Galtzagorri Elkartearen webgunea

2007 | Irabazleak

Jon, lagunak eta ideiakAitor Carrera Sierra

Jon, lagunak eta ideiak

Berriz ere berandu!

-Jon dagoeneko 9 aldiz iritsi zara berandu eskolara. Beste bat eta aste bat eskolatik kanporatuta.

Jon mutil oso majoa zen eta eskuzabala ere bai, baina bere arazotxoa zuen , askotan eskolara berandu iristen zela. Egun horretan zerbait pentsatzen hasi zen. Berak oso nota onak ateratzen zituen. Arratsalde osoa pentsatzen pasa zuen eta azkenean zerbait bururatu zitzaion.

Hurrengo egunean, larunbata zenez, tramankulu haren planoak egin zituen, eta arratsaldean gauzak bilatzen hasi zen; soka gogor pare bat, automobileko edo bizikletako gurpil zahar bat, ate bat, bolo bat, malguki batzuk? Soka denda batean ikusi zuen eta erosteko lantxo batzuk egin behar izan zituen. Horien bidez atera zituen sosak, eta gero erosi egin zituen. Kotxearen edo bizikletaren gurpil zaharra txatarrera batetik atera zuen. Atea asko kostatu zitzaion, kontainerretan, txatarreratan, mendian? leku guztietan begiratu zuen, baina ezer ez. Orduan gogoratu zen, etxe batean obratan ari zirela eta beharbada han baten bat egongo zela, korrika joan zen eta zorte ikaragarria eduki zuen ateak eta beste gauza gehienak botatzen ari ziren momentuan iritsi zen. Eta oihu egin zuen:

-Ez bota atea, nik behar dut.
-Zertarako behar duzu ba?
-Ba nire lagun batentzat -gezurra esan zuen.
-Esan lehenago, ia bota egiten dugu.

Orduan, atea ere bazeukan. Gero boloaren bila joan zen. Boloa lortzeko, bolerara joan zen eta han horietako asko zituztenez eta berritu egin behar zituztenez, baten bat eman zioten.

Gaua iritsi zen eta, bi sokak, gurpil zaharra, boloa eta atea zeuzkan. Horiek guztiak ganbaran gorde zituen. Igandean falta ziren gauza guztiak aurkitu eta ganbaran sartu zituen. Jon gauza batetaz konturatu zen: aste bukaera hartan dena bukatzeko ez ziola denbora ematen. Horregatik hurrengo aste bukaeran bukatzea erabaki zuen. Bitartean esnatzeko, bi bafle hartu eta iratzargailuari konektatu zizkion, horrela behintzat esnatuko zen.

Hurrengoan ere ezin izan zuen bukatu, azterketa astelehenean bait zeukan eta horren erruz asko ikasi behar izan zuen.

Aste hartan ez zen berandu ibili, baina justu xamar bai, 8:58-tan iristen zen beti. Larunbata ere hortara dedikatu zuen baina ez zuen ezer asko egin, erramintak bilatu besterik ez zuen egin. Eta beste aste bat itxaron behar izan zuen. Aste honetan pixka bat lehentxeago iritsi zen, 8:55tan. Azkenean iritsi zen eguna tramankulu hura bukatu zuena. Horrela funtzionatzen zuen: iratzargailuak 8:20etan jo, mugitu eta erori egiten zen orduan, erortzen zenean sokatik tira, eta bolo bat erortzen zen. Horrek ere soka bat zuen eta erortzen zenean, ohea horizontaletik bertikalera pasatzen zen, eta burua uretan sartzen zitzaion, orduan esnatu egiten zen.

Sistema horrekin 8:45tan heltzen zen eskolara. Lagunak beti harrituta gelditzen ziren, eta nola egiten zuen galdezka aritzen ziren, baina berak beti berdina esaten zuen, bakarrik, esnatuta. Lagunek bazekiten bakarrik ez zela esnatzen, eta goiz batean bere etxera joan, eta eskailera batzuk jarrita begiratzen hasi ziren.

Ordurako esnatuta zegoen eta gosaldu ere bai. Beste bi egunetan ere egin zuten, baina berdin-berdin. Jon ez zen tontoa eta gortinekin estaltzen zuen gauero-gauero. Horregatik ez zuten ezer ikusten.

Eskolan idazlan bat bidali zuen andereņoak etxekolan bezala. Denek altuan irakurri behar zuten hurrengo egunean. Hiru lagunek pentsatu zuten leihoak irekiak edukitzeari buruzko idazlana egitea. Horrela egin zuten, beraien artean hau esaten aritu ziren:

-Badakit! Teleberrian esan dutela esango dugu eta orduan ireki egingo ditu ?esan zuen batek.
-Bale! Eta loreak kentzeko ere bai ?esan zuen besteak.
-Bai eta gortinak irekitzea ere bai -esan zuen hirugarrenak.
-Orduan zeinek egiten du idazlana?
-Nahi baduzue nik egingo dut
-Beno, ???, bale.
-Baina errealista eta fidakorra izan behar du.
-Orduan gortinak eta leihoak irekita, loreak kenduta, teleberrian esan dutela eta errealista eta fidakorra. Biharko eginda edukiko dut.
-Ongi da, beno, gu bagoaz.
-Bale ba, agur, bihar arte!
-Bai berdin, bihar arte!

Hurrengo egunean eginda zeukan, eta beste biei erakutsi zien, oso ona zen. Idazlanak gelako guzti guztiak konbentzitu zituen, Jon izan ezik, Jonek sumatu zuen norbaitek begiratzen ziola goizetan eta hori proba definitiboa zen.

Gauean urez betetako kubo bat jarri zuen leihoan, eta pixka bat irekita utzi zuen. Goizean, hirurak etorri zirenean (oraindik erdi lo), leihoa irekita ikusi, eta korrika batean igo eta zabaldu zuten. Orduan blai geratu ziren. Hitz itsusi ugari esan zituzten.

Hiru lagunak hizketan aritu ziren:

-Nik ez dakit dagoeneko zer egin.
-Nik ere ez.
-Zerbait egin behar dugu eta azkar, bestela ez dugu jakingo zer egiten duen Jonek 8:45etan eskolara gosalduta eta prest iristeko.
-Badakit, zer ordutan esnatzen den galdetuko diogu eta ordurako leihoan egongo gara.

Jonengana joan ziren, eta Jonek hauxe erantzun zuen:

-8:30etan, zergatik nahi duzue jakin?
-Ezertarako, jakiteko besterik ez.

Jon azkarra izan zen eta hamar minutu beranduago altxatzen zela esan zien.

Hurrengo goizean 8:30etan han zeuden, eta berriro ere Jon gosalduta zegoen. Eskolan berriz ere Jon eta beste hirurak hizketan hasi ziren:

-Gaur goizago esnatu al zara? ?esan zuten.
-Zergatik? ?esan zuen Jonek.
-Ba lehenago iritsi zarelako.
-Ba ni beti bezala esnatu naiz 8:30etan.

Orduantxe txirrinak jo zuen, eta elkarrizketa moztu zen. Bi edo hiru egun ondoren adiskidetu egin ziren.

Azkenean baina kostata, lortu zuten nola esnatzen zen jakitea, baina ez plan gehiagorekin, baizik eta Jonek erakutsi zielako. Eta beraiek ere berdina egin zuten beraien logeletan, eta lauak betirako lagunak izan ziren. Jon ez zen berriz ere eskolara berandu iritsi.

Raito

atzera

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia