ZURE IRRIFARRA IKUSTEAGATIK
Hainbeste erori ondoren, balantzaka hona iritsi naiz
eta ez nago hain gaizki.
Ez nekien nora joan azkeneko taberna itxi zen,
eta zuk galdetutakoari ezin nion ezetz esan.
Utzi niri argia itzaltzen, ez begiratu erlojuari,
ni eguzkiari ostikoka, zu iratzalgailuarekin aserre
beroaren etsai.
Antzematen dut nire burua ez dabilela ondo,
bart gauean bakarrik zegoela esaten zidalako.
Bihotz bakarlari bat, hemendik dabil noraezean
emozio apur baten bila
Aitormenik esan gabe, eguzkiarekin ahazten diren
Horietako hitzik gabe.
Saminek zaporea aldatzen dute
afaltzeko hezurrik ez dagoenean.
Eta festak aurrera jarraitzen du,
ilargiak balada bat dantzatzen
harrapatu gintuen.
Zure bizitzak ez dit axola
hori pentsatu nahiko nuke
barreneko ahotsak ixilarazteko
eta maite zaitudala ez pentsatzeko.
Deitu nazazu, zure ahotsa entzun
nahi dut.
Abestean, bihotzak min ematen dit
zure oroitzapenak gogoratzen ditudanean.
Ni izan nintzen estés esan zuena
baita orain mahai gainean barkamena
eskatzen dizuna.
Lasai, ez dizut inoiz gehiago deituko
ez nauzu gehiago ikusiko
oraingoan ihes egiten dut,
ez bueltatzeko asmoarekin.
Ondo dakizu nolakoa naizen
ez dudala gezurrik esaten
eta esan banuen zure irrifarrea
ikusteko izan zen.