Galtzagorri Elkartearen webgunea

2007

Ekitaldia

Sarrera  |  Bideoak

Azken urteetan Idazle Gaztea eta Liburu Gaztea egitasmoei amaiera emateko Sari Banaketa ekitaldia antolatu da. Bertara, egitasmoan parte hartu duten idazle, argitaletxe eta erakundeetako ordezkariak gonbidatzen dira, eta baita sariak irabazi dituzten ikastetxeetako irakasle zein ikasleak ere. Besteak beste, bertan izan ziren Jasone Osoro, Arrate Egaña eta Iñaki Mendiguren idazle sarituak eta Xabier Mendiguren eta Eukene Herrera Elkar eta Ibaizabal argitaletxetako ordezkariak, hurrenez hurren.

2007an, ekainaren 8an burutu zen sari banaketa ekitaldia Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

Bertan, Liburu eta Idazle Gazteako egitasmoen deskribapen zehatza egiten zuen DVD ikusi ahal izan zen, non gazteek beraien esperientzia eta iritziak adierazten zituzten.

Sariak

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia