. Lan salbapenekin daude oraindik baina ez dago beraien arrastorik.
Orduan, ni, negar batean hasi nintzen eta nire izeba nigana etorri zen :
- Lasai, maitia, ikusiko duzu laister aurkituko dituzte, eta hitz horiekin oheratu nintzen. Biharamunean, nire aiton-amonak etorri ziren etxera. Oso oso gaizki pasatu nuen lehenengo bi egunetan baina nire barnean itxaropena ez zen inoiz joan. Aste bat pasa zen. Nire amarekin etxera bueltatu nintzen. Nik ezin nuen ikusi nire ama horrela eta ez nekien nola egon berarekin. Egunero, egunero psikologoarengana joaten nintzen eta nire ama ere bai. Horrela ba, eskola hasi zen. Nik eskerrak eman behar dizkiet nire lagun eta irakasle guztiei, hor egon direlako momentu guztietan niri laguntzen.
Egun eguzkitsu batean dei bat jaso genuen kruzero batetik. Bi pertsona aurkitu zituztela pedalo antzeko zerbaitean eta beraiek izan zitezkeela. Orduan nire amaren besoetara bota nintzen eta biok negarrez hasi ginen. Hainbeste itxaroten nengoen momentua iritsi zen. Nire amak mirari bat gertatu zela esaten eta errepikatzen hasi zen. Nire familiari jakin gainean jarri eta denak etxera etorri ziren. Barkutik berriro deitu zuten eta handik hiru egunetara iritsiko zirela Donostiara eta lasai egoteko beraiek ondo zainduko zituztela. Hiru egun horiek luze-luzeak egin zitzaizkigun. Baina hainbeste itxarondako eguna iritsi zen. Han geunden denak, barkuaren zain. Polizi ugari zeuden bertan eta jendea ere bai gerturatu zen. Han urrutian ikusten genuen barkua eta bertan nire anaia eta aita. Nire bizitzako egunik onena izan zen. Barkutik jaitsi zirenean nire ama korrika eta negar batean hartu zituen. Nire anaia Aritz negar batean niregana etorri zen eta denok elkar besarkatu genuen. Bertan zegoen jendea txaloka hasi zen. Horrela ba izan zen, istorioaren bukaera. Orain oso zoriontsuak gara denok. Nire amak lehen zeukan beldur hori galdu du eta esperantza ez dela sekulan galdu behar errepikatzen du handik geroztik.

marraskiloa

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia